2026-09-16
InicioServicios PúblicosSanidadDonostiako Ospitalean ematen ari den enplegu suntsiketaren aurkako manifestuak 8.000 sinadura bildu...

Donostiako Ospitalean ematen ari den enplegu suntsiketaren aurkako manifestuak 8.000 sinadura bildu ditu astebetean

Astebete pasa ostean, enplegu suntsiketaren kontrako Langile Plataformak egiten ari diren kanpaldiaren balorazio oso positiboa egin dute. Akanpadaren ekimena ekainaren 3an hasi zen Donosti Ospitaleko sarreran eta astebetean banatu duten manifestuak langile eta erabiltzaileen 8.000 sinadura bildu ditu.

Donostia Ospitaleko Langile Plataformaren balorazioa

Donostia Ospitaleko kanpaldiak astebete bete duen honetan, bertan gauden langileon Platafaormak ekimenaren balorazio positiboa egiten dugu. Alde batetik, langileek zein erabiltzaileek babesa eman diote ekimenari eta gure manifestuari atxikimendua ere erakutsi diote. Aipagarria da erabiltzaileen jarrera, eskerrak ematen dizkigute egoera salatzeagatik eta gune hau erabiltzen dute Donostiko Hospitalean osasun zerbitzuan aurkitu dituzten arazo edo gabeziak salatzeko. Akanpadaren ekimena ekainaren 3an hasi zen, Donosti Ospitaleko sarreran kokatuta dago eta astebetean 8000 sinadura bildu ditugu. Ekimen honen hasieran esan genuen bezala bertan egongo gara “peonadekin” eta enplegu suntsiketarekin jarraitzen dugun bitartean. Sinadura bilketarekin Jon Darpon Osasun sailburuari eta Jon Etxeberria Osakidetzako arduradunari eskatzen diegu kalitateko osasun zerbitzua berma dezatela eta Osakidetzan lana banatu dezatela, “peonadak” debekatuz, horrela ezagutzen baitira ordu extrak osasungintzan.

Bitartean, gerentzia ezberdinetan jardunaren luzapenaren aplikazioa negoziatzen ari dira, EHAO martxoaren 12an jardunaren luzapena argitaratu zen eta Osakidetzak, jakinarazi zuen dekretu bidez 351/2013 Maiatzaren 21ean, sindikatuen babesik gabe eta negoziazio kolektiboari muzin eginez. Dekretu hauen bidez, 2013ko jardunaldia 1610 ordutara luzatzen da, langileon jarduna luzatuz eta ondorioz, enplegua suntsituz. Honetaz gain, langileoi gure jardunaldia malgutzearen aukera zabaltzen da, 3 eguneko ordu metaketa lortzeko aukera, lan eginez eta lan zentroan sortu daitezkeen beharrak betez, hala, ordu horien ondorioz 3 eguneko baimena lortuz. Modu honetan, Osakidetzak langileak ez ditu kontratatzen eta era berean, langile finkoen jarduna malgutzen du eta langileak enpresaren beharretara ipini.

Osakidetzako langileei gonbitea egin nahi diegu, dei egiten diegu mobilizazioetan parte hartzera. Horretarako akanpadan, gosarietan….. eta antolatuko ditugun ekimenetan parte hartuz. Akanpadan parte hartzeko Donostia Ospitaleko sarrerara hurbildu besterik ez dute, bertan 24 ordutan gaude. Animo beraz!

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Exigimos equiparar al sector de la discapacidad con la Administración para avanzar hacia un sistema público de cuidados

Desde el sindicato LAB trasladamos una propuesta formal a la mesa tras más de dos años de parálisis sectorial y reclamamos la subrogación del personal privatizado en la ANADP.

Desgaitasunaren sektorea Administrazioarekin parekatzea eskatu dugu, zaintza-sistema publiko baterantz aurrera egiteko

LABetik proposamen formal bat helaraziko diogu mahaiari, bi urte baino gehiagoko geldialdi sektorialaren ondoren, eta ANADPen pribatizatutako langileen subrogazioa eskatzen dugu.

Exigimos al Gobierno Municipal y al Departamento de Seguridad que depuren todas las responsabilidades directas y políticas en el caso del joven Ander de...

El vídeo que se ha hecho público hoy pone de manifiesto que los agentes de la Policía Municipal que actuaron de forma muy violenta e inadecuada con el joven Ander de Santurtzi han ocultado los hechos y han sido protegidos por sus responsables.