2025-12-31
Blog Page 1313

Alfuseko langileek kaleratutako lankideen berronartzea eta benetako negoziazioa exijitu dute PRECO aurrean

0

FCC-Alfuseko langileek kontzentrazioa burutu dute gaur PRECO aurrean. Bertan, oporren inguruan enpresak langileei egindako jakinarazpenari buruz LABek aurkeztutako gatazka kolektiboaren bitartekaritza burutzen ari zen.

Bzero-ko enpresa batzordeak greba deitu du irailaren 27rako berriki kaleratutako 7 lankideen berronartzea exijitzeko

Kaleratutakoak berehala lanera bueltatu eta lan harremanen normalizazioa eskatzeko, Bzeroko langileok greba egingu dute, bihar, hilak 27. Egunean zehar mobilizazio ezberdinak deitu dituzte.

%80ko jarraipena eta milaka langile EAEko Itunpeko irakaskuntzako greba eguneko mobilizazioetan


Gaur irailaren 26an, 250 ikastetxeetatik gorako ia 12.000 langile deituak zeuden grebara Itunpeko irakaskuntzako Gizarte Ekimeneko patronalak inposatzen ari diren murrizketak salatzeko eta EAEko hitzarmena eta bere aplikazioa ikastetxe guztietan eskatzeko. Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu bitartekaritza lana egin eta gatazka honi konponbidea aurkitu eta hezkuntza sistemari eta langileen egoerari egonkortasuna emango dion irteera bidea aurki dezala. 

Ex铆to total del paro parcial en APNABI

Más del 90% de la plantilla de APNABI secunda el paro a favor de un convenio digno y para exigir transparencia en la gestión a pesar de los abusivos servicios mínimos.

Zaldibarren jazotako heriotz istripua salatu eta euskal gehiengo sindikalak biharko deitutako protestan parte hartzera deitzen du LABek

Atzo, irailak 25, heriotza eragin duen beste lan istripu bat gertatu zen, oraingoan Zaldibarko Goierri auzoko mendi-bide batean. 53 urteko langile autonomo portugaldar bat da hildakoa, Maderas Urien enpresak azpikontratatuta ari zena. Baso-bidea egokitzeko lanetan ziharduen, ezagutzen ez diren arrazoiengatik makina irauli eta langilea kolpatu zuenean. 

LABek PNV eta PSEri iruzurrik ez egiteko eta benetako herri akordio bat exijitu die

Gasteizko Legebiltzarrean fiskalitatearen inguruan saio monografikoa egin da gaur. LAB sindikatuak, bertan emandako eztabaida "eszenografia hutsa" dela uste du eta hori salatzeko "PNV-PSE iruzurrik ez! Benetako Herri Akordioa" lelopean elkarretaratzea egin du bertan. 

Exitosa jornada de paro en Bizkaibus contra la reducci贸n de servicios y a favor del empleo

0

Casi la totalidad la plantilla de Bizkaibus secunda el paro de 24 horas convocado para hoy, día 26 de septiempre, en defensa de los servicios y contra la destrucción de empleo en Bizkaibus.

EAEko Gizarte Ekimeneko Ikastetxeetan greba eguna bihar

Bihar, Irailak 26, EAEko Gizarte Ekimeneko Ikastetxeetan greba eguna izango da ematen ari diren murrizketak salatzeko. ELA, LAB, CCOO, STEE-EILAS eta UGT sindikatuek deituta mobilizazio ezberdinak izango dira egunean zehar Donostia, Bilbo eta Gasteizen.