2026-08-09
InicioAcción PolíticaArkaitz Bellonen heriotza salatu eta sakabanaketaren amaiera exijitzeko mobilizazioak gaur eta bihar...

Arkaitz Bellonen heriotza salatu eta sakabanaketaren amaiera exijitzeko mobilizazioak gaur eta bihar Euskal Herrian

Arkaitz Bellon euskal preso politikoaren heriotza salatu eta sakabanaketaren amaiera aldarrikatzeko hainbat eragile politiko, sozial eta sindikalok deituta, “Espetxe Politika honi ez, sakabanaketarekin amaitu” lelopean elkarretaratzeak egingo dira gaur arratsaldean herrietan eta bihar ostirala, Bilbo, Donostia eta Gasteizko udaletxeen aurrean, eguerdiko 12.00etan.

Gaur eguerdian 30 eragile inguruk prentsaurrean iragarri dituzte mobilizaziook. Deitzaileen artean da LAB sindikatua. Arkaitz Bellon preso elorriotarraren heriotzaren aurrean, aski dela esan eta kalera ateratzeko deia egin da bertan, eskubide guztien alde dauden eragile guztiak batu eta protesta egiteko, inoiz baino beharrezkoagoa delako. 36 urterekin, Cadizko espetxean, etxetik 1000 kilometrora hil da Bellon. 13 urte zeramatzan espetxean, eta maiatzean ateratzekoa zen kalera, kale borroka ekintza batean parte hartu izana egotzita ezarritako kondena oso-osorik beteta. Espetxean zeraman denboran hirutan salatuak zituen Bellonek bere aurkako erasoak, azkena iazko martxoan, Sevillako espetxean preso zelarik. 2007an haren senitartekoek istripua izan zuten, bera bisitatzera bidaian zirela. 

LABetik euskal langileoi bereziki eta jendarteari orohar dei hori bera luzatzen zaie, Bellonen heriotza ekarri duen espetxe politika ankerra salatu eta dispertsioaren aurka kalera ateratzeko, sufrimenduaren soka luze honekin lehenbailehen amaitzeko.

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Las trabajadoras de la empresa de telemárketing Konecta BTO realizarán paros los días 11 y 17 de agosto en contra del ERE encubierto

Exigirán responsabilidad a Vocento e Iberdrola, principales clientes de la empresa La plantilla de Konekta BTO, empresa de telemárketing con sede en Güeñes, denuncia que...

Las condiciones laborales matan

Hoy hemos tenido conocimiento de que J.A.A.T., trabajador del sector forestal de 44 años, falleció en el día de ayer en un accidente laboral...

Navarrabiomed sale a la calle para dar a conocer su labor y exigir un convenio digno que fortalezca la capacidad investigadora del Sistema Público...

El Comité de la fundación pública reclama voluntad para poner fin a 40 años de carencia de un convenio propio que recoja las peculiaridades...