2026-09-23
InicioAcción PolíticaLABek Rosellen bisita arbuiatu eta Sarriák UGT eta CCOOen aitzinean Erregimenaren apologia...

LABek Rosellen bisita arbuiatu eta Sarriák UGT eta CCOOen aitzinean Erregimenaren apologia egin duela salatu du

LAB sindikatuak atzo burutu zen "Foro Ser Navarra"n CEOEko presidentearen parte hartzea eta darabilkin esplotazio, pribatizazio eta kontrol ideologikorako errezetak salatzeko kalera irten zen. Ekimenean UGT eta CCOO sindikatuen arduradunen parte hartzea ere salatu zuten.

Igor Arroyo, LABeko Nafarroako bozeramalearen adierazpenak
Enpresario bat komunikabideen aurrean, ezarri behar diren neurrien berri ematen: horixe da espainiar Demokraziaren maila. Estatu espainolean ez dute hautesontziek agintzen, patronalak baizik. CEOEko lehendakari Rosellek hiru neurri planteatu ditu nagusiki: esplotazio handiagoa, lan erreforma zitala zitalagotuz; erabat ahuldutako sektore publikoaren pribatizazioa; eta belaunaldi berrien adoktrinamendua, enpresariak enplegua sortzen duten sasijainkotzat aurkeztuz.

Hizkuntza orwellianoa baliatuz (enpresen "funtzio soziala", "kalitatezko" negoziazio kolektiboa, "modernizazio laborala") aipatu ditu horiek guztiak. Bere karguan aritu zen Diaz Ferrani 15 urteko espetxe zigorra eskatzen diote legeak urratzeagatik eta Madrileko patronaleko burua ere ustelkerian murgilduta dabil; bada, Rosellen arabera, errua legeena da! "asko" direlako!!! Zurikerietan dabilen esklabista baten antzera ibili da gaur Rosell Iruñetik, Sarriá Nafarroako patronalaren buru izendatu dutela eta.

Kargua berritzeko ekitaldian, Sarriák Nafarroan indarrean dagoen eredu ekonomiko eta politikoa aldarrikatu du, UPN-PSNren arteko ituna eskatuz eta Barcina nahiz Goicoechearen ustelkeria justifikatuz. Jadanik inor harritzen ez badu ere, UGT eta CCOOeko arduradun nagusiek ere parte hartu dute Patronalaren eszenifikazio handiustean, berriro ere euren morroitza agerian utziz.

  

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Garbiñe Aranburu: “Etxebizitza prekarizazio iturri nagusietako bat bihurtu da”

LAB sindikatuko koordinatzaile orokorrak elkarrizketa egin du gaur goizean Euskadi Irratiko Faktoria irratsaioan.

El colectivo Gora Garbitzaileak ha vuelto para denunciar la situación del convenio de limpieza de Bizkaia

Han señalado a CEBEK como uno de los responsables. Las activistas se han subido a una grúa frente a la ventana de la patronal mientras han cortado el tráfico y mediante sonidos de sirena han exigido que se leve a cabo una negociación real.

Denunciamos que la negociación del convenio de residencias de Bizkaia se encuentra en riesgo de bloqueo

Nos hemos movilizado en Bilbo, ante la sede del Consejo de Relaciones Laborales, antes de la séptima mesa de negociación del convenio de residencias...