LAB quiere felicitar a los y las trabajadoras del Metal de Gipuzkoa por la lección de unidad y lucha realizado el pasado viernes 24 de mayo. A pesar de todos los obstáculos, el metal de Gipuzkoa paró el viernes pasado.
Los trabajadores de Alfus muestran una vez más su interes de negociar con la empresa
Las y los trabajadores de ALFUSS FCC continúan con la huelga indefinida contra los despidos. Ayer volvieron a a denunciar su situación y, a su vez, trasladaron a la dirección su disposición a negociar.
Urkulluk Osakidetzan dekretu bidez lanaldiaren luzapena inposatu izana salatzen du LABek
Maiatzaren 27an argitaratu egin da Osakidetzan lanaldia 1614 ordutan ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren Dekretua. Kazike onenen estiloan, Jon Darponen Sailak aldatu egin du indarrean zegoen LAN Baldintzen Akordioa, zeinak 1592 orduko lanaldia jasotzen zuen.
M30eko greba deitzaileek ADEGIk greba egunean Luis de Guindos Ekonomia ministroa gonbidatu izana probokazio hutsa dela salatu dute
Hego Euskal Herrian burutuko den Greba Orokorraren egunean Adegik patronalaren eguna ospatuko du Donostian ideologia neoliberalaren funtsa den "flaxisegurtasunaz" hitzegiteko. Hori gutxi balitz, Espainiako Ekonomia ministroa Luis de Guindos gonbidatu dute. Maiatzaren 30eko greba deitzaileek Adegiren jarrera probokazio hutsa eta herritarrontzat iraingarria dela salatu dute.
Grebalariak ASKE! plataformak mobilizazio sozialen kontrako jazarpenaren eta errepresioaren areagotzea salatu du
Grebalariak ASKE! plataformak prentsaurrekoa eskaini du gaur batez ere greba orokorren testuinguruan ematen ari den jazarpenaren eta errepresioaren areagotzea salatzeko. Modu berean, dei berezia egin die arlo sozial eta sindikalean lanean ari diren pertsonei eta herritar guztiei, lanean jarraitzeko, errepresioaren aurrean ez kikiltzeko, auzipetutako pertsona guztiei elkartasuna adierazteko eta maiatzaren 30eko greba orokorrean parte hartzeko.
LABek dei egiten die Lanbide Heziketako ikasleei D ereduan matrikulatu daitezen
Gaur, maiatzak 27, Euskal Autonomi Erkidegoan Lanbide Heziketako matrikulazio aldia irekitzen da eta LAB sindikatuak Lanbide Heziketako ikasle berriak D ereduan matrikulatzeko deia egiteko eskaera luzatu nahi die.
Atxikimendu ugari nazioartetik maiatzaren 30eko Greba Orokorrari
Hego Euskal Herrian martxoaren 30ean deitutako Greba Orokorrarekin bat egiten duten nazioarteko hainbat sindikatu eta eragileren atxikimenduak jasotzen ari da LAB sindikatua.
Euskal Herriko gutun soziala eratzeko lehen batzarra Eibarren
Gaur, maiatzak 25, Euskal Herriko gutun sozialaren eraketa prozesua abian jarri da Eibarko Unibertsitatean (EHUn) ospatu den lehenengo batzarrean. Bertan Euskal Herri osotik etorritako hainbat eragile sindikal eta sozialetako 200 ordezkarik baino gehiagok parte hartu dute.
Enpresa batzordeen ehundaka eta ehundaka atxikimendu maiatzaren 30eko grebari begira
ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT eta CNT sindikatuok, hainbat eragile sozialekin batera, Maiatzaren 30erako greba orokorra deitu genuenetik, ehundaka eta ehundaka enpresa izan dira deialdi honekin bat egin dutenak. Atzo Eibarren eragile sozial nahiz sindikalek Hego Euskal herrirako Gutun Soziala eratze prozesurako eginiko asanblada, 4 hiriburuetako arratsaldeko manifestazio jendetsuak eta enpresetako atxikimendu hauek, denek itxuratu egiten dute euskal gizartearen erantzuna hainbeste bidegabekeria eta pobreziaren aurrean.

