Igor Arroyo: “Medikuen Sindikatuak eskatzen duenak ez dauka ez hanka eta...
Nafarroako osasungintza publikoan esklusibotasuna kentzearen inguruko eztabaidari buruz galdetu diote gaur goizean LABeko koordinatzaile orokorrari, Igor Arroyori, Naiz Irratian. Bada, kritiko azaldu da Gobernuarekin nahiz Medikuen Sindikatuak egindako eskaerarekin, zeina “xelebre” gisa deskribatu duen. Klasismoa leporatu die esklusibotasuna kendu baina, hala ere, Osasunbidean soilik jarduteko konpromiso horren truke ordaintzen den gehigarria jasotzen jarraitzeko eskatzen duten sendagileei. Gogorarazi du, hala ere, Medikuen Sindikatuak ez dituela osasungintzako langile guztiak ordezkatzen, eta azpimarratu du badirela klase kontzientziadun profesionalak, horietako zenbait LABen dihardutenak.
Suhiltzaileen EPEaren lehenengo azterketaren ebazpenaren aurka helegitea tarteratu zutenek hirugarren azterketan...
Gaur egin da suhiltzaileen EPEaren bigarren azterketa, Arkauteko Akademian. Bertan egon gara hautagaien
aurkezteko eskubidea gauzatzen zela bermatzeko. Izan ere, hasiera batean, Arkautek debekatu zien helegiteak
aurkeztu zituzten hautagaiei azterketa honetan parte hartzea.
Euskal Enplegu Publikoaren Lege hau langileona ez dela adierazteko elkarretaratzea egin...
EAJk eta PSE 2008tik saiatzen ari dira estatuko Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutua (EPOE) delakoa erkidego autonomikoan garatzen duen Euskal Enplegu Publikoaren Legea aurrera ateratzen. Lau legegintzaldi behar izan dituzte, eta azkenean arrabola erabiliz lortu dute. LABek salatzen du bide hau guztia langileon ekarpenei erabat bizkar emanda egin dutela, ez baitute sindikatuon ekarpen bat ere kontuan izan.
Enplegua eta eros-ahalmena zerbitzu publikoetan erabakitzeko, mobilizazioak egingo ditugu berriro azaroaren...
Enplegu publikoak murrizten jarraitzen du: iruzurrezko langile egiturak, erretiro tasa altuak, pribatizazioak, hizkuntza eskubideen urraketak... administrazioen eta sindikatuen artean enplegu planak eta lan baldintzak adostu egin behar dira, inongo inposiziorik gabe. Hori dela eta, administrazio eta enpresa publikoetako lantokietan mobilizatuko gara.
Enplegu eta soldata publiko duinak negoziatu ahal izatea aldarrikatu dugu
EAEko Funtzio Publikoaren Mahai Orokorraren bilera dela eta, beste mobilizazio bat egin dugu Lakuan.
Mobilizaziora deitu dugu sektore publikoan, urriaren 14tik abiatuta, bertako negoziazio kolektiboaren...
Hilaren 14an, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan elkartuko gara eremu publikoko delegatuok. Iruñean, 11:00etan, Nafarroako Gobernuaren aurrean; Gasteizen, 11:30ean, Plaza Berrian; Donostian, 11:30ean, Gipuzkoa Plazan; eta Bilbon, 11:30ean, Eusko Jaurlaritzan (Gran Via, 85).
Errekurritu egingo dugu Osakidetzako iruzurrezko EPEaren ikerketa ixten duen Autoa
Gasteizko instrukzioko 2.Epaitegiko magistratuaren erabakia lotsagarria eta sinesgaitza iruditzen zaigu. Magistratuak amaiera faltsua eman dio ikerketari, inkognita handiak airean utzita.
Eusko Jaurlaritzak inposatu dituen egonkortasun deialdiak guztiz ez-nahikoak dira
Nafarroako Gobernuak egin duen moduan, Jaurlaritzak ez ditu egonkortze prozesuak langileak finkatzeko behar bezala baliatu, eta kasu askotan negoziazio prozesuak antzerki bihurtu ditu.
Foru lege dekretua zentzugabekeria bat da, eta ez du konponduko Nafarroako...
Foru lege dekretua hilik jaio da, ez baitu balioko behin-behinekotasun tasa % 8tik behera murrizteko, inola ere ez.