2026-05-05
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaLABek salatu egiten du Adegik Ander Rodriguez Diputatuari eginiko egozpena

LABek salatu egiten du Adegik Ander Rodriguez Diputatuari eginiko egozpena

Gipuzkoako adinekoen egoitza eta eguneko zentruetako lan gatazkarekin lotuta, LABek salatu egin nahi du ADEGIk Gipuzkoako Gizarte Politikako diputatu Ander Rodriguezen aurka Fiskaltzaren aurrean aurkezturiko idatzia, non eguneko zentroen gatazkan enpresei mehatxu egitea egozten dion. LABetik, beste behin, gai honi lotuta Gipuzkoako Foru Aldundia erakusten ari den jokabidea txalotzen dugu, orain arte hartutako jarrera eta erabakiei gure sostengua ematen diegu.

Afera honetan GFAak hartu zuen iniziatiba balio politiko handikoa da. Batetik, lehen aldiz horrelako instituzio batek onartu egiten duelako zerbitzu hauen izaera publikoa. Bestetik, adierazpenetatik haratago hauek burutu ahal izateko konpromiso ekonomikoak bereganatzen dituelako, eta azkenik, lan erreformaren ondorioak eragozteko planteamendua egiten duelako, negoziazio kolektiboaren euskal esparruaren defentsan instituzioek jokatu dezaketen paper aktiboaren urrats gisa.

ADEGIk eta LARESek aldiz, bereziki ADEGIK, jarrera ezin erasokorragoa eta harroa hartu du gatazka honetan: GFAren kontrako eta bere ahalduna den Ander Rodriguezen kontrako bigarren salaketa jarri du eta negoziazio mahaia guztiz blokeatzen jarraitzen du, egoitza ia gehienetan aurreakordioak sinatuak daudenean.

LABek ADEGIri bere harrokeria alde batera uzteko eta egoitza eta eguneko zentroetako lan hitzarmena sinatzeko exijitzen dio.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LABek manifestaziora deitu du maiatzaren 16an Gimeno kontseilariaren kargu-uztea exijitzeko

Hezkuntza arloko langileen artean, aste gutxiren buruan, ia 2.000 atxikimendu bildu ditu “Nafarroako hezkuntzak okerrera egitearen erantzule nagusia” Gimeno dela eta horregatik “kargugabetu egin...

Denon Bizitzak Erdigunean dinamikak zaintzaren inguruan antolatutako jardunaldietan parte hartzeko deia egiten du LABek

Aspalditik martxan duen zaintza sistema publiko eta komunitarioaren aldeko borroka ildoaren barruan, Denon Bizitzak Erdigunean dinamikak jardunaldi nazionalak egingo ditu datorren larunbatean, maiatzaren 10ean,...

LABek exijitu dio Toquerori, Tuterako alkateari, zentzua berreskuratzeko eta legez kontrako zentsuragatik dimititzeko

Sindikatuaren historia laburbiltzen duen 1974tik etorkizunera LAB zabaltzen erakusketak Tuterako La Rua gizarte etxean egon behar zuen ikusgai 2025eko urriaren 1etik 10era, baina Alejandro...