2026-08-07
HomeZerbitzu PublikoakIrakaskuntzaNafarroan ikastetxetako liburuen sorgin ehiza

Nafarroan ikastetxetako liburuen sorgin ehiza

Iribas kontseilariak prentsaurrekoa eman du gaur urriak 1 asteazkena. Bertan adierazi du Nafarroako “errealitate instituzionala” urratzen omen dituzten 22 liburu aurkitu dituela, Torquemada inkisatzailearen tankeran plazan berriz sua piztuz.

Hau ez da berria, UPNren obsesioetako bat euskal ikaskuntzarekin eta kulturarekin zerikusia duten ikasmaterialak eta baliabideak erretzea da; euskalfobia sintoma argiak. Pasaden ikasturtean D ereduko irakasleen aurkako kanpainari ekin zioten eta orain ikasmaterialak ditu ikusmiran.

Hezkuntzak baditu beste hainbat afera potolo konpontzeke, baina Iribasen azken agerraldietan argi ikusi da, Nafarroako hezkuntza sisteman hainbat arrakala zabaldu direla, besteak beste, PAI, LOMCE eta murrizketek eragindakoak. Sortutako arrakalak estaltzeko, arreta kanpaina politikora bideratu dute, ezker abertzalea eta inguruko sindikatuak, doktrinamendu eta manipulazioan ari direla esanez. Honen haritik dator, prentsaurreko berean LOMCEri aurre egiteko Euskal Herrian Gure Hezkuntza plataformak ateratako Gidari buruz eginiko aipamen maltzur eta manipulatzaileak.

Gaur egun UPNk ez du nafar gehiengoa ordezkatzen. Gobernua duela probesten du aldebakarreko erabakiak hartzeko, Nafar Jendartearen gehiengoaren nahien kontra, parlamentuaren gehiengoaren aurka eta Hezkuntza Komunitatearekin inolako kontsultarik egin gabe.

Iribasek botatako mehatxuen gainetik LAB sindikatuak euskal curriculuma, euskal kultura eta ikasle euskaldun eleanitzak bermatuko dituen kalitatezko hezkuntza sistema baten alde lanean jarraituko du.

LAB sindikatuak, Iribas kontseilariaren dimisioa eskatzen du, hezkuntzan ditugun arazoei aurre egiteko gaitasunik ez duelako eta mamuak besterik ez dituelako elikatzen.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Konecta BTO telemarketin enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte abuztuaren 11n eta 17an ezkutuko EEEaren kontra

Enpresaren bezero nagusi diren Vocentori eta Iberdrolari erantzukizuna exijituko diete. Gueñesen kokatuta dagoen Konekta BTO telemarketin enpresako langileek salatzen dute enpresa ezkutuko Enplegu Erregulazio Espediente...

Lan baldintzek hil egiten dute

Gaur jakin dugu, atzo, Azkoitian gertatutako lan istripu traumatiko batean, 44 urteko J.A.A.T. basogintzako langilea hil zela, lanean ari zela enbor bat gainera erori...

Navarrabiomed kalera atera da bere lana ezagutarazteko eta Nafarroako Osasun Sistema Publikoaren ikerketa ahalmena indartuko duen hitzarmen duin bat exijitzeko

Fundazio publikoko Langileen Batzordeak borondatea eskatzen du hitzarmen propiorik gabeko 40 urte luzeko epealdiari amaiera emateko. Behin eta berriz aldarrikatu du ezinbestekoa dela ikerketa...