2026-04-17
Blog Page 59

LAB eta ELA sindikatuek Asuncion Klinikako 350 langileren subrogazioa bermatzea eskatu dute

Donostiako Onkologikoko langileen kasuan bezala, LAB eta ELA sindikatuek Osasun Sailburuari eta Tolosaldeko alkateei eskatzen diete Asuncion Klinikako langileek subrogaziorako eskubidea izan dezatela, eta beraien lanpostuak bermatuta gera daitezela ospitale berrian.

Langileok urteak daramatzate herritarrekin batera Tolosaldean ospitale publiko eta duin baten alde borrokan. Aste honetan, eraikiko den ospitalearen inguruko xehetasun batzuk zabaldu dira prentsan, eta LAB eta ELAk kezka handiz jaso ditugu zabaldu diren adierazpenak. Izan ere, sindikatuek mahai gainean jarritako hiru aldarrikapen nagusietatik bat bera ere ez da gaur-gaurkoz bermatzen:

• Ospitalea %100 publikoa izatea

• Zerbitzu guztiak barne hartzea

• Langile guztien subrogazioa

Gaur egun, Asuncion Klinikan 350 langile inguru ari dira lanean. Horietako asko urte luzez aritu dira Tolosaldeko herritarrei osasun arreta publikoa eskaintzen, ospitale komarkal funtzioa betetzen duen eraikin batean, baina baldintza prekarioetan eta enplegu pribatizatuaren menpe.

Aipatzekoa da, gainera, duela aste gutxi Donostiako Onkologikoko langileak Donostialdeako ESIan subrogatuak izan direla, Osakidetzak eta sindikatuek horrela adostuta. Langile horiek lanpostua mantendu ahal izango dute ospitale publikoan.

Horren harira, LAB eta ELA sindikatuek eskatu dute Osasun Sailak Asuncion Klinika publifikatzea, edo, gutxienez, ospitale berrian langileen subrogazioa bermatzea. Era berean, Tolosaldeko alkateei eskatzen diete proiektua langileen subrogazioa bermatzen ez bada ez onartzeko.

Bestalde, ez dago argi ospitale berria %100 publikoa izango den, ezta zerbitzu guztiak barne hartuko dituen ospitale komarkala izango den ere. Ez zaigu plan funtzional eguneraturik helarazi, eta prentsan agertu diren datuek ez dute eskaera sozialekin bat egiten.

Adibide gisa, Debagoieneko ospitaleak (biztanle kopuru oso antzekoa duen eskualdean) 6 kirofano eta 3 erditze gela ditu (urtean 4.417 ebakuntza eta 417 jaiotza). Tolosaldean, berriz, ospitale berriak ez du erditze gela bakar bat ere aurreikusten, eta interbentzio kirurgiko kopurua ere murritzagoa izango da.

Horregatik guztiagatik, LAB eta ELAk mobilizazioak deituko dituzte langileekin eta herriko eragileekin batera, aldarrikapen nagusi horiek bermatu arte:

• Langileen subrogazioa

• %100 publikoa den ospitale berria

• Zerbitzu guztiak jasoko dituen ospitale komarkal integrala

Jaurlaritzak Jose Antonio Jainaga enpresaria zuritu du berriro ere

LABek ez du ulertzen nola litekeen Sidenorreko buruari Joxe Mari Korta saria ematea, enpresa horrek, genozidio baten erdian, Israelgo Armada indartzeko altzairua saldu duenean.

Azken asteetan hainbat komunikabidetan irakurri ahal izan da Sidenor taldeak Israelgo Armadarentzat tankeak ekoizten dituen enpresa bati altzairua saltzeko hainbat operazio egin dituela. LAB, enpresa batzordearen bidez informazio horren berri izaten ahalegintzen ari den honetan, Eusko Jaurlaritzak Joxe Mari Korta saria emango dio Jose Antonio Jainaga enpresariari, Sidenor taldeko buruari. LABek ez du ulertzen nola litekeen halakorik egitea, aipatutako enpresaria Israelgo Armadak erabili duen altzairua saldu izanaren erantzule denean.

Hori gutxi balitz, LABek otsailean salatu zuen Sidenorreko langileen egoera okertzen ari zela. Sidenorrek langileak panpinak bezala erabiltzen ditu eta haien osasunarekin jokatzen du, ez du erosahalmena bermatzen, ABLEEen gehiegizko erabilera egiten du eta horrek prekarizazioa areagotzen du. Aldi berean, baina, Eusko Jaurlaritzak Talgoren salerosketa egiteko 45 milioi euro oparitu dizkio. Operazio hori oraindik ez da amaitu, eta ikusteke dago azkenean zenbat diru emango dioten instituzioek. Edozein kasutan, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailaren industria politikaren erakusle da operazioa.

Horregatik, LABek argi adierazi nahi du, instituzioak eta zenbait komunikabide Sidenor taldea eta haren lehendakaria zurritzen ari diren honetan, ez duela inola ere onartuko Israelekin harreman komertzialak izaterik; bereziki, Palestinaren kontrako genozidioaren konplize diren entitateekin eta nazioarteko legediaren arabera legez kanpo okupatutako lurraldeetan.

BBK Klimako langileek kanpaldia hasi dute, kaleratzeen eta lan eskubideen urraketen kontra

Gaztetxo Eskolak 20 langile baino gehiago legez kanpo kaleratu dituela salatu du LABek. Sindikatuak langileen subrogazioa, iruzurren amaiera eta kalte-ordainak eskatzen dizkio Gaztetxo Eskolari zein BBKri.

Busturiako BBK Klimak udako denboraldiko udalekuetarako aurten kontratatu duen Gaztetxo Eskola enpresak —orain arte Ortzadarrek eman du zerbitzua—, 20 langile baino gehiago kaleratu dituela salatu du azken asteetan LABek, eta, gaur, kaleratutako langile horiek kanpaldia hasi dute, haien egoera salatu eta subrogazioa eskatzeko. 

Zerbitzua Gaztetxo Eskolaren esku geratu bezain laster, LABek ohartarazi zuen subrogazio-prozesua modu desegokian gauzatzen ari zela. Izan ere, azken urteetan udalekuetan lanean aritu diren langileei ez zaie subrogazioa aitortu, eta, horren ordez, ustezko formakuntza batera deitu zituzten. Bertan, presio bidez kaleratzeak sinatzera behartu nahi izan zituzten, mehatxuak barne. Langileek, ordea, antolatzeko eta borrokatzeko erabakia hartu dute, eta LABek iruzur horri aurre egiteko bide sindikala eta judiziala aktibatu ditu.

Sindikatuak azken asteotan mobilizazioak egin ditu, salaketa publikoa zabaldu du, eta hainbat eragilerekin harremanetan jarri da egoeraren berri emateko. Aldi berean, auzi judiziala ere martxan dago, eta datorren astelehenean epaiketa egingo da.

LABek honako hauek exijitzen ditu: kaleratutako langile guztien subrogazioa, iruzurren amaiera, eta Gaztetxo Eskolak zein BBKk langileei dagozkien kalte-ordainak ordaintzea. Arduradunen artean BBK eta Bizkaiko Foru Aldundia ere aipatu ditu LABek, lan eskubideen urraketa hori haien babes instituzionalik gabe ezinezkoa izango litzatekeelakoan.

Zoritxarrez, egoera hau ez da salbuespena: udalekuetan ohikoa bilakatzen ari da administrazio publikoaren diru-laguntzak jasotzen dituzten enpresek lan eskubideak urratzea, lan-hitzarmenak bete gabe eta esplotazioa normalizatuz, administrazioak ezikusiarena egiten duen bitartean.

Horregatik, LABek dei egiten die udalekuetan lan egiten duten gazteei euren lan eskubideen alde antolatzeko eta borrokatzeko, egoera hau errotik aldatzeko. 

Patronalak Arabako esku hartze sozialeko mahaia blokeatzen jarraitzen du eta hitzarmenaren negoziazioan aurrera egiteari uko egiten dio

AISA patronalak berriro erakutsi du mahai negoziatzailean ez duela lan-baldintzak hobetzeko borondaterik. Jarrera horren aurrean, ELA, LAB, CCOO eta ESK sindikatuek datozen egunetan izango dugun egoeraren balorazioa egingo dugu, negoziazioa desblokeatzeko helburuarekin, blokeo hori saihesteko.

Gaur, uztailaren 9an, burutu dugun mahai negoziatzailean, AISA patronalaren blokeo-jarrera errepikatu da. Bere ustez irregularra den aholkulari baten izendapenean oinarritzen da ez negoziatzeko. Gaur negoziazioari ekiteko proposamen bat ekarri dute, baina adierazi dute ez dutela horri buruz eztabaidatuko izendapena eten arte. Argi eta garbi, AISAren erabaki politiko baten aurrean gaude, nahiz eta euren esanetan juridikoa izan.

ELA, LAB, CCOO eta ESK sindikatuontzat izendapena zuzena da eta sindikatuon askatasun sindikalaren barruan dago. Hori esanda, horri buruzko balorazioa egingo dugu, eta horren gaineko neurriak hartuko ditugu. Argi dugulako ezin dugula horrela jarraitu datorren ikasturtean.

Patronalaren jarrera ez da berria. Hasieratik dabil negoziazioa blokeatu eta atzeratu nahian. Sindikatuok uste dugu mahaian aholkulari baten izendapena erabiltzen dela negoziazioa geldiarazteko aitzakia gisa. Eta bitartean, ez dugu aurrera egiten sektoreko lan-baldintzak hobetzeko negoziazioan. Urte erdi baino gehiago igaro da aurrerapenik eman gabe, eta sindikatuok duela 2 hilabete baino gehiagotik mahaigaineratutako plataformak ez du erantzunik izan.

Azkenik, sektoreari jakinarazi nahi diogu datorren astelehenean, hilak 14, Arabako Batzar Nagusietan parte hartuko dugula, bertan sektoreko hitzarmenaren negoziazioaren egungo egoeraren berri emateko.


CAFeko hainbat enpresa batzordek Israelekin harreman komertzialak amaitzeko eskatu diote zuzendaritzari

CAF Beasain, CAF Irun, CAF Power & Automation, Trenasa, CAF signalling Amorebieta, CAF TE Tailerrak eta Rail Line y Geminys enpresetako batzordeek herri palestinarrarekiko elkartasuna berretsi dute, eta nazioarteko legeria errespetatzeko, giza eskubideak ez urratzeko eta Israelekin harreman komertzialak eteteko eskatu diote zuzendaritzari. LABek guztiz babesten du enpresa batzorde hauen iniziatiba.

Uztailaren 1ean Francesca Albanese Palestinari buruzko NBE Nazio Batuen Erakundearen kontalari bereziak bere txostena argitaratu zuen, eta bertan CAF Israelen okupazioaz baliatzen diren enpresen artean sartu zuen. Txosten horren argitalpena, hain justu, Sidenor euskal enpresak Israelekin merkataritza-harremanak eteteko egindako iragarpenaren une berean izan zen, zeina Palestinarekiko euskal ellkartasunaren garaipentzat hartu behar den, LABek nabarmendu duenez.

Albanesek aurkeztutako txosten horrek Israelek Palestinan egiten duen okupazio kolonialaren kontura irabaziak dituzten hainbat enpresa aipatzen ditu, eta aipatutako enpresen artean dago CAF , Jerusalemgo tranbiaren proiektuan parte hartzeagatik. Txostenak zehazki adierazten du mota horretako azpiegituren helburua “koloniak ezartzea eta zabaltzea eta Israelekin lotzea” dela. Txosten horrek ofizializatu baino ez du egin 2018tik enpresa batzordeak salatu duena, eta, ildo horretan, enpresa batzordeak berriro ere bere ezinegona adierazi nahi du. Izan ere, kezkatuta dago konpainia Israelen kolonizazio estrategia zuzenean indartzen duen eta Palestinako herriaren eskubide oinarrizkoenak urratzen dituen proiektu batean inplikatuta dagoelako. Kezka hori gehiago areagotzen du, gainera, proiektuaren legezkotasunak, oso eztabaidagarria baita.

Gainera, aipatutako enpresetako langileak oso kezkatuta daude CAFek proiektu honetan parte hartzeak enpresan bertan eta etorkizuneko proiektuen bilakaeran izan dezakeen eraginagatik, eta berriro ere CAFen zuzendaritzara jo dute, alde batetik, enpresak nazioarteko legearekiko errespetua berma dezan eta bere parte hartzeak giza eskubideen inolako urraketarik eragin ez dezan eskatzeko. Eta, bestetik, Israelekin harreman komertzialak amaitzeko exijitu diote, bereziki, nazioarteko legeriaren arabera legez kanpo okupatutako lurraldeetan.

Banketxeei eta eraikuntza enpresei diru publikoz laguntzea etxebizitza politika okerra dela salatu du LABek

Gaur, EAJren iniziatibaz, etxebizitzak erosteko abalen lerroa onartzekoa da Eusko Jaurlaritza. LABek dekretua bertan behera uzteko alegazioak egin dizkio, 2015eko Etxebizitza Legea urratzen duela iritzita.

Sabin Etxea aurrean elkarretaratzea egin du LABek, Jaurlaritzaren etxebizitza politika salatzeko eta azken asteetan hartu diren neurrien inguruko balorazio kritikoa egiteko. Endika Perez Ekintza Sozialeko arduradunak hartu du hitza, eta hiru mezu nagusi azpimarratu ditu.

Batetik, aurreko astean EAJk eta PSEk Eusko Legebiltzarrean aurkezturiko premiazko neurriak aztertu ditu Perezek. Haren hitzetan, bizi dugun larrialdi egoerari eraikuntza ziklo berri batekin erantzun nahi dio gobernuak eta, hartutako norabidearekin, arazoa are gehiago okertuko du, konpondu beharrean: ā€œLangileak pobretzeko arrazoi nagusietakoa bihurtu da etxebizitza; sarbidea geroz eta zailagoa da, eta EAJk eta PSEk nahiago izan dute merkatu pribatua elikatzeko politikak eta eraikuntza enpresei begirako neurriak proposatu, errotik arazoari erantzun baino. Prezioak jaisteko berehalako neurriak behar dira, baita parke publikoa handitzekoak ere, baina parka ezin da soilik etxe berriekin osatu. Dagoena mobilizatzeko neurriak behar-beharrezkoak diraā€.

Diru publikoa zertara bideratzen den, horrekin ere kritiko azaldu da Ekintza Sozialeko arduraduna: ā€œHemen eskupekoak jaso eta diru laguntzetatik bizi direnak banketxeak, eraikuntza enpresak eta higiezinen patronala dira, eta horri amaiera eman behar zaio. Etxebizitzen funtzio soziala lehenetsi behar da eta harekin negozioa egiteko aukera mugatu. Hor egin behar da ahalegina eta hor hartu behar dira premiazko neurriakā€. Perezek adierazi du gazteak emantzipatzeko diru laguntzak errentisten eskuetan amaitzen dutela, eta, era berean, gaur onartuko den abalen lerroa banketxeei diru publikoaren transferentzia egiteko erabakia dela. ā€œSuari gasolina gehiago botatzea da; merkatuko prezioek igotzen jarraituko dute, eta banketxeek, langileen hipoteken bidez gehiago aberastenā€. 

Halaber, salatu du abalen lerro horri alegazioak aurkeztu dizkiola LABek, 2015eko Etxebizitza Legea urratzen duela iritzita. ā€œLegeak jasotzen du diru publikoak alokairu sozialerako edota etxeak birgaitzeko izan behar duela, eta, orain, Gazteria Sailak 140 milioi bideratuko ditu, Finantza Institutuaren eskutik, erosketa sustatzeraā€. Horren ondorioa izango da, Perezen arabera, dagoeneko etxea erosteko aukera dutenei erraztu egingo zaiela horretarako aukera, eta, aldiz, premia handiagoa dutenek babesgabe jarraituko dutela. ā€œDekretua bertan behera uzteko eskatu dugu, eta erantzuna da abal lerro hau ez dela etxebizitza politikaren parte. Eskandalu hutsa daā€, salatu du. 

Hirugarrenik, Perezek azpimarra egin du LABek egindako proposamenetan. Etxebizitza larrialdiari eta langile sektoreek bizi duten prekarizazio eta pobretze prozesuari aurre egiteko, prezioen etengabeko igoerari galga jartzeko eta horiek jaisteko neurriak behar direla aldarrikatu du. Horretarako, EAE osoa tentsio gune izendatzeko eskatzen du LABek, baita prezioen indizea berehala publikatzea ere. ā€œEz du arazoa konponduko, baina tresna gehiago emango dizkiguā€, adierazi du Perezek. Era berean, Etxebiden 100.000 pertsona izen emanda egotea eta %85ek alokairu soziala galdegiteak nahikoa arrazoi behar luke Etxebizitza Legeak jasotzen duena betetzeko, salatu duenez. Etxebizitza eskubidea bermatzeko eta sarbidea ahalbidetzeko merkatu pribatuan alokairua ordaintzetik alokairu soziala eskaintzera igaro behar du administrazioak, aldarrikatu duenez, eta, horretarako, etxejabeei, banketxeei eta errentistei onura fiskalak eman beharrean, presio handiagoa egin behar zaie, etxebizitzak egon badaudelako. 

ā€œNegozioa egiteko bahitutako etxeak modu duin eta iraunkorrean bizitzeko etxeak bihurtzeko neurriak behar dituguā€, aldarrikatu du. ā€œPertsonak dira erdigunean jarri behar direnak, maizterren eskubideak babestuz eta zabalduz, inor kale gorrian geratu ez dadin. Astero ezagutzen ditugu indarrez haien etxeak uztera behartzen dituzten langileen egoerak, atzo Bilbon etxegabetutakoa nola, eta halako egoerak ezin ditugu normalizatu eta onartuā€.Ā 

Amaitzeko, LABek etxebizitza problematikari aurre egiteko duen konpromisoa berretsi du Endika Perezek: ā€œBizi dugun gatazkan modu zuzenean esku hartzen ari da sindikatua, ekintza sindikalaren bidez, alokairuen prezioak jaisteko borroka eginez, turistifikazioaren ondorioei aurre eginez eta etxegabetzeen aurka.ā€ Horrela, sindikatua etxebizitza problematikari aurre egiteko tresna izan dadin lanean jarraituko dutela esan du Perezek. 

Loiuko FCC Aqualiako langileek aurreakordio historikoa lortu dute 30 eguneko grebaren ostean

Uztailaren 4an, 30 eguneko greba mugagabearen ostean, FCC Aqualia enpresarekin aurreakordio bat lortu zuten Loiuko ur-zerbitzuko langileek. Aurreakordio horren bidez, urteetako desorekak amaitu eta lan berdina egiten duten langile guztiek lan baldintza berdinak izatea bermatuko da.

Langileek aspaldiko aldarrikapen nagusia lortu dute: Bizkaiko Ur Partzuergoaren azpikontrata guztien artean lan baldintzen parekatzea. Akordioaren bidez, hainbat eduki nabarmenetan –hala nola dietak, zaintza-guardia sistemak eta bestelako prestazioak– berehalako ekiparazioa ezarriko da. Gainera, soldataren ekiparazio osoa bi fasetan gauzatuko da: 2027an eta 2028an, ordainsarien parekatze osoa iritsiko da, eta horrek, kasu batzuetan, %42ko soldata igoera ekarriko du. Ez da, beraz, akordio sinple bat: langileen bizi-baldintzetan, jauzi kualitatiboa baizik.

Langileek aurreakordioa aho batez onartu zuten grebalarien asanbladan. Bai borrokaren luzerak, bai langileen batasunak erakutsi dute antolakuntza sindikalak eta borroka kolektiboak bide emankorra direla benetako aldaketak lortzeko.

Greba honek, eta azken urteetan Bizkaian izandako azpikontratetako beste hainbat gatazkek, agerian utzi dute egungo pribatizazio politikek zerbitzu publikoak bermatzen dituzten langileen prekarizazioa dakartela. Ezin dugu ahaztu uraren kudeaketa publikoa dela, baina enpresek etekin pribatuak lortzeko baliatzen dutela azpikontratazioa, eta ondorioz, langileen eskubideak urratuak izaten direla. Egoera horrek arduradun politiko zuzenak ditu, eta langileek argi utzi dute prekarizazio horri aurre egiteko borrokan jarraituko dutela.

Loiuko Aqualia zerbitzuko langileek hauteskunde sindikaletan LABekin antolatzeko hautua egin zuten, eta borrokatzeko erabaki irmoa hartu. Aukera horri esker, lan baldintzak nabarmen hobetzea lortu dute. LABek zorionak helarazi nahi dizkie langile guztiei erakutsitako irmotasunagatik eta batasunagatik.

Aurrerapauso hau ez da kasualitatea: antolakuntza, konpromisoa eta borrokaren bidez lortu da. Ozen esan dezakegu: borrokak merezi du. 

Oldarraldiari erantzuteko eta administrazioaren euskalduntzean jauzi egiteko, mobilizazioak eta ekimenak bultzatuko ditu LABek udazkenean

Lan deialdi berriak prebentziozko jarrerarekin ezartzen hasiak dira instituzioak, epaitegien zigorra jasotzeko mehatxuak baldintzatuta. Horren aurrean, oldarraldiari erantzutetik harago, administrazioa euskalduntzeko legeria aldatu beharra dago, eta horrek herritarren aktibazioa eskatzen du. Horretan bere ekarpena egingo du LABek.

Duela 4 urte hasitako EAEko administrazioaren euskalduntzearen aurkako oldarraldi politiko-sindikal-judizialak ez du etenik izan azken hilabeteetan. Horrela, EAEko hainbat lan deialdi eta legeren hizkuntza eskakizunen zein euskara sustatzeko bestelako neurrien aurkako 14 epai, gutxienez, izan dira ikasturte honetan. Hau da, hilabetean epai bat baino gehiago, hori da epaitegietatik euskaldunon hizkuntza-eskubideen aurka etenik gabe egiteko azken hiruzpalau urteetako kadentzia arbuiagarria.

Epai hauek guztiek euskara administrazioan erabat normalizatzea oztopatu nahi dute, eta, ahal duten heinean, aurreratutakoari atzerantz eragitea beste helbururik ez duen jurisprudentzia osatu. Administrazio publikoaren lanpostu guztietara aurkezteko gaztelera ezagutzea beharrezkoa den arren, euskara eskakizunak gaztelerazkoekin parekatu nahi dituzten edozein lan deialditako eskaerak ā€œgehiegizkoakā€ eta “inposizioa” omen dira. Epai-segida horren bitartez epaileak hizkuntza politika egiten ari dira, beraien eskumenetatik harago joanez; euskararen eta euskaldunon hizkuntza eskubideen aurkako hizkuntza politika judizial glotozida.

Argudioen bihurritze horretan, hizkuntza eskubideen eta lan eskubideen arteko dikotomia faltsua planteatzen ari dira sektore euskarafoboak. Izan ere, eskubideak, eskubide badira, ezin dira mailakatu. Eskubide batzuen urraketa aldarrikatzea beste batzuen mesedetan ez da zilegi ezta onargarria ere, eta larria da hori izatea euren burua aurrerakoitzat duten pertsonen eta eragileen mezua.

Hori guztia nahiko ez, eta ikasturte honetan nabarmentzekoa da oldarraldiaren ondorioak eta eraginak ezagutzen ere hasiak garela. Epai bakoitzak aztertzen duen auzi espezifikotik harago, epai segida luze hau administrazioaren euskalduntzearen egungo paradigmari kortse estua ezartzen ari zaio. Arduradun instituzionalak lan deialdi berriak prebentziozko jarrerarekin zehazten hasiak dira, horiei helegitea jartzeko arriskua agerikoa dela jakinda, eta, hori gertatuz gero, aurkako epaia jasotzearen mehatxua ia ziurra denaren beldurrarekin. Hau da, lan deialdi berriak eta administrazioaren euskalduntzearekin lotutako bestelako neurriak ez dira erabakitzen ari, orain arte bezala, administrazio elebiduna erdiesteko prozesu progresiboan urrats berriak egiteko perspektiba askearekin (eta herri honen gehiengoaren borondateari jarraituz), baizik eta epaitegien zigorra jasotzeko mehatxuaren pean. Horrek guztiak gazteleraren hegemonia areagotu, eta euskara bigarren mailako menpekotasun egoeran betikotu baino ez du egingo.

Oldarraldiak ez du etenik izango, eta euskararen normalizazio prozesuaren une erabakigarrian gertatzen ari da hau, administrazioaren euskalduntze prozesu osoa auzitan jartzen ari baitira. Horregatik, ez da nahikoa oldarraldiari aurre egin eta administrazioa euskalduntzeko egungo eredua defendatzearekin. LABen ustez, administrazioa euskalduntzeko paradigma eraldatu beharra dago, eremu horretan jauzi egiteko. LABek aldarrikatzen duen paradigma berria EH Bilduk aurkeztutako Enplegu Publikoaren Legea aldatzeko proposamenaren norabidean doa. Aldaketa horrek soilik emango dio segurtasun juridikoa administrazioa euskalduntzeko prozesuari.

Hala ere, administrazioa osoki euskalduntzeko ez da nahiko legea aldatzeko bide parlamentarioarekin. Helburu horrek eragile sindikalen, euskalgintzaren, eta, oro har, herritarren aktibazioa eta indar metaketa eskatzen du. LABen ustez, pairatzen ari garen erasoaldiaren tamainako aktibazioa eta mobilizazioa beharrezkoa da, ez soilik oldarraldia gerarazteko, baita administrazioaren euskalduntzean jauzi egiteko ere. Horrela, aktibazio horri ekarpena egiteko, LABek udazkenean hainbat mobilizazio eta ekimen egingo ditu.

Amazonek langileen osasunerako eskubidea urratzen duela baieztatu du Lan Ikuskaritzak

LAB sindikatuak salaketa jarri zuen Trapagarango Amazonen aurka, langileen eta prebentzio ordezkarien eskubideak sistematikoki urratzeagatik. Lan Ikuskaritzak arrazoia eman dio sindikatuari, eta enpresari irregulartasun horiek zuzentzeko agindu dio. Beste behin, erakunde batek berresten du multinazionalak legea urratzen duela, langileen eskubideen eta osasunaren kaltetan.

Amazonek, legez kanpo, dokumentu bakarrean bateratzen zituen hainbat datu: mutualitatera joateko bolantea, lan-istripuaren partea eta istripuaren ikerketa-txostena. Praktika horrek langileengan presioa eragiten zuen, eta osasun-laguntzarako eskubidearen erabilera oztopatzen zuen. Gainera, enpresak berak aurrez baloratzen zuen kalteen jatorria, istripua lanekoa ote zen ala ez esateko, osasun laguntza baldintzatuz.

Lan Ikuskaritzaren arabera, ā€œinformazio mota ezberdinak bateratuta daude fitxategi bakarreanā€, eta horrek ā€œbeharrezko dokumentazioa bereizita aztertzea eta identifikatzea zailtzen duā€. Ondorioz, informazio eskubidea oztopatzen da eta osasun-kalteei jarraipen eraginkorra egitea ia ezinezkoa bihurtzen da.

Ikuskaritzak salatu du, halaber, enpresak lan-istripuaren aurretiazko aitortzaren arabera baldintzatzen duela mediku-laguntzarako bolantea ematea, eta horrek ez du bat egiten aplikatu beharreko araudiarekin. Ohartarazten duenez, enpresak ā€œberehalaā€ eman behar du bolantea, istripuaren izaerari buruzko epairik edo aurretiazko baloraziorik egin gabe.

Horrez gain, enpresak ez die eman langileei inolako prestakuntza eguneraturik, ezta larrialdi edo istripu egoeretan nola jokatu jakiteko informaziorik ere. Honek zuzenean urratzen du Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea.

Lan Ikuskaritzak espresuki adierazi du:

  • Osasun-laguntza eskatzeko bolantea, istripuaren partea eta ikerketa-txostena dokumentu banatuetan eman behar direla, eta ez batera.
  • Enpresak ezin duela istripuaren izaera lanekoa den ala ez erabaki, eta ondorioz, ezin du baldintzatu mediku-laguntza ematea.
  • Enpresari ez dagokiola dokumentazioa bateratzea, informazio-eskubidea bermatzeko.

Amazonek, beraz, Lan Ikuskaritzaren ebazpenaren ondorioz, 60 eguneko epea dauka irregulartasun hauek zuzentzeko. Ez da lehen aldia instituzioek edota epaitegiek gure salaketak ontzat ematen dituztena:

  • 2025eko otsailean, Bilboko Gizarte Arloko Epaitegiak baliogabetu zuen LABeko ordezkari bati ezarritako zigorra, eta kalte-ordainak ezarri zizkion Amazoni, askatasun sindikala urraketzeagatik.
  • 2024ko apirilean, EAEko Auzitegi Nagusiak LABen aldeko epaia eman zuen, soldata izozteko helburuz egindako manipulazioa salatu ostean.
  • 2021eko azaroan, Bizkaiko Lan Arloko Epaitegiak AMAZONen azpikontrata bat zigortu zuen, garraioaren sektoreko hitzarmena aplikatzera behartuz, eta soldata igoera esanguratsuak ekarri zituen.

Borrokak merezi du, fruituak ematen ditu. Amazonek jakin dezala: LAB ez da geldituko langileen osasuna eta eskubideak arriskuan jartzen dituzten praktiken aurrean.