2025-12-21
Blog Page 1270

Greba mugagabea Gueñeseko Airlan enpresan jazarpen sindikalaren aurka

Gueñeseko Airlan Industries enpresako langileak mobilizazioetan murgildurik daude taldeko gerenteak LABeko delegatua den, bakarra enpresan, Luis García langileen ordezkari bezala onartzen ez duela salatzeko. Datorren ostiraletik aurrera greba mugagabean sartuko direla adierazi dute gaur prentsaurrean.

Airlan Industriesek 26 langile ditu Gueñeseko lantegian. Enpresak klimatizadore industrialak egiten ditu eta talde berdinak beste enpresa bat du Deustuko Erriberan, 40 langile ingururekin.

Enpresak delegatu bakarra du, LABeko Luis García, duela lau urte eta erdi aukeratua eta Joseba Gobela González gerenteak langileen ordezkari moduan onartzen ez duena, mehatxatu eta jazartzeaz aparte (orduak hartzeko arazoak, etab.)

Hori dela eta, mobilizazioak egin dituzte azken egunotan eta ostiraletik hasita, greba mugagabean sartuko dira.

Lan osasunari dagokionez, egoera oso txarra dela adierazi dute langileek; zarata handia, produktu arriskutsuekin lan egitea, zerrak aluminio hautsa botatzen du… Salaketa sartua dute langileek eta Osalan eta Lan Ikuskaritzako ikuskariak bertan izan dira jadanik.
 

LAB sarean
{module[111]}

“NUESTRO MAYO ROJO”, historia etorkizunerako lan tresna gisa

0


Ipar Hegoa Fundazioak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean “Nuestro mayo rojo. Aproximación a la historia del movimiento obrero vasco (1848-1990)” editatu berri dute, azken mende eta erdian Euskal Herrian izandako langile borrokaren momentu historikoak jasotzen dituen 850 orrialdeko liburukia.

“Nuestro Mayo rojo”, datorren otsailetik aurrera izango da salgai.
Afiliatuentzat prezio berezia izango da, 23 eurokoa. Interesa duen orok Ipar Hegoara zuzenduz eskuratu ahal izango du.

Tel: 94 470 69 15
Emaila: iparhegoafundazioa@labsindikatua.org
Helbidea: Alameda Rekalde 62 behea – 48010 Bilbo

XIX. mende erdialdean gertatu ziren lehen borroketatik hasi eta XX. mende amaierako greba orokorretaraino izandako eta etorkizunari begira kontutan hartu beharreko borrokaren pasarte ezberdinak, euskal naziotasun ikuspegi batetik aztertzen dira liburukian. Nahiz eta porrotean bukatu direnak ere badiren, denetatik ikasten da.

Liburua argazki historikoz lagundua dator. Ikasketarako oinarri izan daiteke, batzutan ahaztua, besteetan baztertua eta askotan borroka sozial eta nazionalen arteko lotura ezkutatzeko modu interesatuan kontatua den historiaren inguruko ezagutza zabaldu nahi duen pertsona ororentzako, sindikalista zein mugimendu sozial edo politikotako militantearentzako.

Hain zuzen ere, lotura estu horretan sustengatzen da liburuaren tesi zentrala. Ez da bereziki bilatzen berrikuntza historikoak ematea, euskal naziotasunaren aitortzarekin bat datorren perspektiba batetik kontatzea baizik, gure herrian gaurdaino argitaratu diren lan eta monografiko gehienetan falta izan den perspektiba horretatik. Erabilitako hizkuntza, ulerterraza, beste historia lanetan izan ohi den bezala, ez dago adituei zuzendua, publiko orokorrari baizik.

Liburukiak bazteturik geratu diren iraganeko borroka eta egoera ezberdinak berrikusteko aukera ematen du, eta hauetatik ondorioak atera daitezke gaur egun euskal langile mugimenduak bizi duen egoerarekin konparatuz. Ezkerraldeko meatzarien lehen grebetatik hasi eta berriagoak diren Bandas de Etxebarriko greba edota Gasteizko Tres de Marzo bezalako gatazkak aipatzen dira, alde batera utzi gabe 1917ko greba orokor iraultzailea edota gerra ondorengo langile protestetak.

Argitalpen berriak Eugenio Etxebeste Arizkurenek sinatutako prologoa darama eta sarrera Giovani Giacopucci historialariaren eskutik dator. Testuak Patxi Abasolo López, David Mendoza Clemente eta Joxerra Bustillo Kastresanarek dira, azken honek epilogoa egitearen ardura ere izan du. Liburuak borrokalari eta sindikalista nabarmenduen profil biografikoak dakartza eta amaieran irakurketa errazteko izen eta sigla ezberdinen aurkibidea eta jorratutako gaien inguruan sakondu nahi duenarentzako bibliografia osatu bat topatuko dugu.

“NUESTRO MAYO ROJO”, historia etorkizunerako lan tresna gisa

0


Ipar Hegoa Fundazioak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean “Nuestro mayo rojo. Aproximación a la historia del movimiento obrero vasco (1848-1990)” editatu berri dute, azken mende eta erdian Euskal Herrian izandako langile borrokaren momentu historikoak jasotzen dituen 850 orrialdeko liburukia.

“Nuestro Mayo rojo”, datorren otsailetik aurrera izango da salgai.
Afiliatuentzat prezio berezia izango da, 23 eurokoa. Interesa duen orok Ipar Hegoara zuzenduz eskuratu ahal izango du.

Tel: 94 470 69 15
Emaila: iparhegoafundazioa@labsindikatua.org
Helbidea: Alameda Rekalde 62 behea – 48010 Bilbo

XIX. mende erdialdean gertatu ziren lehen borroketatik hasi eta XX. mende amaierako greba orokorretaraino izandako eta etorkizunari begira kontutan hartu beharreko borrokaren pasarte ezberdinak, euskal naziotasun ikuspegi batetik aztertzen dira liburukian. Nahiz eta porrotean bukatu direnak ere badiren, denetatik ikasten da.

Liburua argazki historikoz lagundua dator. Ikasketarako oinarri izan daiteke, batzutan ahaztua, besteetan baztertua eta askotan borroka sozial eta nazionalen arteko lotura ezkutatzeko modu interesatuan kontatua den historiaren inguruko ezagutza zabaldu nahi duen pertsona ororentzako, sindikalista zein mugimendu sozial edo politikotako militantearentzako.

Hain zuzen ere, lotura estu horretan sustengatzen da liburuaren tesi zentrala. Ez da bereziki bilatzen berrikuntza historikoak ematea, euskal naziotasunaren aitortzarekin bat datorren perspektiba batetik kontatzea baizik, gure herrian gaurdaino argitaratu diren lan eta monografiko gehienetan falta izan den perspektiba horretatik. Erabilitako hizkuntza, ulerterraza, beste historia lanetan izan ohi den bezala, ez dago adituei zuzendua, publiko orokorrari baizik.

Liburukiak bazteturik geratu diren iraganeko borroka eta egoera ezberdinak berrikusteko aukera ematen du, eta hauetatik ondorioak atera daitezke gaur egun euskal langile mugimenduak bizi duen egoerarekin konparatuz. Ezkerraldeko meatzarien lehen grebetatik hasi eta berriagoak diren Bandas de Etxebarriko greba edota Gasteizko Tres de Marzo bezalako gatazkak aipatzen dira, alde batera utzi gabe 1917ko greba orokor iraultzailea edota gerra ondorengo langile protestetak.

Argitalpen berriak Eugenio Etxebeste Arizkurenek sinatutako prologoa darama eta sarrera Giovani Giacopucci historialariaren eskutik dator. Testuak Patxi Abasolo López, David Mendoza Clemente eta Joxerra Bustillo Kastresanarek dira, azken honek epilogoa egitearen ardura ere izan du. Liburuak borrokalari eta sindikalista nabarmenduen profil biografikoak dakartza eta amaieran irakurketa errazteko izen eta sigla ezberdinen aurkibidea eta jorratutako gaien inguruan sakondu nahi duenarentzako bibliografia osatu bat topatuko dugu.

Metalgintzako hitzarmenaren defentsa Getariko Txakolin egunean

0

San Anton festetan LABek Metalgintzako hitzarmenaren aldeko mobilizazioa egin zuen Getarian. Txakolinaren egunak herriara jendetza mugitzen duela ikusirik sindikatuak herrialdeko hitzarmenen garrantzia jerdarteratzeko aprobetxatu zuen.

LABeko 4 kide buzo gorria jantzita udaletxeko plazan "Herrialdeko hitzarmenaren defentsan" zeraman pankarta bat zabaldu zuten. Txakolin egunean parte hartu zuten Egaña eta Lizaso bertsolariek ere, mobilizazioari keinu bat eginez, bertan elkarretaratutakoan ez "daudela mesedeak eskatzen eskubideak baizik" abestu zuten.
 
LAB sarean
{module[111]}

Incoesako langileek konkurtsoko administratzaileari eta Eusko Jaurlaritzari deslokalizazioaren aurka inplika daitezen exijitu diete

0

Incoesako langileek, 238. greba eguna betetzen duten egunean eta azken ebazpen judizialen eta Foru Aldundiak deslokalizazioren aurka irekitako espedientearen ondoren, konkurtsoko administratzaileari eta Eusko Jaurlaritzari jarduera Bediako lantokian mantentzeko benetako inplikazioa exijitu diete.

INCOESAko langileek emandako prentsaurrekoaren edukiak
 
Incoesako langileok gaur 238. eguna betetzen dugu greba mugagabean, enpresak ekoizpena deslokalizatu eta langileak Soria eta Extremadurara lekualdatzeko hartu zuen erabakiaren kontra.

Denbora guzti honetan argi utzi dugu ez dagoela enpresak langileak lekualdatzeko eta deslokalizatzeko hartu duen erabakia justifikatuko duen ez beharrizan ez arrazoirik ere. Horregatik, guk, apustu argia egin dugu bai enplegua eta bai ekoizpena Bedian gelditzearen alde.

Orain, 8 hilabete greba mugagabean egonda, Bilboko Merkataritza- arloko 2. Epaitegiak, arrazoia eman digu. Eusko Jaurlaritzaren Lan Ikuskaritzaren iritziaren gainetik, langileen ahotsa entzun eta hauek aurrera eramateko arrazoirik ez dagoela argudiatuz, lekualdaketak baliogabetu ditu.

Horretaz gain, Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak, Incoesa taldeko bi enpresen (Incoesa Trafos e Incoesa- Trafodis) deslokalizazio deklarazioa onartu du. Bi enpresa hauek Foru Aldundiko diru laguntzak jaso zituzten eta ondorioz Aldundiak 150.000 euro itzultzera derrigortzen ditu. Gainera, bai enpresa horiek zein horietako bazkideak, hurrengo zortzi urteetan sektore publiko foralak ematen dituen diru laguntzak ezingo dituztela jaso ezarri du.

Gatazkaren momentu klabe baten aurkitzen gara. Epaileak lekualdatzeak baliogabetu eta Foru aldundiak 150.000 euro itzularazi ondoren, enpresak zein konkurtsoko administratzaileak egoera birplanteatu eta hurrengo pausua zein izango den erabaki behar dute.

Gure ustez, orain inoiz baino argiago dago, Bediako lan zentroa bideragarria dela eta bertan ekoizpena eta lanpostuak mantentzea posible dela. Baina, horretarako borondatea behar da.

Horregatik, bai enpresari zein konkurtsoko administratzaileari, ez ditzatela kaleratzeak aukeratu eta enpresa ez uzteko exijitu nahi diegu. Horren ordez, Bizkaian ekoizpen unitatea mantentzea oinarri izango duen bideragarritasun plana lantzearen alde lan egin dezatela.

Diputazioak deslokalizazioaren aurkako espedientea martxan jartzea positiboki baloratzen dugun arren, argi utzi nahi dugu, langileok ez dugula isunik nahi. Incoesari iritziz aldatzera bultzatuko dion iniziatiba eta programak martxan jartzea eta itzuli beharreko dirua horretan inbertitzea da nahi duguna.

Bestalde, ikusle soila izateari utzi eta gatazka honen konponbidean gakoa izatera pasatu dadila exijitu nahi diogu Eusko Jaurlaritzari. Arantza Tapia sailburuak pleno baten, Incoesari 2.000.000 euroko diru laguntza eman izana onartu zuen, eta diru laguntza horren inguruko informazioa lortzeko hainbat bilera eskatu dizkiogun arren, oraindik ez da bilera hori burutu.

Gure buruari galdetzen diogu, ia ez duen Bizkaiko Aldundiak egin duen bezala, diru hori itzuli dezala eskatzeko asmorik. Eusko Jaurlaritzak, informazioa ezkutatuz, informe kontrajarriak emitituz eta enplegua suntsitzea oinarri duen enpresaren proposamena balidatuz, laguntzea baino, langileen borroka oztopatu nahi duela ematen du. Hori da Eusko Jaurlaritzak langileenganako duen konpromisoa? Hori da Arratiari opatzen dion etorkizuneko proiektua?

Hau onartezina dela uste dugu, horregatik, instituzioei, gatazka honen konponbidean era aktiboan parte hartzeko eta erantzukizunez jokatzeko dei egiten diegu. Orain inoiz baino argiago dugulako, posible dela Bediako lantokia berriz ere zabaltzea baina borondatea dela behar dena.

Gure aldetik, Incoesako langileok, gure lanpostuak bermatzeko akordioetara heltzeko borondatea berresten dugu.

Bilbon, 2014ko urtarrilaren 20an  

 

LAB sarean
{module[111]}

2014an lan istripuan hildako langileak

0
LAN ISTRIPUAN HILDAKO LANGILEAK:
2007 – 2008 – 2009 – 2010 – 2011 – 2012 – 2013 – 2014 – 2015 – 2016 – 20172018 – 2019 – 2020
2014

Araba
: 3 – Bizkaia: 17 – Gipuzkoa: 7 – Nafarroa: 8 – Iparralde: 0 – GUZTIRA:
 35

 

 

Prekarietateak eraildako 35. langilea
Data
Lekua
Langilea
Lantokia
Zergatia

 

2014/10/27
Barrika
I.I. 45 urte
Itsaso Berria arrantza ontzia
Itsas konpe baten ondorioz itota

 

 

 

Prekarietateak eraildako 34. langilea
Data
Lekua
Langilea
Lantokia
Zergatia

 

2014/10/23
Bilbo
A.M.R.A 55 urte
Gurutzetako Ospitalea – Osakidetza
Ez traumatikoa

 

 

 

Prekarietateak eraildako 33. langilea
Data
Lekua
Langilea
Lantokia
Zergatia

 

2014/10/14
Izurtza
R.G.G. 34 urte
Foseco Española S.A.
Ez traumatikoa

 

 

 

Prekarietateak eraildako 32. langilea
Data
Lekua
Langilea
Lantokia
Zergatia

 

2014/09/29
Elorrio
E.R. 30 urte
Metas Smelting
Harrapatuta

 

 

 

Prekarietateak eraildako 31. langilea
Data
Lekua
Langilea
Lantokia
Zergatia

 

2014/09/12
Sondika
M.I.L.L. 41 urte
Gorabide
Ez traumatikoa

 

 

 

Prekarietateak eraildako 30. langilea
Data
Lekua
Langilea
Lantokia
Zergatia

 

2014/09/01
Arangoiti
J.J.B.A 49 urte
RIBASA, Exbasa Amenabarrek azpikontratatua
Dumperra iraulita

 

 

 

Prekarietateak eraildako 29. langilea
Data
Lekua
Langilea
Lantokia
Zergatia

 

2014/08/26
Getxo
C.S.B. 60 urte
Transportes CADI C Solsona
Zapalketa

 

 

 

Prekarietateak eraildako 28. langilea
Data
Lekua
Langilea
Lantokia
Zergatia

 

2014/08/23
Oronoz
R.F.S. 43 urte
Grúas Barragan
Zapalketa

 

 

 

Prekarietateak eraildako 27. langilea
Data
Lekua
Langilea
Lantokia
Zergatia

 

2014/08/13
Bilbo
P.X.B.I. 47 urte
Martín Sánchez Masan S.A.
Ez traumatikoa

 

 

 

Prekarietateak eraildako 26. langilea
Data
Lekua
Langilea
Lantokia
Zergatia

 

2014/08/12
Tutera
L.F.A.J. 45 urte
Metálicas Ciria S.L.
Altueratik erorita

 

 

 

Prekarietateak eraildako 25. langilea
Data
Lekua
Langilea
Lantokia
Zergatia

 

2014/07/17
Itza
M.F.D. 40 urte
Garraiolaria
Istripua

 

 

 

Prekarietateak eraildako 24. langilea
Data
Lekua
Langilea
Lantokia
Zergatia

 

2014/07/14
Muxika
M.A.M.L. 30 urte
Cubiertas y Aislamientos Dual S.L.
Altueratik erorita

 

 

 

Prekarietateak eraildako 23. langilea
Data
Lekua
Langilea
Lantokia
Zergatia

 

2014/07/01
Gasteiz
27 urte
Instalaciones Universal Plataformas Aereas
Garabi batetik erorita

 

 

 

Prekarietateak eraildako 22. langilea
Data
Lekua
Langilea
Lantokia
Zergatia

 

 

 

 

Prekarietateak eraildako 21. langilea
Data
Lekua
Langilea
Lantokia
Zergatia

 

2014/06/30
Zumarraga
34 urte
Acelor Mittal
Orga jasotzaile batek harrapatuta

 

 

 

Prekarietateak eraildako 20. langilea
Data
Lekua
Langilea
Lantokia
Zergatia

 

2014/05/30
MOSCU
S.G.G. 50 urte
Joan-etorrian

 

 

 

Prekarietateak eraildako 19. langilea
Data
Lekua
Langilea
Lantokia
Zergatia

 

2014/05/20
Leioa
T.C.L. 52 urte
Autonomoa
Teilatutik erorita

 

 

 

Prekarietateak eraildako 18. langilea
Data
Lekua
Langilea
Lantokia
Zergatia

 

2014/03/28
Gipuzkoa
V.B.G.
José García Aguilar
Ez traumatikoa

 

 

 

Prekarietateak eraildako 17. langilea
Data
Lekua
Langilea
Lantokia
Zergatia

 

2014/03/25
Elduain
S.S. 46 urte
Pagoaga Mendi Lanak S.L.
Pinuen mozketan lanean zela zuhaitz batek harrapatuta

 

 

 

Prekarietateak eraildako 16. langilea
Data
Lekua
Langilea
Lantokia
Zergatia

 

2014/03/24
Ezkiroz
I.I.P. 48 urte
AUTONOMO subcontratada TRANSPORTES RIVED subcontratada por TRANSPORTES JJIL subcontratada por FORFRESA subcontratada por EGA PERFIL
Bobina bat gainera erorita

 

 

 

Prekarietateak eraildako 15. langilea
Data
Lekua
Langilea
Lantokia
Zergatia

 

2014/03/07
Etxebarri
J.A.G.S.E.55 urte
Inabensa
Hilik topatu zuten

 

 

 

Prekarietateak eraildako 14. langilea
Data
Lekua
Langilea
Lantokia
Zergatia

 

2014/03/07
Hernani
J.I.C.A.
Distribución Supermercados S.L.
Ez traumatikoa

 

 

 

Prekarietateak eraildako 13. langilea
Data
Lekua
Langilea
Lantokia
Zergatia

 

2014/03/07
Caseda
K.X.U.
Viscofan
Ez traumatikoa

 

 

 

Prekarietateak eraildako 12. langilea
Data
Lekua
Langilea
Lantokia
Zergatia

 

2014/03/05
Donostia
R.M.C.S. 47 urte-
VOLUMOCIVIL CONSTRUÇÕES LDA.
enpresa Portugaldarra Amenabarrek azpikontratatua
Arrapatua

 

 

 

Prekarietateak eraildako 11. langilea
Data
Lekua
Langilea
Lantokia
Zergatia

 

2014/03/04
Urduliz
J.S.T. 34 urte
Talleres Felas, ETT bateko langilea
In itinere

 

 

 

Prekarietateak eraildako 10. langilea
Data
Lekua
Langilea
Lantokia
Zergatia

 

2014/02/25
Trapagaran
Nervacero
Ez traumatikoa

 

 

 

Prekarietateak eraildako 9. langilea
Data
Lekua
Langilea
Lantokia
Zergatia

 

2014/02/24
Gasteiz
E.C.A. 50 urte
ISFATEC
Altueratik erotita

 

 

 

Prekarietateak eraildako 8. langilea
Data
Lekua
Langilea
Lantokia
Zergatia

 

2014/02/16
Getxo
V.N.D. 52 urte
Restaurante Saigon Fusion
Misioan

 

 

 

Prekarietateak eraildako 7. langilea
Data
Lekua
Langilea
Lantokia
Zergatia

 

2014/02/07
Antzuola
M.L.I. 36 urte
José María Eizmendi
Zuhaitz bat gainera erorita

 

 

 

Prekarietateak eraildako 6. langilea
Data
Lekua
Langilea
Lantokia
Zergatia

 

2014/01/30
Usurbil
I.O.S. 38 urte
ALDUNTZAR S. COOP, V. Luzuriagak azpikontratatua
Altueratik erorita

 

 

 

Prekarietateak eraildako 5. langilea
Data
Lekua
Langilea
Lantokia
Zergatia

 

2014/01/24
Bera
P.P.B. 55 urte
Autonomoa
In itinere

 

 

 

Prekarietateak eraildako 4. langilea
Data
Lekua
Langilea
Lantokia
Zergatia

 

2014/01/24
Bera
A.P.B. 48 urte
Autonomoa
In itinere

 

 

 

Prekarietateak eraildako 3. langilea
Data
Lekua
Langilea
Lantokia
Zergatia

 

2014/01/22
Bizkaia
J.S.R.
Euskal Trenbide Sarea
Ez traumatikoa

 

 

 

Prekarietateak eraildako 2. langilea
Data
Lekua
Langilea
Lantokia
Zergatia

 

2013/01/09
Gasteiz
J.J.D.V 49 urte
Zayer,
Talleres Aratz enpresan lanean zegoen
Makina batek harrapatuta

 

 

 

Prekarietateak eraildako 1. langilea
Data
Lekua
Langilea
Lantokia
Zergatia

 

2014/01/08
Basauri
53 urte
PINE Instalaciones y montajes, Gerdau GSEk azpikontratatua
Elektrokutatua

 

 

 

Eskubide Sozialen Kartaren inguruko asanblada feminista

Urtarrilaren 11ean Bilboko La Bolsan Asanblada Feminista egin zen Bizkaiko emakumeen asanblada, Euskal Herriko Bilgune feminista eta LAB, ELA, STEE EILAS eta ESK sindikatuek deituta eskubide sozialen kartari ekarpen feminista egiteko. Jasotakoa bideo batean aurkeztu dute.
 
LAB sarean
{module[111]}

Sindikalistek Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartan parte hartzeko deia egin dute

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS eta CGTko sindikalistek Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartan parte hartzeko deia egin diete langileei. Herriz herri parte hartzeaz gain, urtarrilaren 15an hasiko den Hamabostaldian ere parte hartzeko gonbidapena zabaldu dute.

Hamabostaldiaren egitarauan bihar, urtarrilak 21, pentsiodunek hartuko dute hitza Iruñeako Hormiga Atómican goizeko 10:00etan.


 

LAB sarean
{module[111]}

 

Osasunerako eskubidea jokoan dago

Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bategitea aldatzen duen Lege Aurreproiektua Gizarte Segurantzaren Lan-istripu eta Gaixotasun profesionalen Mutualitateen araubide juridikoari dagokiona, Mutualitateei buruzko Lege Aurreproiektuaren izenez ezagutzen dena onartu zen. Honen asmoa argia da, enpresarien elkarteak diren Mutualitateak boterez horni daitezen eta sistema publikoa pribatizatzeko joera azkarra, parte hartzeko zein kudeatzeko mailan.

 
Lectura de LAB
 LABen irakurketa

  
LAB sarean
{module[111]}