Gaurko bileran UGT eta CCOO proposamen bana aurkeztu badute ere, negoziazioak blokeo egoeran jarraitzen du, SEA ez baita milimetro bat ere mugitzen bere posiziotik. Proposamenok, ñabadurak ñabadura, LABek aurkeztu zuenaren puntuak jasotzen dituzte (soldata igoera, hitzarmenaren minimoen izaera, ultraktibitatea eta enpresen deskuelgeak, derrigorrezko arbitrajea alboratuz) baina gure ustez, hitzei buelta asko eman arren, SEA ez da mugituko negoziazio mahaian. Are gehiago, patronala behin eta berriro saiatzen da hitzarmenaren balizko desagerpena sindikatuoi leporatzen eta denbora pasa ahala gero eta negoziatzeko tarte txikiagoa daukatela diote, nortzuk eta 2 urtean inolako aurrera pausurik eman ez dutenak!
Gaizka Aranguren: “Herritartasuna eta naziotasuna. Imaginario kolektiboa”
Euskal Estatuari bidea zabaltzen liburu bilduman jorratzen den "herritartasuna" kontzeptua aztertu eta hausnartzeko Ipar Hegoa Fundazioak egindako bigarren mintegian, Gaizka Aranguren kazetariak Herritartasun eta naziotasun kontzeptuetaz hitzegiterakoan imaginario kolektiboak duen garrantzia azpimarratu zuen.
LAB: «Herri honek ez du onartuko gure gazteak, gure oraina eta etorkizuna gartzelaratzerik»
Auzitegi Gorenak Donostiako 8 gazte independentistei ezarritako zigorra gogor salatu eta mobilizaziorako deia egiten du LABek.
8 Gazte 6 urteko kartzelara kondenatuak. EZ DIEZAIEGUN UTZI!!
Eleak Mugimenduak deituta mobilizazio ezberdinak burutuko dira 8 donostiar gazteei ezarritako 6 urteko zigorra salatzeko. Gaur, arratsaldeko 19:00etan manifestazioa egingo da Donostiako Bulevardetik hasita eta bihar, apirilak 9, goizeko 11:30etan agerraldi masiboa egingo da leku berean egoera salatu eta kondenatuei babesa emateko.
«Conversaciones de paz en Colombia» el 9 de abril en Bilbo
Organizado por Marcha Patriótica por la Segunda y Definitiva Independencia de Euskal Herria y la Universidad del País Vasco, el próximo 9 de abril se celebrará un Encuentro-Café Polítco bajo el título «Conversaciones de paz en Colombia. Garantías políticas» en las Aulas de la Experiencia de Bilbo.
Salbuespen neurriekin amaitzeko urrats eta konpromiso berriak eskatu zituzten milaka lagunek Bilbon
(Herrira.org) Herrira mugimenduak deituta, milaka pertsonek hartu zuten parte larunbat arratsaldean Bilbon egindako herri mobilizazioan. Bertan, Xabier Lopez Peña eta Angel Figueroaren heriotzak errepikatu ez daitezen, Herrirak salbuespen neurrien etetea eta konponbidea eta bakearen eraikuntzaren aldeko hautua errepikatu zuen.

