2026-08-07
InicioSindicato LABDelegatuen BatzarraAinhoa Etxaide: "Los cambios que necesitamos solo se darán si somos capaces...

Ainhoa Etxaide: «Los cambios que necesitamos solo se darán si somos capaces de acumular fuerzas y presionar»

LABek urteko Delegatuen Batzarra burutu du gaur Donostiako Atano III.ean sindikatuaren urte honetarako erronka eta borrokak aurkezteko.

Batzarrari hasiera 2011n lan istripuan hildako langileak gogora ekarriz (80tik gora) eta prekarietatea salatuz eman zaio. Jarraian Garbiñe Aranburu, LABeko ekintza sindikaleko arduradunak, besteak beste, Madrilen COE, CCOO eta UGTren artean adostutako aurreakordioak dakartzan eskubide urraketak salatu ditu.

Euskal Presoak ere presente egon dira aurtengo Batzarrean, Amaia Esnalek, Egin dezagun bidea ekimenaren izenean, presoen eskubideak errespetatuak izan daitezen langileok eta gure borrokak duen indarra azpimarratu du.

Batzarrari Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak eman dio amaiera. Bere interbentzioan beharrezko ditugun aldaketa politiko eta ekonomikoak prozesu baten emaitza izango direla aipatu du eta horretarako beharrezkoa dela lan amankomun bat egitea, akordioak lortzea eta aliantzak egitea. Aliantzak eremu bakoitzean eta aliantzak eremu politiko, sindikal eta sozialean.

Batzarraren ostean LABeko Delegatuak manifestazioa egin dute Donostiko kaleetan zehar "Burujabetza politiko eta ekonomikoa Euskal Herriak etorkizuna izan dezan" lemapean.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Las condiciones laborales matan

Hoy hemos tenido conocimiento de que J.A.A.T., trabajador del sector forestal de 44 años, falleció en el día de ayer en un accidente laboral...

Navarrabiomed sale a la calle para dar a conocer su labor y exigir un convenio digno que fortalezca la capacidad investigadora del Sistema Público...

El Comité de la fundación pública reclama voluntad para poner fin a 40 años de carencia de un convenio propio que recoja las peculiaridades...

Los y las trabajadoras de la gasolineras de Moeve en Gipuzkoa irán a la huelga del 14 al 16 de agosto por la mejora...

Los y las 150 trabajadoras de las 16 gasolineras que tiene Moeve en Gipuzkoa harán huelga desde las 22:00 del 14 de agosto a...