2026-01-02
Blog Page 1416

Maxan Zuazo enpresan izandako lan istripua salatu du Enpresa Batzordeak

0

Maxan Zuazoko Enpresa Batzordeak pasadan urtarrilaren 8an izandako lan istripua salatu zuen atzo Galdakaon. Azken istripu hau Kasu bakan bat bezala ezin dela hartu adierazi dute, azken urtean 5 leherketen ondorioz beste 4 langile zauriturik suertatu baitira.

Elevadores Goian greba mugagabean

0

Lazkaoko Elevadores Goian (Jaso Group) enpresako langileak greba mugagabean daude pasa den urtarrilaren 2a ezkeroztik bi langileren kaleratzea salatzeko.

Absolbituak izan dira Gernikako piketean parte hartzeagatik auzipetutako 18 lagunak

ABSOLBITUAK izan dira 2011ko urtarrilaren 27ko Greba Orokorraren baitan Gernikan izandako gertaeren harira auzipetutako 18 lagunak. Urtarrilaren 10ean Bilbon egindako epaiketaren ebazpena ezagutzera eman da gaur, eta bertan, auzi honetan behin eta berriro errepikatu duguna berresten du epaileak, alegia, 18 auzipetuek ez zutela inongo deliturik egin.

Negoziazio Kolektiborako marko propioa orain!

Confebaskeko buru den Miguel Angel Lujuak iraganean akordio baten bidez gauzatzerik izan ez zen negoziazioarekin bat egin dezala eskatu dio LABi.

Auzo Laguneko langileak lan baldintza duinak defendatuko dituztela aldarrikatu dute

0

Auzo Laguneko langileek elkarretaratzea egin zuten atzo Arrasaten enpresak ezarri nahi dituen murrizketa berriak salatzeko. Lehenago Fagor, Arizmendi… enpresetan gertatu bezala, oraingoan Euskadiko Kutxa garbitzen duten langileei murriztu nahi dizkiete lan orduak.

LOMCE aurreproiektua ezartzea Euskal Herriko hezkuntzari eraso egitea dela salatu dute ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek

0

ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek LOMCE aurreproiektuak inposatu nahi dituen atzerapausoak onartzeko prest ez daudela esateko prentsaurrekoa eskaini dute gaur Bilbon. Erreforma proiektu hau inposatzailea, zentralizatzailea, uniformitzailea, espainolizailea, atzerakoia, adoktrinatzailea, segregatzailea eta elitista dela deritzote eta Hego Euskal Herriko eta Nafarroako gobernuei gure herrian ez ezartzeko bideak jartzea eskatzen diete.

LABek ekimen sorta aurkeztu du 2012ko 14. paga berreskuratzeko

2102ko 14. ordainsaria berreskuratzeko jorratu beharreko bidea aurkeztu du gaur Nafarroako LAB administrazioko ordezkariek. Ekimenen sorta hauen muina Nafarroako Gobernuaren akordioari helegite kolektibo bat aurkeztea izango da. Lan honetan, mobilizazio soziala bultzatzea eta akordio politiko eta sozialak berebiziko garrantzia hartuko dute.

Gabonetako ordainsaria zerbitzu publikoetako langile guztiei dagokion eskubidea da

0

EAEko administrazio publikoko behin-behineko langileek 2012an jasotako Gabonetako pagaren zatia bueltatu behar izatearen erabakiak, Madrildik etortzen diren murrizketen aurrean Iñigo Urkulluren Gobernuak, langile publikoen oinarrizko eskubideak erasotuz, men egingo duela erakusten du.

Preocupación en la plantilla de Consonni por la posible desaparición de los 100 puestos de trabajo directos

0

La dirección de Consonni prentede trasladar una parte de la planta a Aranda de Duero tras los desperfectos causados por un fuego iniciado en un solar contiguo a la empresa. Si las instituciones y la empresa no llegan a un acuerdo para reubicar la planta el posible que desaparezcan 100 puestos de trabajo directos.