2026-10-06
HomeZerbitzu PublikoakEusko JaurlaritzaLanbide greban Eusko Jaurlaritzak aurkezturiko lanpostu zerrendak langileen eskubideak ez dituela bermatzen...

Lanbide greban Eusko Jaurlaritzak aurkezturiko lanpostu zerrendak langileen eskubideak ez dituela bermatzen salatzeko


Lanbideko langileek greba eguna burutu zuten pasadan astelehenean, hilak 17, Euskal Enplegu Zerbitzuak Lanbiderako duen plangintzaren aurka. Greba egunaren baitan manifestazioa egin zuten Bilbon Jaurlaritzaren egoitzatik abiatuta.

Lanbideko langileek eta Administrazioan gehiengo diren ELA, LAB eta CCOO sindikatuek, otsailaren 6an Administrazioak Arloko Mahaian aurkezturiko Lanpostu zerrenda ez dutela onartzen adierazi dute, "lanpostuak atxikitzeko aurkezturiko arrazoi eta justifikazioak onartezinak " direlako eta Lanbideko 200 langileren kaleratzea suposatuko duelako.

Honen aurrean, langile eta sindikatuek administrazioari proposatutako zerrenda bertan behera uztea eta benetako negoziaziori behingoz heltzea eskatzen diote. Bertan, lanpostuen kopuru erreala eta lanpostu horien atxikipena egiteko irizpideak kontutan hartuz.

Honetarako Lanpostu Zerrenda egokiak osatzeko bete beharreko irizpideak luzatu dizkiote administrazioari eta lau puntutan zehazten direnak:

– Transferentzien dekretua errespetatzea,bai lanpostuen kopuruari dagokiolarik, zein lanpostuen kategoriari.
– Lansarien eta eskuraturiko eskubideen mantenua
– Gaur egun dauden langile guztientzat lanpostuak Lanbideko egituran
– Eta, derrigortutako mugikortasuna bertan behera uztea.

Aldarrikapen hauetan esandakoari berretsiz, Lanbideko langile eta sindikatuak Administrazioak haren asmotan atzera egin arte eta langile guztien eskubideak bermatu arte mobilizatzen jarraituko ditela aldarrikatu dute.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Pedrosa sailburuari eskatzen diogu euskara indartzeko neurriak hartzeko, baliabide berriak ezartzeko, akordioak garatzeko eta digitalizazioaz hausnartzeko

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburua Hezkuntza Batzordean izan da gaur, azken hilabetean eztabaida publikoa eragin duten PISA azterketako emaitzen inguruko azalpenak emateko eta egoerari aurre egiteko proposatzen dituen neurriak aurkezteko. Era berean, azken ebaluazio diagnostikoaren emaitzak, hizkuntza-gaitasunen egoera eta Hezkuntza Sailak hartuko dituen neurriak izan ditu hizpide.

Gernika-Palestinak hilaren 8rako deitutako mobilizazioetan parte hartzera dei egiten dugu

Elkarretaratzeak egingo dira ostegun honetan Euskal Herriko udaletxeetan, 19:00etan. LABek bat egingo du mobilizazio horiekin eta dei egiten du, munduko herrien eta langileen aurka ari den inperialismoaren aurrean, elkartasun internazionalista areagotzera.

Estatu mailan argitaratu berri den grafikagintzako hitzarmenak Arabako eta Nafarroako sektoreko langileen prekaritatea betikotzen du

LABen beti defendatu izan ditugu Euskal Herrian lan egiteko eta erabakitzeko esparruak, hemen negoziatu eta erabakitzeak lan-baldintza hobeak lortzeko aukera emango ligukeelako.