2026-10-14
HomeEkintza SindikalaDeitutako beste bost greba egunetatik lehena egin dute Bizkaiko garbitzaileek

Deitutako beste bost greba egunetatik lehena egin dute Bizkaiko garbitzaileek

Apirilaren 26 eta 27an eta maiatzaren, 10, 11 eta 12rako deitu dituzte grebak Bizkaiko garbitzaileek, hitzarmen duin baten defentsan. Martxoaren 31n egin zuten ere greba egun bat, lehena. Mobilizazio desberdinak egin dituzte goizean zehar, eta, arratsaldean, grebalariekin bat, Gora Garbitzaileak kolektiboak itxialdia egingo du Hika Ateneok Bilboko Alde Zaharrean duen lokalean. Gaua pasako dute han. 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Enplegu Publikoko Zuzendaritzak bazter utzi du hitzarmenaren negoziazioa: 16 urte hitzarmenik gabe eta egutegirik ez

Gaur, urriak 13, Eusko Jaurlaritzako eta Organismo Autonomoetako langileen ordezkaritzaren eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzaren arteko alorreko mahaia bildu da. LAB sindikatuan oso larritzat jotzen dugu Lan Harremanetako zuzendari berriak bertan azaldu duen jarrera.

Instalazioen narriadura larriaren eta segurtasun-bermerik ezaren ondorioz Arraizko TMB plantan beste istripu bat izan dela salatzen dugu

LABetik publikoki salatzen dugu Bilbon kokatutako Arraizko tratamendu mekaniko-biologikoko plantan (TMB) izandako gertakaria, enpresa kudeatzaileak ezkutatu egin nahi izan duena.

Greba Orokorraren erregistroa egin dugu gaur

Azaroaren 11ko greba orokorrak Euskal Herritik Euskal Herrirako deialdia izan behar duela sinetsita, gaur grebaren erregistroa egin dugun LAB, ELA, ESK, STEILAS ETXALDE, HIRU...