2025-07-09
InicioServicios PúblicosAdministración Municipal y ForalBizkaiko Aldundiak pribatizatu egin du Artxandako tunelen segurtasuna

Bizkaiko Aldundiak pribatizatu egin du Artxandako tunelen segurtasuna

Bizkaiko Aldundiko LABeko Atal Sindikalak lege-egintzak iragarri ditu Aldundiaren aurka Artxandako tunelean Sener ingeniaritzako enpresa pribatuko teknikari bat izendatu izanagatik. Atal Sindikalaren hitzetan "neurri horrek enplegatu publikoaren eginkizunak usurpatzen dituelako eta langile publikoaren irudia gutxiesten delako".

Bizkaiko Aldundiko LABeko Atal Sindikalaren irakurketa
Bizkaiko Aldundiak pribatizatu egin du Artxandako tunelen segurtasuna

«Sener ingeniaritzako enpresa pribatuko teknikari bat izendatu du, nahierara, bide-azpiegitura polemiko honen segurtasuneko arduraduna izateko.

LABeko Atal Sindikalak lege-egintzak iragarri ditu, neurri horrek enplegatu publikoaren eginkizunak usurpatzen dituelako eta langile publikoaren irudia gutxiesten delako.

Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak, uztailaren 10eko bileran, erabaki zuen nahierara izendatzea profesional pribatu bat, Sener Ingeniería y Sistemas SA enpresakoa, Artxandako tunelen segurtasuneko arduradun lanposturako. Azpiegitura publiko horren kudeaketak arazo eta kostu handiak sortu dizkie kontu publikoei.

LABek zentzugabekeriatzat eta xahubidetzat jo du tunel hauekin zerikusia duen guztia, eta izendapen horren kontrako errekurtsoa jarri du Aldundiko Gobernu Kontseiluaren aurrean, funtzionarioen berezko eginkizunen usurpazio bat dela uste duelako. Aldundiaren erabaki honekin zalantzan jartzen da enplegatu publikoen profesionaltasuna eta desitxuratu egiten da figura hori, enplegatu publikoak baitira publikoaren defentsan inpartzialtasuna eta objektibotasuna bermatzen duten bakarrak.

Horrez gainera, izendapen horrekin eginkizunen bikoiztasuna ematen da, Foru Aldundiko Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura administratiboan badaudelako izendapen honekin adjudikatutako eginkizunak dagozkien langileak, aurrekontuan diru-izendapen bat dutenak . Beraz, diru publikoa desbideratuko da nahierara egindako kontratu bat ordaintzeko. Erabakia baliogabetzen ez bada, LABek auzitegietara joko du erabakia deuseztatzeko eskatzeko.

Tuneletan ez dago krisirik

Duela gutxi egindako izendapen eztabaidagarri hau dela eta, LABek gogorarazten du EAJ buru duen Bizkaiko Aldundiak Artxandako tunelak ustiatzen zituzten enpresen ekonomia erreskatatu behar izan zuela (enpresa horietako bat BBK-rena zen); enpresa horien kontuak onbideratu eta bere gain hartu behar izan zuen 61 milioi euroko zorra, adjudikaziodunek ordaindu beharrekoa (hala gertatzen da beste edozein negoziotan).

Dirudienez, Artxandako tuneletan erabilitako baliabide publikoetan ez da nabaritzen krisia, gutxiegi erabiltzen den egitura izan arren (egoera horrek eragin zuen tunelak ustiatzen zituzten enpresen erreskatea, 65,8 milioi eurotan), Aldundiak tuneletan inbertitzen jarraitzen baitu, kosta ahala kosta eta edonoren gainetik. LABek antzeko beste kasu bat ekarri nahi du gogora: Supersur errepidea, bidesaria duen bide-azpiegitura oso garestia, Aldundiak berak ezarritako erabilera-mailetatik behera dagoena.

LABek adierazi du ere nahierara egindako kontratazioak oso arriskutsuak direla, ad gustum txostenak egiteko arriskua baitago, enplegu publikoaren jardun inpartziala eta objektiboa baztertuta, klientelismoen onerako eta zerbitzu publikoaren kantitate eta kalitatearen kalterako.

Bilbo, 2012ko urriaren 18a
LAB-BIZKAIKO ALDUNDIA ATAL SINDIKALA»

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

La patronal sigue bloqueando la mesa y se niega a avanzar en la negociaciòn de convenio

La patronal AISA ha vuelto a demostrar en la mesa negociadora de hoy su nula voluntad de mejorar las condiciones laborales. Ante esta actitud,...

Varios comités de empresa de CAF exigen a la dirección que ponga fin a la relación comercial con Israel

Los comités de empresa de CAF Beasain, CAF Irun, CAF Power & Automation, Trenasa, CAF signalling Amorebieta, CAF TE Tailerrak, Rail Line y Geminys reafirman la solidaridad con el pueblo palestino, y han exijido a la dirección que garantice el respeto por la ley internacional, no vulnere los derechos humanos y ponga fin a cualquier relación comercial con Israel. LAB apoya totalmente la iniciativa de estos comités de empresa.

LAB denuncia que la política de vivienda no puede ser regar de ayudas públicas a bancos y constructoras. 

Hoy el Gobierno Vasco tiene previsto aprobar una línea de avales para fomentar la compra de la vivienda, impulsada por el PNV. LAB ha...