2026-08-19
HomeIndustriaMetalgintzaGipuzkoako Metalgintzako delegatuak borrokan hitzarmenaren defentsan

Gipuzkoako Metalgintzako delegatuak borrokan hitzarmenaren defentsan

Aurreko ostiralean LABeko Gipuzkoako Metalgintzako delegatuek batzarra burutu zuten negoziazio mahaiaren nondik norakoak azaldu eta aztertzeko. Batzarraren ostean kontzentrazio egin zuten ADEGIk Donostian duen egoitzaren aurrean herrialdeko hitzarmenaren mahaian hartu duen jarrera alda dezala eskatuz.

LABek hitzarmenaren aldeko apustua mantentzen du, eta argi utzi du negoziazio honetan akordioa erdiesteko beharrezko baldintza izango dela hitzarmena derrigorrezko aplikaziokoa izatea metalgintzako herrialdeko enpresa guztietan. Hurrengo bilera abenduaren 27an izango da, bertan, LABek blindajearen inguruko proposamen zehatza aurkezteko konpromisoa hartu du.

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Elkartasun bidaia Kubara

LAB sindikatuaren ordezkaritza bat La Habanan izan da Fidel Castro Ruzen jaiotzaren 100. urteurreneko ekitaldietan. Iraultza kubatarraren buru izandakoari buruzko konferentziaren testuinguruan, gure elkartasuna...

Mugikortasun arriskuek eta prekaritateak lan koktel hilgarria osatzen dutela salatu dugu

LAB sindikatuak jakin duenez, Said El Hadi 42 urteko Funeseko bizilaguna hilaren 5ean hil zen Azkoienen, zirkulazio-istripu batean, eta, egiaz, in itinere lan-istripu baten...

Kaleratutako 13 lankideak berronartzea eskatu dute Konecta BTOko langileek

Lanuztea egin dute eta El Correo-ren Bilboko egoitzaren aurrean mobilizatu dira. Vocento da, Iberdrolarekin batera, Konecta BTOko bezero nagusia. Gaurkoa izan da langileek egin...