2026-10-03
HomeIndustriaIndustria KimikoaAurreakordioa Cementos Lemonan

Aurreakordioa Cementos Lemonan

Cementos Lemonako Enpresa Batzodeak enpresarekin aurreakordio bat sinatu dela jakinarazi du gaur. Aurreakordioak, kaleratutako 16 langileak berriro lanera itzuliko direla eta lan erreformari aurre egiten dioten klausulekin osatutako hitzarmen kolektiboa sinatzea eta beste hainbat neurriri begirako akordioak planteatzen ditu.

Cementos Lemonako Enpresa Batzordearen oharra

Langileen borrokari esker, kaleratutako 16 lagunak lanera itzuliko dira

«2012ko irailaren 25etik mobilizazioetan, eta urte bereko abenduaren 5az geroztik, 140 egun baino gehiago greba mugagabean eman ditugu Cementos Lemonako langileek, Cementos Portland Valderrivasek ezarritako enplegu etete espedientearen ondorioz izandako kaleratzeen aurka.

Pasa den otsailaren 25ean CHR irlandarrak enpresa erosi eta gero, gatazka konponbidean jartzeko asmoz negoziazio gogor eta zailak hasi genituen.

Azkenean, AURREAKORDIOA lortu da. Langileen asanbladak gaur goizean aho batez berretsi du aurreakordioaren onespena. Ondorioz, kaleratutako 16 langileak berriro lanera itzuliko dira. Aurreakordioan jasotzen da, halaber, lan erreformari aurre egiten dioten klausulekin osatutako hitzarmen kolektiboa sinatzea eta beste hainbat neurriri begirako akordioak.

Cementoseko enpresa batzordeko kideek eta langileok orohar, dei egin nahi dizuegu hedabideoi, bihar larunbata goizeko 11.00etan Lemoako lantegian egingo dugun AGERRALDIRA bertaratzeko. Bertan azalduko ditugu akordioaren GAKO NAGUSIAk eta topa egingo dugu, langileon lorpen hau ospatzeko.

Ezin dugu amaitu gatazka honen konponbidearen alde aktiboki parte hartu duten langile guzti-guztiak zoriondu gabe. Eskerrak eman nahi dizkiogu Lemoako herriari, eta eskualdeari orohar, hilabete gogor hauetan erakutsitako elkartasunagatik.
Lortu dugu! Zorionak eta eskerrik asko!!

Lemoan, 2013ko apirilaren 26an
Cementos Lemonako enpresa batzordea»
 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...