"Barcina, Morras, Alba DIMISIÓN. Utzi bakean langileria!!" aldarrikatzen zuen lelopean, greba orokorrean kolpatutako eta eskubide urraketak pairatutako herritarrak prentsaurrean agertu ziren atzo Iruñean guzi honen aurrean mobilizazio eta salaketa judizialak martxan jarriko dituztela iragartzeko. Honekin batera, herritarren laguntza eskatu zuten greba egunean izan ziren eskubide urraketen dokumentazio ahalik eta zehatzena osatzeko. Lehenengo mobilizaioa urriaren 12an izango da eta "BARCINA-MORRAS-ALBA DIMISIÓN! UTZI BAKEAN LANGILERIA! GASTOS POLICIALES PARA ESCUELAS Y HOSPITALES" lelopean irtengo da eguerdiko 12:00etan Vínculo Plazatik.

