Lanuzteak Euskal Trenbide Sarean erosahalmena bermatzea eta langile guztien lan baldintzak...
Urtebete baino gehiago luzatzen ari diren negoziazioen ondoren, Euskal Trenbide Sareak –Eusko Jaurlaritzak sortu zuen erakunde publikoa da- ez du akordiorik lortu nahi, beraz, LAB eta ELAk (gehiengoa dugu enpresa batzordean) lanuzteak iragarri ditugu linea guztietan.
EAEko Hezkuntza Sailak eskola publikoetako eskola-garraioaren zerbitzurako diru-partida dekretu baten...
Erabaki honen aurka gaude, eta mobilizazioa egin dugu gaur, abenduaren 19an, Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean (Kale Nagusia, 85), 10:30ean.
Metro Bilbaoko akordioak plantilaren erosahalmena bermatu behar duela exijitzen dugu
Metro Bilbaon sinatu den aurreakordioa ez dator bat LABen ildoetako batekin: erosahalmena bermatuko duen akordioa eskatzen dugu LABetik.
Buruntzaldeko garraio publikoko kontsezio berriarekin sortutako kaosa Gipuzkoako Aldundiak zerbitzu publikoei...
Ez dira ordutegi berriak banatu, ez da kanpaina komunikatiborik egin, ez dira beharrezko kontrasteak egin ez erabiltzaile zein langileekin ordutegi egokiak ezartzeko.
Gogor salatzen dugu pertsonen berdintasunaren aurkako erlijio-publizitatea jarri dela Metro Bilbaoren...
Metro Bilbaok baimendu du Asociación Católica de Propagandistas (ACdP) elkarte ultrakontserbadore baten kanpaina jartzea, non zalantzan jartzen baita emakumeen berdintasunaren aldarria, "konfrontazio faltsua" dela argudiatuz.
Langileen aurkako erasoen aurreko protokoloak eskatu ditugu Lurraldebusen
Azken asteetan Lurraldebuseko autobusetan emandako eraso eta gertaerak salatzen ditugu, bereziki aurreko larunbatean, Hernani- Donostia ibilbidea egiten duen autobusean jazotakoa.
Mankomunitateak eta TCC enpresak arduragabekeriaz jokatu dute Txibiteren Gobernuak emaniko aginduaren...
Puntako orduetan erabiltzaileak kanpoan geratzeaz aparte, ez da herritarrentzako zerbitzu publiko egokia bermatuko. Horrez gain, gidariek kontrolatu behar dituzte billabesen jende muga, eta langilea arrisku batera eramaten du.
Bilbobusek epai irmo bat ez betetzea justifikatu du Mugikortasun zinegotzi Alfonso...
Bilbobus kudeatzen duen enpresak ez du betetzen EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia bat, errekuperatu ezin den jai-egun batean lan egiterako zenbaketa bikoitza egiteko eskubidea aitortzen diena langileei. Honen harira, agerraldia egin du Alfonso Gil Bilboko Udaleko Mugikortasun zinegotziak udaletxean. Bitartean, udaletxearen kanpoaldean, LABek elkarretaratzea egin du, “Bilbobusek ez du betetzen, eta Udalak onartu egiten du” lemarekin.
Azken erasoaren aurrean, Ekialdebusen segurtasuna bermatzea eskatzen diogu Gipuzkoako Foru Aldundiari
Aurreko larunbatean eraso berri bat izan zen Ekialdebuseko autobus batean. Kasu honetan, gidariari egin zioten eraso.