2026-06-19
InicioEnseñanzaEducaciónLABek euskal jendartearen aktibazioa bilatuko du Euskal Herriak behar eta nahi duen...

LABek euskal jendartearen aktibazioa bilatuko du Euskal Herriak behar eta nahi duen Hezkuntza Sistema Propioaren eraikuntzan

LAB sindikatuak LOMCEren inguruko azken bileran EAEk azaldutako epelkeria eta Nafarroak erakutsitako erabateko atxikimendua salatu eta Euskal Herriak behar eta nahi duen Hezkuntza Sistema Propioaren eraikuntzan jendearen aktibazioa bilatuko duela jakinarazi du.

Madrilen eginiko azken bileraren gaineko LABen irakurketa:

Hego Euskal Herri mailan hezkuntzaren kudeaketan dihardutenen hitzak entzunda, bizkarrezurretik hotzikara itzelak zeharkatzen gaitu. EAEn epelkeria eta argudio ekonomizista hutsak erabiltzen diren bitartean, Nafarroan LOMCErekiko erabateko atxikimendua azaleratzen da.

EAEn PNVk “euskal hezkuntza sistema” defendatzen jarraituko duela eta LOMCEk Eusko Jaurlaritza aurka edukiko duela azpimarratzen du baina intsumisiorik gabe bere aplikazioan. PNVri galdera batzuk egingo genizkioke: zer da gaur egungo “euskal hezkuntza sistema”? Akaso duela 6 urte agortutako irakastereduen sistema indarrean mantendu eta mantentzeko asmoa duena? Akaso Madrilen ezarritako ibilbide akademikoa goitik behera barneratzen duena? Akaso Madrilek ezarritako curriculumaren %55a ezartzen duena? Akaso… PNVk dagoeneko “euskal hezkuntza sistemaren” jabe garenaren irudia saldu nahian dabilkigu. Horrekin batera, LOMCEren aurka egongo direla aipatzen digu; baina horretarako erabili dituen argudio bakarrak, batetik, ekonomikoa eta bestetik, erkidegoak LOMCEren curriculum garapenak irailaren 1a baino lehen egitea ezinezko dela aipatzen du. Ez dirudite pisuzko arrazoiak LOMCEren aurka daudela esateko, arazo ekonomikorik egongo ez balitz? Erkidegoek curriculuma garatzeko denbora edukiz gero? Egoera horretan zer?

Nafarroan arazorik gabe indarrean jarriko dela behin baino gehiagotan aipatu izan dute UPNkoek. Ikusi besterik ez dago Nafarroako Hezkuntza Sailburua den Jose Iribasek botatako baieztapen argigarria: “Somos españoles, somos demócratas y mientras esté vigente la vamos a aplicar”. Hori ikusita ezer gutxi dago aipatzeko, dena esanda dago. Aspaldikoa da UPNk euskararekiko eta euskal kultura eta hezkuntzarekiko duen gorrotoa. Azken hilabeteotan D ereduaren aurkako kanpainari ekin diote Guardia Civilarekin batera. LOMCEk jazarpen eta garbiketa kultural horretan laguntza itzela ematen dio.

LOMCE Hego Euskal Herriaren hezkuntza propioaren bidean jasaten dugun beste eraso bat gehiago da. LABek euskal jendartearen aktibazioa bilatuko du datozen hilabeteotan, irailaren 1etik aurrera Euskal Herriak behar eta nahi duen Hezkuntza Sistema Propioaren eraikuntzan urratsak ematen hasteko. Herri honek hezkuntzarenganako erasoaldi eta oldarraldi itzelak gaindituta ditu. Irailaren 1etik aurrera gure bide orri propioan sakondu dezagun!
 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

La plantilla de CEMOSA denuncia que el amianto mata

El pasado 9 de mayo falleció el trabajador de CEMOSA, empresa situada en Atxondo, Juan Mazorriaga Maguregui Matxorri, como consecuencia de su exposición al...

Seguimiento masivo de la huelga en la planta embotelladora de PEPSICO de Etxebarri-Ibiña

La plantilla de PEPSICO está secundando una jornada de huelga, a convocatoria de su comité de empresa, para denunciar el uso abusivo y arbitrario...

Desde LAB exigimos que se corrija inmediatamente la financiación del salario de las trabajadoras familiares

Tras la instancia presentada en el Departamento de Derechos Sociales del Gobierno de Nafarroa, en marzo recibimos la respuesta de que se iba a realizar un “análisis” de los módulos de financiación de las trabajadoras familiares recogidos en el DF 48/2020. Tres meses después aún no tenemos una respuesta y este colectivo de los servicios sociales de base sigue sufriendo un agravio comparativo intolerable.