2026-02-01
InicioNotasEkintza SindikalaPatronala erreformaren alde kokatzen da epe motzean irabaziak biderkatzeko tresna bezala erabili...

Patronala erreformaren alde kokatzen da epe motzean irabaziak biderkatzeko tresna bezala erabili nahi dutelako

LAB gaur (maiatzak 16) sektore ezberdinetako hainbat delegatuekin Confebask-en egoitzaren aurrean kontzentratu da patronalari mezu argi bat helarazteko:

1.- Patronala erreformaren alde kokatzen da ez ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko inongo konpromisorik duelako . Patronala erreformaren alde kokatzen da epe motzean irabaziak biderkatzeko tresna bezala erabili nahi dutelako.

Hau da, lehiakortasuna eta flexibilitatearen mezu faltsuaren atzean kalerapenak eta prekarietatea dago.

2.- Lapurreta bat antolatzen ari da, lanpostu, lan eskubide eta soldaten lapurreta bat antolatzen ari da erreformaren bidez. LABek argi esaten du:

 

-Confebask-ek antolatzen duen lapurreta bat da. Ez da Merkele-ek antolatzen duen lapurreta bat. Hemendik eta hemengo enpresariek bultzatzen duten lapurreta bat antolatzen ari da Confebask-en bulegoetan.

-Negoziazio kolektiboa blokeatzen dute erreforman sakontzeko erabili nahi dutelako irekita dagoen negoziazio kolektiboa. Ez dute benetako negoziaziorik nahi, herrialdeko hitzarmenak blokeatu egiten dituzte eta negoziazio esparru bakarra enpresetakoa izatea nahi dute.

– Negoziazioa enpresetara eramateak helburu argiak ditu: milaka langile uzten dira negoziaziorako eskubiderik gabe; errazagoa zaie bertan erreforma aplikatzea eta gaur arteko negoziazio ereduarekin lortutakoa enpresaz enpresa deuseztatzea; zatituak ahulagoak gara; eta gainera sindikatuen eraginkortasuna mugatzen da.
 

3.- Confebask-ek. konfrontazioaren aldeko hautu politikoa egin du LAB-etik esaten dugu erantzungo dugula. Lapurreta hau Euskal Herrian ez burutzearen alde borrokatuko dugu.

Argi dugu badagoela alternatiba, borrokaren bidez lortu dezakegun alternatiba. Gaur negoziazio kolektiboko eremu guztiak, herrialdekoa zein enpresa eremua blindatu behar ditugu. Españaren inposaketa gaitasunetik Euskal Herria blindatu behar dugu.

Hau da behin behineko beharrezkoa dugun pausua Lan Harremanetarako Euskal Esparrua sortzearen bidean.

4.- LABek argi du Euskal Herrian badugula indar nahiko norabide honetan pausu berriak emateko. Martxoaren 29an argi geratu zen Euskal Herrian badugula indar nahiko denon artean lan harreman eredu propio bat sortzeko. Beraiek baino gehiago gara, borrokatzen badugu irabazi dezakegu.
 

Horregatik LABetik beste sindikatuei eremu propioa blindatzearen aldeko deia egin diegu, eta horregatik LABek hurrengo egunetan norabide honetan pausu berriak iragarriko ditu.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

LAB dice que la mesa de negociación del convenio Udalhitz del sector de las Administraciones locales está sin convocar y bloqueada desde el 7...

LAB iniciará en febrero una dinámica de movilizaciones para superar el bloqueo de Udalhitz  Ha pasado un año desde que la dirección de EUDEL nos...

El pre-acuerdo alcanzado en el Convenio de limpieza de edificios y locales de Araba supone una rendición, y condena al sector a la precariedad

En el día de hoy, 30 de enero, las Patronales del sector y los sindicatos UGT, CCOO y USO han alcanzado un pre-acuerdo para...