2026-07-17
Blog Page 389

Bizkaiko garbitzaileen borroka are eta ikusgarriago egin du Gora Garbitzaileak kolektiboak

Hirugarren greba eguna dute Bizkaiko garbitzaileek, lan baldintza duinen defentsan. Bada, LAB eta ESK sindikatuok sustatutako Gora Garbitzaileak kolektiboak itxialdia egin du gauean, Bilboko Alde Zaharreko Hika Ateneoan, grebalarien borrokarekin bat.

Helburua ez da soilik protesta ekintza bat izatea, baizik eta topaketa, hausnarketa eta ahalduntze kolektiborako ekintza bat izatea ere. 12 ordu inguru iraun du itxialdiak eta bertan pasatu dute gaua, asteazkeneko goizeko 08:00ak arte. Ekimenak grebaren sugarrari bizirik eusteko balio izan du, baina baita langileen esperientziak trukatzeko eta kolektiboak aurretik dituen erronkei buruz eztabaidatzeko ere. Gainera, ordu batzuetan zehar baino ez bada ere, emakume hauek garbitzaile, zaintzaile eta etxekoandre izateari utzi diote, lanaldi osoko grebalariak izateko.

Gaurko greba-egun berri bati hasiera eman dioten piketeetara joatea zuten aurreikusita ondoren.

Ekimen hau Gora Garbitzaileak hilabete hauetan sektorearentzako hitzarmen duin baten alde egiten ari den parte da, LAB eta ESK sindikatuen babesarekin. Jakitera eman zuten bezala, hitzarmen duin baten alde borrokatzeko jaio ziren, eta pultsuari eutsiko diote behin betiko sinadura lortu arte.

Bilbon eta IruƱean mobilizatuko gara Lan Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunean

Apirilaren 28a Lan Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna da, eta, urtero bezala, Hego Euskal Herriko kaleetan mobilizatuko gara. Aurten, euskal gehiengo sindikalaren izenean, manifestazioak egingo ditugu Bilbon (11:30, Moyua plaza) eta IruƱean (11:30, autobus geltoki zaharra).

“Egonkortasuna denontzat BAI, segurtasun juridiko falta EZ”

Hezkuntza kontseilariak Nafarroako Parlamentuan agerraldia egin du azaltzeko Ingelesez Ikasteko Programako irakasleak egonkortzeko proposamena. Horren karietara, Irakaskuntzako sindikatuok (LAB, Steilas, ELA eta UGT) elkarretaratzea egin dugu, lelo honekin: “Egonkortasuna denontzat BAI, segurtasun juridiko falta EZ”. 

Sindikatuon oharra:

Nafarroako irakasle funtzionarioen lanpostuak hautatzeari eta betetzeari buruzko foru legearen zirriborroak xede hau du: irakasleen talde bat sortzea (foru funtzionarioak), atzerriko hizkuntzaren eskakizuna dutenak, eta Nafarroako Administrazio Publikoaren mendean baizik ez daudenak; gainerako irakasle funtzionarioak estatuaren mendekoak dira. Beraz, eginkizun berdinak eta lan-eskubide desberdinak dituzten bi irakasle mota sortuko dituzte.

Hori da Nafarroako administrazioak eta, bereziki, Hezkuntza Departamentuak hogei urtez egindako plangintza negargarriaren ondorioa. Horrenbestez, saiatu dira egiten LEP berezi eta berariazko bat, irakasleen kidegoetara sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua onesten duen otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuarekin talka egiten duena.

Arras kezkatzen gaitu erabat baztertzailea den foru lege berri honen bidez egonkortze plazetara iristen diren funtzionarioek izan dezaketen ziurgabetasun juridikoak; izan ere, baldintza gisa, Nafarroako eta Estatuko hizkuntza ofizialen gainetik egonen den atzerriko hizkuntzaren titulazioa eskatuko du, eta hori, noski, Konstituzioaren aurkakoa izan daiteke.

Sindikatu garen aldetik, urte asko daramatzagu Hezkuntza Departamentuari eskatzen egiturazko lanpostu guztiak egonkortzeko eta Europako Zuzentaraua betetzeko, bitartekotasuna % 8tik beherakoa izan dadin, hori baita Nafarroako irakaskuntza publikoari benetako kalitatea emateko modua. Hala ere, uste dugu egonkortze hori ezin dela nolanahi gauzatu, gainerako irakasle funtzionarioen araudiak kontuan hartu gabe eta, orobat, gehituz langileen egonkortzea zailtzen duten baldintzak.

Horregatik, sindikatu sinatzaileok eskatzen diogu Hezkuntza Departamentuari egiazko negoziazio bat bideratzea hezkuntza publikoko irakasle guztiak egonkortzeko, eta aipatutako lege proiektua Parlamentuko izapidetik kentzea.

ADEGIren asmoa negoziaketak denboran luzatu eta Gipuzkoako grafikagintzako langileen eros ahalmena gutxitzea dela salatu dugu

Gipuzkoako grafikagintzako hitzarmenaren negoziazio-mahaiko 4. bilera egin dugu Donostiako Lan Harremanen Kontseiluan. Aurretik, mobilizazioa egin dugu ELA eta UGT sindikatuekin batera, sektorerako hitzarmen duina eskatuz. Mahaiaren bilera egin ondoren, esan dezakeguna da ADEGIren asmoa negoziaketak denboran luzatu eta sektoreko langileen eros ahalmena gutxitzea dela.

Sindikatuok eginak ditugu gure etxerako lanak, gure plataformak aurkeztu baikenituen. Gaurko bileraz esan dezakegun bakarra da, batetik, soldata igoerarik bermatzen ez duen proposamena ez dela proposamena; eta bestetik, ultraaktibitate mugagabea egungo erreformak bermatzen duela, eta hori ez dela patronalaren eskaintza.

Hitzarmenaren negoziaketetan aurrera egin nahi dugu, eta horregatik exijitzen diogu ADEGIri maiatzaren 12ko bilerara behingoz baloratu daitekeen proposamena bat eraman dezala, sektoreko langileek nahi eta behar duten bezala.

Deitutako beste bost greba egunetatik lehena egin dute Bizkaiko garbitzaileek

Apirilaren 26 eta 27an eta maiatzaren, 10, 11 eta 12rako deitu dituzte grebak Bizkaiko garbitzaileek, hitzarmen duin baten defentsan. Martxoaren 31n egin zuten ere greba egun bat, lehena. Mobilizazio desberdinak egin dituzte goizean zehar, eta, arratsaldean, grebalariekin bat, Gora Garbitzaileak kolektiboak itxialdia egingo du Hika Ateneok Bilboko Alde Zaharrean duen lokalean. Gaua pasako dute han.Ā 

Sindikatuak ez gara joango Osakidetzaren mahai sektorialaren bilerara

Joan den apirilaren 1ean egindako bileraren erabateko porrotaren ondoren, Osakidetzak berriro ere agerian utzi zuen ez zuela negoziatzeko borondaterik eta inposizioaren eta propagandaren aldeko apustua egiten zuela. Ondoren, berriro egiaztatu dugu Osasun Sailak ez duela bere jarrera batere mugitu, eta, beraz, langileak mobilizatzera eraman gaituzten aldarrikapen bakar bat ere ez duela aintzat hartu nahi.

Gogora dezagun joan den apirilaren 8an, Lehen Mailako Arretako grebarekin batera, haren eragina minimizatzeko eta orain arte erakutsi ez duen negoziaziorako borondatea erakusteko ahaleginean, jakinarazpen bat jaso genuela. Jakinarazpen horretan mahaiak hilaren 27rako egingo duen bileraren deialdia jakinarazi zitzaigun, eta bilera horretan zein gai landu nahi dugun jakinarazteko deia egin ziguten.

Osasun Sailak ondo baino hobeto ezagutzen ditu gure aldarrikapenak, horien guztien izaera eta gauzatzeko modua. Horietako asko lehenago ere tratatu dira Osakidetzako Mahai Sektorialean, eta borondatea izanez gero erraz konpon daitezke. Bere eskaerari erantzunez, berriro ere gure aldarrikapenak mahai gainean jarri genituen, eta Mahai Sektorialaren erabakiak berehala betetzea eskatu genuen, honako hauek, besteak beste: Garapen Profesionala; %4ko parekatzea eta txandakako lanaren osagarria; Lehen Mailako Arretaren egoera jorratzea eta ordutegiak berreskuratzea etaĀ PACak berriro irekitzea; eta gainerako aldarrikapenen negoziazioaren egutegia.

Bada, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak modu masiboan 4 greba egunekin bat egin ondoren, eta maiatzaren 16rako ospitaleen eta osasun mentalaren sarean egin den greba deialditik gertu, Osakidetzak gai zerrenda bat bidali digu, eta bertan ez da gure aldarrikapenen arteko bakarra jaso, ezta horietako bakar bati buruzko proposamenik ere. Plantillari bizkarra ematen dion eta Mahai Sektorialari gutxieneko edukia ukatzen dion jarrera immobilista hori erabat onartezina da.

Joan den apirilaren 1ean egin zen Mahai Sektorialaren azken bileran argi utzi genion Osakidetzari ez ginela Mahaira itzuliko, aipatutako aldarrikapenei buruzko proposamen zehatz bat egin arte. Bidali diguten gai-zerrenda ikusita, Osakidetzak ez ditu gure eskaerak aintzat hartu, izan ere, ez dago proposamenik eta eskatutako gaiak ez dira gai-zerrendan sartu.

Deigarria da, gainera, Eusko Jaurlaritza egitate faltsu bat behin eta berriro azpimarratzeaz arduratu den bitartean, hau da, bileretan lantzen diren puntuen erdia sindikatuek proposatzen dutela, oraingo deialdian, Osakidetzak guztira 8 puntu proposatzea eta alde sozialaren aldarrikapenik ez egotea.

Onartezina da Eusko Jaurlaritzak 2021eko ekitaldian 605 milioi euro aurreztu dituela harro esaten duen eta Arartekoak herritarrei eskaintzen zaien osasun-zerbitzuari buruz jasotako kexen kopuruak gora egin duela adierazten duen bitartean, Osasun Sailak negoziatzeari uko egitea.

LAB, SATSE, ELA, CCOO, UGT eta ESK sindikatuok negoziatzeko borondatea berretsi nahi dugu, baina eskatutako norabidean pausorik ematen ez bada, mobilizazioekin jarraituko dugula eta ez garela Mahai Sektorialera itzuliko ohartarazten diogu Osakidetzari.

GarbiƱe Aranburu: “Beharrezkoa da birbanaketa-politikei buruzko eztabaida abiaraztea”

LABeko idazkari nagusi GarbiƱe Aranburu Radio Euskadiko “Boulevard” saioan elkarrizketatu dute, Maiatzaren Lehenaren bezperetan. Igandeko jardunaldiari dagokionez, sindikatuko ordezkariak adierazi du zaintza, enplegua eta aberastasuna banatzeko aldarria eramango dugula kalera: “Beharrezkoa da birbanaketa-politikei buruzko eztabaida abiaraztea”.

GarbiƱe Aranbururen esanetan, krisi ekonomiko eta sozial baten testuinguruan gaude, eta, egoeraren gainetik, egungo sistema kapitalista jarri behar da zalantzan. Ildo horretan, idazkari nagusiak ezinbestekotzat jo du soldatak hobetzeko, fiskalitatea erreformatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko proposamenak egitea.

Aberastasunaren banaketa gero eta desberdinagoa dela azpimarratu du, eta hori oparoaldi ekonomikoan ere gertatzen dela. Horregatik, birbanaketa-politikei buruzko gizarte-eztabaida irekitzearen alde egin du, uste baitu langileei ahaleginak eskatzen zaizkiela igoerek pertsona guztiei berdin eragiten ez dietenean eta erosteko ahalmena galtzen ari direnean.

Nekea arrisku faktore ezkutua da in itinere istripuetan

Larunbatean langile bat hil zen laneko istripuz. Artiach enpresako 36 urteko emakume langilea Zaratamon hil zen in itinere istripu batean, lanetik etxera zihoala. 21. istripu hilgarria Euskal Herrian urte hasieratik.

Lehenik eta behin LAB sindikatutik gure elkartasuna adierazi nahi diegu hildakoaren senide, lagun eta lankideei.

Lanetik etxera zihoala gertatutako istripua izanik, Lan Ikuskaritzak ez du bere horretan ikerketarik irekiko eta trafiko istripu arrunta balitz bezala kudeatuko dutelakoan gaude. Baina LAB sindikatutik argi utzi nahi dugu in itinere istripuak, lan istripuak izaki, kontrolagarriak direla neurri handi batean.

Datu ofizialek eurek bistan uzten dute Euskal Herriko lan istripu hilgarriaetako asko in itinere direla. Mugikortasun berezitasunetik haratago badaude istripu hauek sortzen dituzten faktore gehiago. Larunbat goizaldean gertaturiko istripuak gako garrantzitsuak eskeini dizkigu kausetako batzuk azaleraziz. Istripua goizeko 6:00etan gertatu zen, gaueko txanda amaitu eta gero. Gaueko txanda amaitzean, nekea arrisku faktore garrantzitsua da. Ba al dago arrisku faktore garrantzitsu hau enpresaren arrisku ebaluaketan identifikatua? Integratu al da neurri prebentiborik hau kontrolatzeko? Ba al du enpresak mugikortasun planik? Honi lotu behar zaio langilea behin behineko kontratupean zegoela.

Hau azpimarraturik, OSALANek zein Ikuskaritzak betebehar garrantzitsua dute in itinerearriskuen inguruan, herrialdeko istripu intzidentzia haintzat harturik. Administrazioak berak in itinere istripuak ez baditu ikertzen, enpresek ere ez dute hauek kontrolatzeko neurririk hartuko. Beraz, OSALANi exijitzen diogu jar dezala abian in itinere istripuak kontrolatzeko kanpaina eta mugikortasun planak integratu ditzala lehenbailehen. Neurri hauen integrazioak in itinere istripuen indizea neurri handi batean kontrolatuko lukeelako.

LAB sindikatuak modu zorrotzean jarraituko ditu egoera guztiak eta beharrezko ekintzak eramango ditu aurrera patronalak berea den ardura bete dezan. 

Modu honetan, Artiach-ko LAB, ELA eta ESK-k biharko, apirilaren 26rako, Orozkoko enpresaren aurrean 13:00etan deitutako mobilizazioan parte hartzeko deialdiarekin bat egiten dugu, gonbitea langile orori zabalduaz.