2026-11-02
HomeJai inposaturik ez!Aurten ere LABek planto egin du inposatutako jai egunen aurrean

Aurten ere LABek planto egin du inposatutako jai egunen aurrean

Gaur, urriak 12, beste urte batez “Hispanitate Egunaren” ospakizuna inposatzen zaigularik, lan egutegi propioa aldarrikatuko dugu. LAB sindikatuak aurtengoan ere planto egingo du inposatutako jai egunen aurrean. Espainiak Amerikako lurraldeak usurpatu izana eta bertan egindako gehiegikeriak gogoratu eta ospatzeko helburuz inposatua izan zaigun jai egun horretan zer ospaturik ez dugu. Hala, LAB sindikatua lanean da gaur ere.

Bere egutegia inposatzen ari zaigu Estatu espainiarra. Inposaketak egiten ari da, halaber, erreformaz erreforma, dekretuz dekretu, murrizketekin —prestazioetan, oinarrizko eskubide sozialetan…— . Eta egunetik egunera behartxuago egiten gaituzten neurrien bidez. Ez gaude hori onartzeko prest.
Bizi dugun egoera honetan, subirautza ekonomiko eta politikoa premiazkoa dugu. Gure herria ukatzen duen jai-egutegiaren aurrean eta gure herriari desberdintasunak eta sufrimendua ekartzen dizkioten politika antisozialen aurrean, planto egin eta burujabetza eskatzea tokatzen zaigu.

Ez dugu onartzen espainiar Estatuak inposatutako egutegia, eta gaurko eguna lan eta borroka eguna izan da LABentzat. Hala, gaur, urriak 12, Iruñean izan gara. Bertan Euskal Herriak azken hilabeteotan Estatu espainiar inperialistaren kontra egindako epaiketaren sententzia plazaratu da. Ikuspegi sindikaletik ere “ez gainditua” ematen diogu eta Askapeneko internazionalisten askatasuna eskatu eta Estatu espainiarraren politika antidemokratiko eta antisozialak arbuiatzeko egin den martxan parte hartu dugu. 

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Osakidetzako langileek irmoki erantzun diote greba deialdiari, eta kaleak bete dituzte lehenengo greba egunean

Eguerdiko manifestazioek milaka pertsona bildu dituzte, osasun zerbitzuko kategoria guztietako beharginak eta osasungintza publikoa babesteko herri plataformetako kideak eta herritarrak barne.

Osakidetzako grebaren baitan Osasun Sailean eserialdia egin dugu

Bilboko egoitzan ekimena egin dugu goizean, eta Alberto Martinez sailburuari eskutitza helarazi ahal izan diote haren idazkariaren bitartez. Greba eguna oso arrakastatsua izaten ari da....

Nafarroako administrazioko langile guztiek 60 urterekin erretiroa hartu ahal izatea eskatu dugu

Gaur goizean LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du Nafarroako Jauregiaren aurrean, urtarriletik aurrera langileok enegarren eskubide-igalera pairatuko dugula salatzeko: erretiro adin arrunta 67 urtera atzeratzea....