2025-12-20
Blog Page 1124

Euskal Herri internazionalista baten bidean elkarlanak bilatzeko bildu gara Askapena eta LAB

0

Pasa den apirilaren 25ean Zarautzen, nazioartekoarekin batera, Euskal Herriko 80 eragile politiko, sozial eta sindikalen elkartasuna jaso zuen Askapenak. Babes hau guztia, Askapenari eta auziperatuei eskainitakoa baino askoz gehiago denaren ustetan Askapenak eragileekin Euskal Herri internazionalista baten bidean elkarlanak bilatzeko bilera ronda berri bat abiatzea erabaki du. Bilera errondari hasiera gaur eman dio LAB sindikatuarekin.

2010ean elkartasun internazionalistaren aurkako sarekadaren ondoren, Espainiako fiskalak Walter Wendelin, Aritz Ganboa, Dabid Soto, Unai Vázquez eta Gabi Basañez auziperatuei 6 urteko espetxe zigorra eta Askapenaren ilegalizazio eskaera egin du. LAB sindikatua auzipetuei elkartasuna eskaintzeko, borroka internazionalistarekiko bere konpromisoa berresteko eta Euskal Herri internazionalista baten bidean elkarlanak bilatzeko Askapenako kideekin elkartu da gaur Bilbon.
 

 

 

ADEGIk eta LARESek Gipuzkoako Egoitzetako herrialdeko hitzarmena suntsitzea bilatzen dute

Asteartean LARESek Gipuzkoako helduen egoitzetako hitzarmena ez duela sinatuko jakin genuen. Sektoreko delegatuekin batera LABek patronalaren erabakia herrialdeko hitzarmena suntsitzea bilatzen duen estrategiaren barruan kokatu du eta honi aurre egiteko mobilizazioaren beharra aldarrikatu du. Honela eta herrialdeko hitzarmenaren defentsan, ekimen ezberdinak iragarri ditu. Maiatzaren 15ean ADEGIren aurrean izango dira eta egoitzetan langile eta erabiltzaileen elkartasuna jasotzeko sinadura bilketa eramango dute aurrera. Enpresetan berriz mozioak sartuko dituzte herrialdeko hitzaremen defentsan.

Otsailak 5ean Gipuzkoako Foru Aldundiak, helduen egoitzetako mahai negoziatzailean zegoen blokeoa ikusita eta hitzarmena berritzeko asmoarekin, mahaian parte hartzen dugun sindikatuei bere proposamena aurkeztu zigun. Aldundiak egun berean ere, proposamena ADEGI eta LARES Patronalei aurkeztu zien.

Proposamen hau, Sindikatuen partetik oso ondo baloratua izan zen eta horrela jakinarazi genien Patronalei Martxoaren 13an burutu zen bileran.

ADEGI eta LARESEk proposamenaren inguruan egin zuten balorazioa beste bat izan zen, alde batetik, tarifak ez nahikoak zirela bertan agertzen ziren edukiei aurre egiteko, eta bestetik, beraiek eskatutako bermeak ez zirela proposamenean agertzen. Hala ere, patronalek beste bilera baterako deia egingo zutela esan ziguten, gaurkoz eman ez den deialdia.

Apirilak 20ean, LAB, ELA, CCOO eta UGT Sindikatuak Gizarte Zerbitzuetako diputatuak deituta bilera burutu genuen. Aldundiak, ADEGI eta LARES Patronalekin denbora honetan zehar izan dituen kontaktuen inguruan informazioa jasotzeko.

Kasu honetan, ADEGI eta LARES Patronalek ondorengoa esan zuten, Aldundiak proposatutako tarifak nahikoak direla proposamenean agertzen diren eduki ekonomikoei aurre egiteko eta sindikatuei bilera deialdia egingo zutela, gaur egun eman ez dena.

Gure ustekabea aste honetako asteartean, LARES-ek Gipuzkoako helduen egoitzetako hitzarmena ez dutela sinatuko jakin dugunean izan da. ADEGIri bilera ofiziala eskatu genion arren ez dugu berririk jaso.

Esan beharra dago, Patronalek negoziazio prozesuan zehar ez dutela, akordioa lortzeko bidean inongo proposamenik mahai gainean jarri.

ZE JOKU DARAMATE ADEGI ETA LARES PATRONALEK?

ZERGATIK PATRONALEK EZ DUTE HERRIALDEKO HITZARMENA SINATZEN, ETA PATRONAL HORIETAKO BAZKIDEEK (BIHARKO GIPUZKOA) ENPRESA MAILAKO AURREAKORDIOAK SINATZEN HASI DIRA?

BI EREMUETAN BALDINTZAK ETA BERMEAK BERDINAK BALDIN BADIRA, ZERGATIK EZ DUTE HERRIALDEKO HITZARMENA SINATZEN?

ENPRESA HITZARMENETAN BALIO DUENA, ZERGATIK EZ DU HERRIALDEKOAN BALIO?

ORAINGO HONETAN ZEIN DA PATRONALEN AITZAKIA, SEKTOREKO LANGILEAK HERRIALDEKO HITZRAMENIK GABE UZTEKO?

Negoziazio honetan, aurrekoan bezala, Gipuzkoako Aldundiak hartutako jarrera positiboa haintzat hartzekoa da. Iniziatiba hartuz erreformaren aurrean babesten eta lan baldintzen hobetzea dakarren hitzarmen sektorial bat ahalbideratzen duen proposamena aurkeztu du.

Patronalaren jarrera salagarria da ordea, batez ere ADEGirena, zeinak negoziazio koletiboa sustsitzeko hautua egin duen. Lan harremanen desarautze eta indibidualizioren apustua egin dute (enpresa kultura berria Negoziazio Kolektibo gabeko eskenatoki baterako) eta bide horretan eta batez ere hitzarmen sektorialak, gainditu beharreko bilakatu dira haientzat.

Hitzarmen hau blokeatzearen arrazoia ez da sektorera begira hartzen den erabaki bat, Diputazioak hitzarmen sektorial duin bat adosteko aukera ematen dienean ere, ADEGIren alde politiko enpresarialari begiratzen dion erabaki baten aurrean gaude. Negoziazio kolektiboa ahal den gehien ahuldu, horretarako lehenik hitzarmen sektorialak desagerraraziz.

Jarrera hau bat dator lan erreformaren helburuarekin. Negoziazio Kolektiboa enpresetara bakarri mugatu honela langileok ahulduz, banatuz eta patronalari botere guzia emanez.

Adegiren bazkideak direnak ere hitzarmenak sinatzen ari dira egoitzetan, argi geratzen delarik ez dutela Adegi beraren jarrerarekin bat egiten. Honela, bazkide guztiei dei egiten diegu ADEGItik irten daitezen.

Sektore hau, feminizatua, prekarietatea gehien pairatzen duenen artean da. 2005 urtean (2005-2008), lehen hitzarmen sektoriala sinatu zen, hura pauso oso garrantzitsua izan zen sektoreko langile guztien lan baldintzat bateratze eta duintze aldera. Asko dago hobetzeko, baina LABek ez du utziko lortutakoa ezerezean geratzea, ez dugu desarautze nahiean laguntzarik emango. Patronalak negoziazio honetan hitzarmenik gabeko eta desarautze gehiagoko eskenatoki berri baten sustraiak jarri nahian da.

Argi esan nahi dugu ELAk daraman estrategiarekin ez gatozela bat. Grebak unilateralki deitu ditu eta deialdi hauek egoitzetako akordioak bultzatzeko tresna bezala erabiltzen ari dira.

ELAk dio sektoreko hitzarmenak defendatzen dituela, baina praktikan haien defentsari uko egin fio, borroka egin gabe patronalak nahi duen eskenatokiari oniritzia eman dio, sektore guztia arautuko duen hitzarmenari uko eginez.

LABek bat egiten du patronalaren jarreraren aurrean mobilizatu beharra dagoelaren ideiarekin, ari gara eta jarraituko dugu. Honela, sindikatuak aurrera eramango dituen mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu nahi die langileei.
 

 

 

Kezkagarria da babes mailaren etengabeko ahultzea langabeziaren aurrean

Langabeziagatik jasotzen diren prestazio sistemaren babes maila neurtzeko, baita pobrezia eta bazterketa egoerak sahiesteko, normalean estaldura tasa kalkulatzen dugu. Ratio honek langabezia egoeran egoteagatik prestazioak jasotzen dituzten langabetuen proportzioa neurtzen du.

Hala ere, erabiltzen den estaldura tasaren definizioa akats kontzeptual batetik partitzen da: prestazioak jasotzen dituzten pertsonen kopuru osoa neurtutako langabeziarekin zatitzen da, baina kontutan hartu gabe prestazio hauek jasotzen dituzten kolektibo batzuk erregistratutako parotik kanpo daudela.

Hau da adibidez lanaldi partzialean ari direnen eta langabezi prestazioa jasotzen dutenen kasua, edo suspentsio edo lanaldi murrizketa dakarren EEE bat sufritzen duten pertsonena.

Arrazoi honengatik, eta estaldura tasa justuago bat eta logikoago bat izateko, Lanbiden eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuan informazioa jasotzea beharrezkoa izan da. Erraztutako datuen arabera, langabetu bezala erregistratutako pertsonen %34,7ak baino ez zuen langabezia prestaziorik jaso martxoan (prestazioen estadistika langabeziarekiko hilabete bateko atzerapenarekin argitaratzen da). Honek esan nahi du inolako prestaziorik jasotzen ez duten langabeen kopurua normalean erabiltzen duguna baino altuagoa dela; gaur egun 143.500 pertsona baino gehiago dira egoera honetan.

 
 

Langabezia perstazioa jasotzen dutenen kopurua Hego Euskal Herrian

2015eko martxoa
Gizonak
Emakumeak
Orotara
Jasotzaileak (SEPE)
92.603

Langabezian dauden jasotzaileak

39.639
36.688
76.327
Neurtutako langabezia
103.577
116.255
219.832

Ajustatutako estaldura tasa

38,3%
31,6%
34,7%

Iturria: LABek egina Lanbide, Nafarroako Enplegu Zerbitzua eta SEPEren datuekin

Azaleratu behar dugu ere sistema honek ematen duen babes maila gizon eta emakumeei dagokionean. Hain zuzen ere, langabezian dauden emakumeen estaldura tasa gizonezkoena baina apalagoa da: %31,6 lehenarentzat eta %38,· bigarrenaren kasuan.

Halaber, oso kezkagarria da babes mailaren etengabeko ahultzea langabeziaren aurrean, ez soilik babesa jasotzen duen populakuntzaren portzentaiari dagokionean, baita ere bere diru-kantitateari dagokioean. Hain zuzen ere, Hego Euskal Herrian ikusi dugu estaldura tasak behera egin duela, urtarrilean 36,8koa zen eta gaur %34,7koa; era berean jasotzen den prestazioaren kantitateak %2,1 egin du behera.

Garapen hau faktore ezberdinen ondorioa da: prekaritatea eta behinbehinekotasunaren igoera, baina batez ere langabezi estruktural eta iraupen luzeko langabeziaren igoera eta prestazioen murrizketa PPren gobernuak inposatutako erabakieak tarteko.

Azken finean, errealitateak agerian uzten du babes mekanismoak ez direla nahikoa langabeziaren aurrean, kantitae zein luzapenari dagokionean.

Egoera honen aurrean, LABen ustez birbanaketa politikak eta babes soziala indartzea atzeraezina da pobrezia mailaren azpitik inor gera ez dadin eta honela bazterketa egoeran geratzen diren eta geroz eta gehiago diren horien egoerarekin amaitzeko.

 

 

 

LABek obra publiko eta pribatuetan prekarietatea murrizteko proposamena aurkeztu du

0

LAB sindikatuak obra publiko eta pribatuetan prekarietatea murriztea posiblea dela esateko agerraldia eskaini du gaur Bilbon. Horretarako neurriak hartzeko borondate politikoa behar dela adierazi du Etxaidek eta bide horretan sindikatuak egiten duen proposamena aurkeztu du.

Proposamenak hiru ardatz hartzen ditu kontutan: lehiaketa eredu desberdin bat ezartzea non lan baldintza, segurtasun eta proiektu aldetik egoekiena aukeratuko den, lan baldintzak azpikontrata kate guztietan ziurtatzea eta erregistro bat sortzea konpromisoak eta erantzukizunak betetzen ez dituzten enpresen sarbidea ixteko.

LABentzak garrantzitsuena eredu berri bat eraikitzea da; eta premiazkoena gaur ezagunak diren egoera gogorrenak zuzentzea eta konpontzea proposamen zehatzekin eta iniziatibak hartuz.

Prekarietate egoera latzenei begiratuko badiegu derrigorrez jarri behar dugu arreta eraikuntzan. Lehen ez zen xamurra sektore honetan lan egitea, orain arrisku bat da. Eta okerrena, arrisku honen atzean gehienetan instituzio publikoak daudela da, obra publikoan oinarritzen delako orain sektore honetan jarduera.

Hitzarmena ez da betetzen obretan. Ez publikoetan, ezta pribatuan ere. Lan ordu gehiago, soldata txikiagoarekin eta istripuak ez emateko bermatu behar diren neurri barik aritzen dira langileak sektorean.
Lan ikuskaritzak ez ditu bitartekoak egoera hau kontrolatzeko, baina egoera denon aurrean ematen da, edozein herritan, edozein obretan agerikoak dira neurri faltak istripurik ez emateko. Inpunitatea erabatekoa beraz. Bitartean langileak aukera gutxi ditu salaketa bat sartzeko badakielako kaleratua izango dela eta hurrengo bat prest egongo dela baldintza horiek onartzeko sektorea nola dagoen ikusita.
LABeko zenbakien arabera hitzarmena beteko bazen Bizkaian bakarrik 1200 lanpostu berri sortuko ziren (500 zuzen eta beste 700 ezusteko ausentziak eta premietarako duten klausula aplikatuko ez bazen)
Enpresa nagusiak bai betetzen dituela normalean lan baldintzak, baina azpikontratazioa erabiltzen da dibidendoaren orekatzaile gisa. Hau da, azpikontratzen da lanaren gehiengo bat, eta oso prezio txarrean. Hortik enpresa nagusiak enkante publikoan galdutako margena berreskuratzen du sektorea prekarizatzen duen bitartean.
Egoera honek eta espezializazioaren aitzakia oinarri autonomo faltsu gero eta gehiago gure obra publiko eta pribatuetan. Denon buruan dago pasadan udan UPVn emandako istripua non autonomo batek, seguru barik, bere bizitza galdu zuen.
Sektorean lan kargaren zati nagusia obra publikoeta dago. Asconviren arabera (bizkaiako patronala) 2014an eremu publikorako obrak bikoztu egin dira. Hau da, sektorearen biziraupena maila baten eremu publikora lotuta dago.
LABen proposamena egoera eta arrisku hauek ekiditera dator eta guztiz bideragarria denaren iritzia du. Horretarako patronal, sindikatu eta alderdien arteko akordio bat lortu behar da, borondate politikoa behar da Lan ikuskaritzari jarraipen estuagoa egiteko. Hau posiblea da erabaki instituzionalak hartuz gero.

Etxaidek patronal, sindikatu eta alderdiei LABen proposamena helaraziko zaiela adierazi du. Era berean instituzioetara bideratuko duela esan du, proposamena aurrera atera dadin “emankorrena izan daitezkeen bideak aurkituz”.

Proposamen honekin galtzen ateratzen den bakarra prekarietatea da. Zer irabazten dugu: negozioa obra baldintza egokietan egin ahal izatea izatea eta ez azpikontrataziopean.
 

 

 

Ainhoa Etxaide: «El Primero de Mayo se ha reclamado la alternativa a otro modelo económico y social»

0

La secretaria general de LAB, Ainhoa Etxaide, ha sido entrevistada hoy en el programa "Kale Gorrian" de Info7 Irratia. En la entrevista se ha referido, entre otras cosas, a las movilizaciones y a las reivindicaciones del pasado Primero de Mayo y ha la necesidad de "[Re]pensar" el sindicalismo para ofrecer a la clase trabajadora herramientas para hacer frente al modelo económico que nos pretenden imponer. Etxaide ha declarado que las reformas que nos han impusto son más que económicas, "son reformas para hacer otro modelo social y político, y además irreversible".

 

 

 

LABek enplegu suntsiketa eta lan baldintza kaskarrak salatzeko kanpaina abiatu du Osakidetzan

0

Osakidetzan, enpleguaren egoera larria eta arriskutsua da. Alde batetik, enplegua suntsitzen ari dira etengabe; bestaldetik, geratzen den enplegua gero eta prekarioagoa da eta lan-baldintzak gero eta txarragoak dira. BI hauek ekainera bitartean aurrera eramango dugun kanpinaren ardatzak izango dira.

Maiatzean enplegu suntsiketa eta Osakidetzak deitutako EPE ez nahikoei buruz arituko gara. Eta ekainean Osakidetzako langileok jasan behar ditugun kontratazio eta lan-baldintza eskasen txanda izango da.

Baldintzek behartuta, langileok desmobilizatzea eta negoziazio eta elkarrizketaren irudia ematea beste helbururik ez daukan EPE berria onartu egin du Osakidetzak. Baina irudi hori ez dator bat inposaketa errealitatearekin. EPE berria deitzea urrats inportantea bada ere, honako hau guztiz eznahikoa da eta urteotan jasan behar izan dugun ereduari segida baino ez dio ematen. LABek salatu egiten du:

• Plaza kopurua erabat ez nahikoa da. 2014-2015 urteotarako 1014 plaza baina ez dira aurreikusten (hauetatik, erdia barne promoziorako dira, eta gaur arte Osakidetzak ez digu argitu gelditzen diren hutsuneak erresultetara aterako diren edo interinitateekin beteko). Kontuan hartu behar dugu 3000 behin-behineko lanpostu suntsitu direla, gaur egun 9.000 ebentual daudela eta 2018ra bitartera urteko 600 bat langile jubilatuko direla. Izan ere, EPE honetaz gain, enplegu publikoa suntsituko da.

• Ez da kategoria guztientzako EPEa, adibidez, sukaldariak, mantenimendua, operarioak…

• Ez ditu euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatzen, ezta euskara ikasi duten langileen esfortzua saritu ere.

• Formakuntzaren negozio eta iruzurrari eusten dio.

• 2016rako balizko EPEa akordio sindikalarekin lotzen dute. Honako xantaia onartezina da. EPE egiteko baldintzarik badago, osasun publikoaren onerako egin behar dute bai ala bai.

 

Bestaldetik, Osakidetzak aurkeztu duen EPE Oinarrien zirriborroa aurreko eredu zaharkituan oinarritzen da. Soilik aldaketa txiki batzuk sartu dituzte, mahai sektorialeko sindikatuok eredu kaskar honen gaineko “ekarpenak” egitera gonbidatzen gaituelarik.

Gauzak ez dira honela egiten. EPE eta Kontratazio ereduaren benetako elkarrizketa eta negoziazioa urgentea da, baina inertziarik gabe eta inplikaturiko eragile guztien parte hartze demokratikoa ziurtatuz. Abiapuntu moduan, 2011 urtean LABek eredu propio aurkeztu zuen. Honetan aipagarriena zen behin azterketa gaindituta nota hori mantenduko zela hurrengo deialdietan, zeinetan nota igotzeko izena eman zitekeelarik. Baina Osakidetzako Zuzendaritzak ez du kontuan hartu nahi izan.

  

 

 

MAIATZAREN LEHENA. MOBILIZAZIOEN ARGAZKIAK

BIZKAIA

BILBO

BUSTURIA-LEA ARTIBAI
Lekeitio


Bermeo

EZKERRALDEA
Barakaldo

ESKUMALDEA
Erandio

DURANGALDEA
Durango

HEGO-URIBE
Galdakao

GIPUZKOA

DONOSTIA

DEBALDEA
Eibar

BURUNTZA-GOIERRI
Beasain

Tolosa

Hernani
Hernaniko Kronika

OARSO BIDASOA
Orereta

KOSTA UROLA
Zestoa

IPAR EUSKAL HERRIA


BAIONA

MAULE

ZIBURU

ARABA

GASTEIZ

AIARA
Laudio

OION

NAFARROA

IRUÑERRIA
Potasasetik Iruñera Martxa

Iruñea

Agoitz

BORTZIRIA
Bera

ERDIALDE-ERRIBERA
Lizarra

Tafalla

Tutera

SAKANA
Altsasun


Ainhoa Etxaide: «Sindikalgintza inoiz baino beharrezkoagoa da»


LABeko idazkari nagusia, Ainhoa Etxaide, Gasteizen izan da Maiatzaren Lehenari begira sindikatuak antolatutako mobilizazioen baitan. Bertan, besteak beste, inposatu nahi diguten ereduaren aurka eta Euskal Herriak behar eta aldarrikatzen duen berriaren eraikuntzan burujabetza estrategia baten beharra aldarritu du. Gobernuek geldirik dauden sindikatuen nahiaren aurrean Etxaidek, LABen 40 urteko ibilbidean gertatu ez den bezala, oraingoen ere gure bidetik ateratzea ez dutela lortuko adierazi du.

Ainhoa Etxaideren interbentzioa Gasteizen
MAIATZAREN LEHENA 2015
Egunon guztiei. Fase ekonomiko berrian sartu omen gera. Eta zer? Horrek zer suposatzen du? Krisiari erantzuteko erabakiak hartu genituen, bide bat marraztu genuen. Erabaki berriak hartu behar ditugu orain? Egoera aldatu da? Zein izango da gure jarrera, zeintzuk gure borrokak? Zein da plana?

Galdera hori erantzuteko asmoz etorri naizenez zuzenean sartuko naiz. Eta hadi egon, ongi ulertzen ez baduzue guztia errepikatuko dudalako berriro bukatzen dudanean. Ezetz, lasai. Behin esan ta nahikoa. Zalantzak dituenak web orrian irakurri dezake guk pote batzuk hartzen ditugun bitartean.

Plan bat behar badugu, oinarri sendoak edukitzea da lehenengo gauza. Gureak bi dira: Ez dugu ontzat ematen hazkunde eredu hau. Gure bizkar egin nahi dutelako. Gu miseriara kondenatuz. Ez dugu egoera hau egonkortzen eta indartzen lagunduko. Egoera aldatzeko borrokatuko dugu.

Bestea: benetan sinesten dugu gertatu den guztia atzera bota dezakegula gure indarrak ongi antolatzen baditugu. Baina ez dugu borrokatuko orain 10 urteko egoera berreskuratzeko. Orduan ez genuen gustokoa, ez dugu orain aldarrikatuko.

Azken urteetan egin digutena atzera botatzeko bidea Euskal Herri aske bat eraikitzea da. Gaur lehen bezala, eta orain inoiz baino gehiago. 8 urteetan gauza asko lapurtu dizkigute, baina ez dena. Iparra ez digute lapurtu eta ez dugu galdu.

Dicen que por fin hemos entrado en fase de crecimiento y la recuperación esta en marcha. Yo hoy no voy a discutirlo. El que quiera comprar el discurso oficial que lo compre. Pero no es gratis, seamos conscientes de su precio.

Supone, en primer lugar, aceptar el saqueo de derechos de los últimos años. Supone apoyar las políticas económicas y sociales que se están haciendo desde los gobiernos en estos momentos. Y lo mas grave: supone depositar en este crecimiento económico la posibilidad de mejorar nuestra situación. Y eso es simplemente imposible. Si aceptamos el recorte de derechos y avalamos las políticas actuales: ¿dónde está la posibilidad de transformar la realidad???

El precio del discurso oficial no es otro que renunciar a todo lo que nos han robado los últimos 8 años. Renuncia que por supuesto, haría irreversible lo que nos han impuesto.

Con crecimiento o sin él, nuestro plan no pasa por asumir esta realidad y negociar las migajas que pretenden destinar a la gran mayoría. Repartir miseria mientras la misma minoría de siempre se pega otro atracón. Tampoco queremos compartir mesa con ellos. Lo decimos sin ningún complejo: nuestro objetivo es echarles de la mesa, poner todas las sillas que faltan y comer sin ningún problema. Que para eso es nuestra comida, y nosotras nos lo hemos currado.

Guk badugu alternatiba. Badugu plana:

• Hasteko aldarrikapenak langileon eta Herriaren egoerari begiratuz egitea. Ez inposatu diguten errealitate berria “kontutan” hartuz.

o 1200 euro erreferentzia soldata eta prestazioetan.
o 35 ordutako lanastea.
o Zerbitzu publikoak kalitatezkoak herritar guzti-guztioi ziurtatzea nahiz hemen edo beste edozein lekutan jaioak izan, landuna edo langabe izan.
o Etxebizitza duin bat guztientzat.
o Emakumeak eskubide guztien jabe egitea diskriminazioarekin amaituz.
o
Neurri hauek hartuko balira egoera soziala irauli egingo litzateke. Non dago arazoa? Krisi finantzieroa konpontzeko politikak egin zituzten; krisi ekonomikotik ustez ateratzeko politikak egin dituzte; zergatik ez egin orain krisi soziala konpontzeko politikak?

Aldarrikapen hauekin arriskuan jartzen omen dugu gaurko hazkunde ekonomikoa. Eta nork esan du inposatu zaigun egoera ekonomiko hau zaindu eta babestu behar dugunik? Guk langileak defendatzen ditugu eta hazkunde honetan aberatsek besterik ez dute irabazten.

• Proposamenekin jarraituz: Adostu dezagun burujabetza estrategia bat behingoz. Motzera, egoera politikoa aldatuko genuke. Eztabaida politikoa lokartu eta aldaketa prozesua itzali nahi dutenen kaltetan. Ez da gutxi.

Aurrera begira urratsak emateko ere ezinbestekoa da. Menpekotasunetik ez dago alternatiba bat eraikitzerik. Nola emango diogu buelta egoerari, elite ekonomikoek ezartzen dituzten baldintzen menpe segitzen badugu? Nola egingo dugu bide propioa multinazionalek hemen inbertitzeko jartzen dituzten baldintzei men egiten bazaie? Nola egin aurrera Madriletik inposatzen diren erabakien menpe jarraitzen badugu?

• Eta azkena, proposamena baino, baieztapena: Sindikalgintza inoiz baino beharrezkoagoa da. Baina gure buruari zintzotasun osoz begiratu behar diogu. Borroka asko egin dugu, LABekoak bereziki. Okertzeko beldurrik gabe eta oso harro esaten dut hori. Arrazoia badugu, baina egiten ditugun borrokak irabazteko indarra behar dugu.

Muga eta zailtasun berriei erantzun eta proposamen berriak: Prekarioak antolatzeko bide egokiak, emakumeak aktibatzeko molde eraginkorrak, etorkinen errealitateari erantzuten ikastea. Nola borrokatu negoziazio kolektiborik gabeko egoeran, nola bihurtu desobedientzia langileen borroka tresna. Zer izan nahi dugu etorkizunean, orain erantzun behar dugun galdera da.

Gobernuek oso argi dute zein sindikatu mota nahi dituzten: eserita lasai daudenak gaurko egunarekin Zutik Langileak abestu arren. Patronalak hori bakarrik ez, patronalak badaki zein sindikatu nahi dituen, eta baita zer egin, nahi ez dituenekin. Legez kanporatu eta kitto!. Eta langileak? Bi urte ditugu erantzunak jasotzeko, eztabaida lantokietara eta herriko plazara eramateko. Eta ez galdetu bakarrik sindikatuan daudenei, indar berriak batzeko sindikalgintzatik aldendu direnak entzun behar ditugu!!
Salarios y prestaciones de 1200 euros, jornada semanal de 35 horas, acceso libre y universal a los servicios publicos seas de donde seas, tengas empleo o no. Garantizar el derecho a una vivienda digna. Garantizar todos y cada uno de los derechos a las mujeres en igualdad de condiciones. Capacidad para reorganizar el mercado laboral vasco y construir un sistema propio de seguridad social ¿Por qué no?

Porqué que unos pocos acumulen mas riqueza que la mayoría de nosotros juntos es más sostenible que garantizar salarios de 1200 euros. Como va a ser una locura reducir la jornada a 35 horas cuando dicen que el principal problema es el paro. Bancos con bloques enteros de casas vacías, mientras desahucian a personas para quedarse con su casa, quitándoles todo lo que tienen, para adueñarse de algo que no necesitan.

El Banco de España ha dicho que moderación salarial y no perder de vista las reformas para no poner en peligro este crecimiento económico. ¿y porque nos tenemos que hacer responsables nosotros de que esta economía funcione si solo beneficia a un puñado de ricos y a nosotras nos condenan a la pobreza??

Después de la tormenta llega la calma. Ha pasado la crisis… En LAB no tenemos la más minima intención de acomodarnos a esta situación. Tenemos la agenda que el cambio necesita:

En los próximos meses se juega el mapa institucional que va a abordar el debate del modelo territorial, que va a determinar cual es la posición de las instituciones vascas y navarras ante una nueva situación política y económica en el Estado. Que NO ganen los de siempre!!

En nuestro ámbito será el momento de demostrar que somos capaces de aumentar la conflictividad por encima del bloqueo en la negociación colectiva: mas acción sindical y mas confrontación en las empresas. Mas debate y movilización social sobre las alternativas.

Y tenemos que dar nuevos pasos también en el ámbito político. ¿Tomamos o no la iniciativa para construir acuerdos que den vida y velocidad al proceso soberanista? ¿Damos un paso al frente ante el Estado y su política contra el Colectivo de Presos y Presas Políticas? Rajoy ha vuelto a responder que no hay cambios en la política penitenciaria hasta que ETA se disuelva ¿No era hasta que desapareciera la lucha armada? ¿O hasta que el colectivo aclarara su posición sobre la legislación penitenciaria? Si la mayoría social de Euskal Herria demanda una salida a la situación de los presos, y hay apoyo internacional para ello, ¿cual es el siguiente paso para quitarle entre todos la llave de las cárceles a este gobierno?

Egia da krisi honetan askok lortu dutela euren ametsa. Gure eskubideak txikitzea mugarik gabe zapaltzeko. Hitzarmenak deuseztatzea. Langileak oraindik eta gehiago zatitzea. Sindikatuoei muga kasi gaindiezinak jartzea. Ez dute guztia lortu ordea.

Orain 40 urte jarri zen LAB proiektua martxan. Inoiz baino gehiago gera, inoizko ordezkaritza lortu dugu. Bigarrenak izango gera gertu. Sindikatu handi eta garrantzitsu bat gara Euskal Herrian. Baina ez ginen handiak izateko jaio. Euskal Estatu Sozialista bat lortzeko jaio ginen. Gure konpromisoa? indar guztiak helburu horretara jartzea!

EZ DUTE LORTU GU BIDETIK ATERATZEA HORI EZ DAGOELAKO EUREN ESKURA. HORI GURE ESKU DAGO. LAB EGITEN DUGUN GIZON ETA EMAKUMEON ESKU. ZORIONAK GUZTIEI. JARRAITU IZATEN INDEPENDENTZIAREN ETA SOZIALISMOAREN BORROKAREKIN AMAITU NAHI DUTENEN AMETS GAIZTOA!!!

GORA EUSKAL HERRIKO ETA MUNDUKO LANGILERIA!!!

 


Mobilizazioaren aurretik medioei eskainitako adierazpenak

Declaraciones a los medios minutos antes de la movilización

 

 

Milaka langilek LABekin bat egin dugu Maiatzaren Lehenean

"M1. LANGILEOK BORROKAN. Euskal Herria aldaketa bidean" lelopean milaka langile kalera atera gara gaur, Maiatzaren Lehena, LABek Euskal Herrian deitutako mobilizazioekin bat eginez. 25 mobilizazio burutu ditugu Euskal Herriko herrialde eta eskualdeetan alternatibak baditugula aldarrikatzeko eta inposatu nahi diguten eredu neoliberalaren kontra borrokatzen jarraituko dugula ozen esateko. Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusia Gasteizko mobilizazioan parte hartu du, eta bertatik LABen 40 urteko ibilbidean gertatu ez den bezala, oraingoen ere gure bidetik ateratzea ez dutela lortuko adierazi du. Interbentzioraren amaieran gerturatutako jendea zoriondu nahi izan du independentziaren eta sozialismoaren borrokarrekin amaitu nahi dutenen amets gaiztoa izateagatik.