2026-09-21
HomeZerbitzu PublikoakUdal eta Foru AdministrazioaAdostasuna Bizkaiko Foru Aldundiko langileen lan baldintzak arautzen dituen hitzarmen-Akordioaren inguruan

Adostasuna Bizkaiko Foru Aldundiko langileen lan baldintzak arautzen dituen hitzarmen-Akordioaren inguruan

Azken hilabeteotan foru instituzioak eta sindikatuak akordioa/hitzarmena berritzeko negoziatzen egon gara. Prozesua luzea izan da eta ugari izan dira agerian gelditu diren desberdintasunak. Azkenean, akordio/hitzarmen berriaren erredakzioa adostu dugu alde biek desberdintasunen gainetik adostutako edukiak lehenetsi ditugulako.

Helburua, azken batean, erredakzioaren inguruan akordioa lortzea izan da, kontu bi barneratuz, alde batetik, testua alde bientzat onargarria izatea eta, bestetik, iritzi desberdinak ditugun gaiei buruz alderdien eskuduntzak edo etorkizuneko jarrerak edo jarduerak ez mugatzea.

Akordio/hitzarmen berriarekin lorpen garrantzitsuak erdietsi ditugu:

  • Etorri daitezken lege-inposaketen aurrean edukien bermea.
  • Zerbitzu publikoak mantentzeko klausula.
  • Lan-sarien inguruko akordioa: 2012ko abenduko aparteko lan-sariaren ordainketa, 2014 eta 2015erako igoerak eta azken urteotan galdu dugun erosteko ahalmenaren galeragatiksortutako zorraren aitormena.
  • Enplegua sortzeko neurriak:
    • EPEak eta Aldundian zein GUFEn lekualdatze-lehiaketak.
    • Aurrekontua duten bakante guztiak hornitzea.
    • Ordezkapenei buruzko ebazpenen negoziazioa.
  • Lizentzia berriak eta dauden batzuk hobetzea.

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.