2026-09-18
InicioServicios PúblicosSanidadOsakidetzako azpikontratetako garbiketa, anbulantzia eta jantoki zein kafetegietako langileak ostegunean mobilizatuko dira

Osakidetzako azpikontratetako garbiketa, anbulantzia eta jantoki zein kafetegietako langileak ostegunean mobilizatuko dira

LAB, ELA, CCOO, UGT eta ESK sindikatuok deituta, Osakidetzak azpikontratatutako garbiketa, anbulantzia eta jantoki zein kafetegietako langileek ere bat egingo dute urriaren 3an Bilbon egingo den manifestazioarekin, osasungintza publikoko langileek asteotan bultzatutako «Honaino heldu gara» dinamika mobilizatzailearen baitan.

Sindikatuon oharra:

OSAKIDETZAKO AZPIKONTRATAK HONAINO HELDU GARA!
Garbiketa, anbulantzia, sukade eta kafetegietako langileak ere,
osasun langileak gara

ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek, Osakidetzaren azpikontratatutako garbiketa, anbulantzia eta jantoki zein kafetegi sektoreetako langileen ordezkari gisa, Osakidetzako langileekin batera manifestazio bat deitzea erabaki dugu urriaren 3an.

Denbora daramagu gure osasun-sistemak pairatzen duen erabateko prekarietatearen egiturazko egoera salatzen, bai Osakidetzan, bai azpikontratetan ere. Lan-gainkarga, baliabide-falta, behin-behinekotasuna, kontratazioen partzialtasuna eta segurtasun-neurrien falta gure osasun-sistemaren egiturazko arazo bat da. Gaur egun, birusaren bigarren olatu hasiberri baten aurrean gaude, eta egoera horrek are larriagoa egiten du baliabide faltaren arazoa.

Egoera are larriagoa da zerbitzu jakin batzuk interes pribatuen esku jartzen direnean, hala gertatzen da garbiketa, anbulantzia eta Osakidetzako sukalde eta kafetegien kasuan. Osasun-sistemaren zati bat negozio-objektu bihurtzeak esan nahi du horiek kudeatzen dituzten enpresak kezkatuago egotea euren etekinak optimizatzen enplegu eta zerbitzu segurua bermatzen baino. Osakidetzako langileen esparruan, baliabide falta egitate bat bada, arazoa larriagotu egiten da gure sektoreetan. Pandemiak iraun bitartean, segurtasun-neurrien faltak, langileen, erabiltzaileen eta gure familien osasuna arriskuan jartzea eragin du.

Pandemia honek agerian utzi du pertsonen osasuna ezin dela negozioaren xede izan, ezta interes pribatuen mende egon ere. Halaber, agerian utzi du zeintzuk garen oinarrizko zerbitzuak ematen ditugunak, oso egoera gogorrean lehen lerroan egon garenak. Gure lana funtsezkoa bada, zerbitzu publikoa ematen badugu, gure enpleguek ere hala izan behar dutela aldarrikatzen dugu; horregatik, azpikontratatutako zerbitzuak sistema publikora itzultzea eskatzen dugu, enplegu eta langile guztien lan-baldintzak bermatuko dituen zerbitzuen publifikazioa eskatzen dugu.

Horregatik guztiagatik, Osasun Publikoa, Unibertsala, kalitatezkoa eta modu seguruan zein lan-baldintza duinekin eskainia aldarrikatzeko, Osakidetzako azpikontratatetako garbiketa, anbulantzia eta jantoki zein kafetegietako langileok elkarretaratzeak burutuko ditugu EAEko hiru lurraldeetan datorren ostegunean, urriaren 1ean, eta urriaren 3ko manifestazioan parte hartu dugula iragarri. Azkenik, herritar guztiei dei egin nahi diegu protestan masiboki parte hartzera.

Urriaren 1eko kontzentrazioak 11: 00etan egingo dira ospitale hauetan:

Bizkaia: Gurutzeta Ospitalea
Gipuzkoa: Donostia Ospitalea
Araba: Txagorritxu Ospitalea

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Denunciamos el despido disciplinario de un trabajador en Voestalpine Railway Systems JEZ y alertamos de la utilización del miedo como herramienta de gestión

El sindicato considera que la medida es injustificada y desproporcionada y advierte de que este tipo de decisiones generan un clima de presión e inseguridad entre las personas trabajadoras.

Denunciamos la agresión sufrida por un compañero de Ekialdebus

No es la primera vez que sucede algo parecido, por lo que la representación de LAB en el servicio de autobuses de Oarsoaldea y Bidasoaldea subraya que existe un problema de seguridad. Esta vez ha ocurrido en la línea E05, frente al ambulatorio de Beraun, en Errenteria.

Exigimos que el aumento del presupuesto en salud se utilice para mejorar la atención sanitaria

El anuncio del Gobierno de Nafarroa del aumento del presupuesto en Salud de un 10% evidencia una imperiosa necesidad económica para solventar los múltiples...