2026-10-16
HomeEkintza SozialaEskubide Sozialen KartaAlternatiben Herria urriaren 24an Bilbon #alternatibenherria

Alternatiben Herria urriaren 24an Bilbon #alternatibenherria

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta, ALTERNATIBEN HERRIA ekimena egingo da datorren URRIAREN 24AN BILBON, "BIZITZA BURUJABEA ESKUBIDE OSOZ" lemapean. Alternatiba Herria aldarrikapen eta ospakizun eguna izango da, egunerokoan bizia ematen diguten hamaika proposamen handi eta txikien erakusleihoa. Alternatibak dituen herria bizirik dagoen herria da.
Egungo sistema aldatu behar da, Euskal Herriak alternatibak ditu eta jada martxan daudela erakutsi behar dugu. Bide horretan Alternatiben Herria ekimenaren oinarriak azaltzen dituen manifestua osatu dugu.

Gehitu deialdiari eta aldarrikatu gure herriak dituen alternatibak manifestua sinatuz eta zabalduz!

ALTERNATIBEN HERRIA
Ekimenean parte hartu nahi baduzu edo edozelango zalantzarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

http://alternatibenherria.eus
kontaktua@alternatibenherria.eus
@alterherria
Alternatiben-Herria

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Iberiar penintsulako estaturik gabeko nazioek orain arte nola iraun duten azaldu nahi duen ‘Enigma’ dokumentala egi bihurtzen lagundu

Euskal Herriak, Galiziak eta Herrialde Katalanek indarrak batu dituzte estaturik gabe nola bizirik iraun duten azaltzea. Horixe du helburu Enigma proiektuak. Dokumentala finantzaketa kolektibo...

Azaroaren 11n lantokiak hustu eta kaleak bete ditzagun dei egiten diegu euskal langileei

Euskal Herritik Euskal Herrirako greba orokorra izango da, bertako patronalei eta instituzioei pobretzearen eta errentismoaren kontrako neurriak eskatzeko.

Ospitaleetan mobilizatu gara Osakidetzari eskatzeko gure aldarrikapenei eta langileen beharrei erantzun diezaiela

Osakidetzak sindikatuei bidalitako akordioaren lehen zirriborroak ez du soldata-hobekuntzarik jasotzen, eta hori Eusko Jaurlaritzak 2027. urterako aurrekontuak ixten dagoen bitartean; azpimarratu behar da arau horrek osasun publikorako partidak zehaztuko dituela. LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok berresten dugu ezinbestekoa dela mobilizazio dinamikarekin jarraitzea.