2026-07-16
HomeEkintza PolitikoaGarbiñe Aranburuk adierazi du onartezina dela langileoi behin eta berriz eskatzea gerrikoa...

Garbiñe Aranburuk adierazi du onartezina dela langileoi behin eta berriz eskatzea gerrikoa estutzea

Naiz Irratian elkarrizketatu dute Garbiñe Aranburu idazkari nagusia, bezperan Radio Euskadi irratian izan eta gero. Maiatzaren Lehenaren atarian hitz egin du, eta igandeko mobilizazioetan banaketa politiketan indarra jarriko dugula berretsi du.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Greba Feminista Orokorrean parte hartzeagatik epaitu dituzten kideei babesa adierazteko elkarretaratzea egin dugu

Denon Bizitzak Erdigunean plataformak deituta, Donostiako epaitegiaren aurrean batu gara atxilotuak izan ziren grebalariei elkartasuna adierazteko, jazarpena salatzeko eta zaintza sistema publiko eta komunitarioaren aldeko borrokan segiko dugula argi uzteko.

Gasteizko Udalaren isunaren aurrean, LAB, ELA, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuok greba eskubidea eta gutxieneko soldata duina aldarrikatzen ditugu

LAB, ELA, STEILAS, Etxalde eta Hiru sindikatuok Greba Orokorra deitu dugu martxoaren 17rako Hego Euskal Herrian, gutxieneko soldata propio eta duinaren defentsan, soldata hobeak aldarrikatuz. Deialdi horretarako, sindikatuok ahalegin militante handia egin genuen Gasteizen eta inguruan langileei grebaren testuinguruaz, arrazoiez eta helburuez informatzeko, hainbat euskarri informatibo, batzar eta bileren bitartez. Horren ondorioz, hamarnaka mila pertsonek baliatu zuten grebarako eskubidea, eta mobilizazio jendetsua egin zuten hirian, deialdiaren aldarrikapenekin bat eginez.

LABek eta ELAk EAEko udaletan greba deituko dugu hurrengo urriaren 8an

Udalhitzeko mahaian aurrerapausorik ez dagoenez, LABek eta ELAk hasita daukagun greba dinamikarekin jarraituko dugu sektoreak dituen aldarrikapenak lortu arte.