2025-12-22
Blog Page 1350

Enpresa batzordeen ehundaka eta ehundaka atxikimendu maiatzaren 30eko grebari begira

0

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT eta CNT sindikatuok, hainbat eragile sozialekin batera, Maiatzaren 30erako greba orokorra deitu genuenetik, ehundaka eta ehundaka enpresa izan dira deialdi honekin bat egin dutenak. Atzo Eibarren eragile sozial nahiz sindikalek Hego Euskal herrirako Gutun Soziala eratze prozesurako eginiko asanblada, 4 hiriburuetako arratsaldeko manifestazio jendetsuak eta enpresetako atxikimendu hauek, denek itxuratu egiten dute euskal gizartearen erantzuna hainbeste bidegabekeria eta pobreziaren aurrean.

Milaka lagun kalean eskubide sozialen alde eta greba orokorrera deituz

0

Maiatzaren 25a mobilizazio eguna izan zen Hego Euskal Herrian. Maiatzaren 30eko greba orokorraren deitzaileek Iruñea, Bilbo, Gasteiz eta Donostian mobilizazioak egin zituzten “Por una carta de derechos sociales para Euskal Herria. Maiatzak 30 greba orokorra” lelopean. Goizean Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta eratzeko I Nazio Batzarra burutu zen Eibarren. Bertan, gutunaren eratzearen zergatiak eztabaidatu eta sakondu ziren. 

LABek lanpostuan sexualki erasotu duten Cáritaseko hezitzaile sozialarekiko eta zauritu duten beste pertsonarekiko elkartasuna adierazi nahi du

Ohar honen bitartez, LABek lanpostuan sexualki erasotu duten Cáritaseko hezitzaile sozialarekiko eta zauritu duten beste pertsonarekiko elkartasuna adierazi nahi du, atzo Duestun izandako gertakariak gogorki salatzeaz gain.

LABek Garoña behin betiko itxi eta desmantelatzea eskatzen du

0

Neurri fiskalen inguruko erabaki bategatik Garoña 2012ko abenduan itxiko zutela publiko egin ondoren, berriro ere bere jardueraren luzapena eskatzera datoz orain. LAB sindikatuak ez du baztertzen eskaera hau berriro mahai gaineratzearen ideia Madrilgo Gobernuarena berarena izan ez daitekeenik.

Ikastola eta gizarte ekimeneko ikastetxeetako langileak kalean murrizketen aurka eta eredu propio baten alde

Atzo maiatzaren 23an Gizarte Ekimeneko eta Ikastoletako langileek 3 hiriburuetan manifestazioak egin zituzten euren lan baldintzen alde, pairatzen ari diren murrizketak salatzeko eta LOMCEren lege arrotzaren aurka. 

Jonan Goñi: “Gipuzkoako metalgintza itxi egin dugu”

0

Gaur, maiatzak 24, Gipuzkoako metalgintzan greba eguna burutu da. LAB sindikatuak egun guztiz arrakastatsutzat jo du hitzarmenaren aldeko mobilizazio eguna, non, enpresen %85ak baino gehiago itxi duen. Eguerdian manifestazioa egin da ADEGIren aurrean. Sindikatuak, metalgintzako langileek eskatzen dutena entzun eta errespetatzeko eskatu dio patronalari. LABek ADEGIk pauso berriak eman ezean, mobilizazio eta greba egun gehiago iragarriko dituela esan du.

Negoziazio kolektiboaren defentsan borrokatu

0
Negoziazio kolektiboak hil ala biziko egoera du.
2012ko lan erreformak, zeinari, Euskal Herrian greba orokorrarekin aurka egin genion, eta ondorengo aldaketak negoziazio kolektiboaren aurkako eraso garbiak izan dira. Negoziazio kolektiboa ahuldu eta ia ezabatu egin dute orain arte ezagutzen genuen eredua: gurean nagusi izan diren herrialdeko hitzarmenak erasotuz, sektore edota enpresetako negoziazioei balioa kenduz – ultraaktibitate printzipioa urtebetera mugatu eta enpresariei hitzarmenetan adostutakoa ez betetzeko erraztasunak eman, – etab. 

Lista de comités de empresa de Nafarroa que se suman a la huelga del 30 de mayo

0

Más de 100 comités de empresa de Nafarroa se suman a la huelga del 30 de mayo.

Más de 100 comités de empresa de Nafarroa se suman a la huelga del 30 de mayo

0

Representantes de varios Comités de Empresa han comparecido hoy para mostrar su adhesión a la Huelga General del 30 de mayo. En nombre de todos ellos, representantes de INQUINASA y GAMESA, empresas que se enfrentan estos días a sendos procesos de despido colectivos, han declarado que la situación que vive Nafarroa es de auténtica emergencia social y llaman a los trabajadores y trabajadoras a que se sumen a la huelga general.