Etiquetas Lan istripuak

Etiqueta: lan istripuak

Melesur enpresako langileak mobilizatu dira, urteko lehen lan heriotza salatzeko

Trapagarango Sistem Melesur Energia enpresako 36 urteko langile bat hil da Basurton, tentsio handiko dorre batean lanean ari zela. Urteko lehen lan heriotza izan da, eta, honen harira, zendutako langilearen lankideek elkarretaratzea eta greba egun bat egin dituzte. Lantegiaren aurrean egindako mobilizazioan, LABeko Industria arloko kide Zorion Ortigosak hartu du hitza, eta lan istripuaren atzean prekarietatea dagoela nabarmendu du, iaz izandako hildako kopuru nabarmena adibide. Gutxienez 71 langilek galdu zuten bizia iaz, eta Joaquin Beltranek oraindik jarraitzen du desagertua Zaldibarreko zabortegian.

Lan heriotzen odolustea salatu dugu Arabako Foru Aldundiaren aurrean

Lan heriotzen sarraskiak ez du etenik. Aurten 70 langile hil egin dira, gutxienez, Euskal Herrian; eta Joaquin Beltranek desagertuta jarraitzen du Zaldibarko zabortegian. Azken egunotan beste zenbait lekutan egin bezala Donostian ostiralean egindako elkarretaratzea adibide, Gasteizen mobilizatu gara euskal gehiengo sindikalak deituta, prekarietateak hil egiten duela salatzeko. Hain zuzen ere, Arabako Foru Aldundiaren aurrera eraman dugu lan heriotzen salaketa, eta instituzioei beste alde batera ez begiratzeko exijitu dugu bertan. Gogoan izan ditugu hildako langileak; Amurrioko Saretxoko obretan joan den asteazkenean hildako behargina, tartean.

Lan istripuen pandemiaren aurrean, noiz hasiko da administrazioa neurri gogorrak hartzen?

Asteartean Aranaratxen izandako lan heriotzaren aurrean, dei egiten dugu LAB, ELA, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU eta CGT sindikatuok datorren ostiralean, azaroaren 27an, 12:00etan, Iruñeko Tomas Caballero Parkean kokatuta dagoen Nafarroako Gobernuaren Lan Sailaren aurrean egingo dugun kontzentrazioan parte hartzera. Herritar eta langileak izan behar gara laneko heriotzek dakarten odoluste honen aurrean nahikoa dela esango dugunak.

Gernikako Laminados Losal enpresan izandako lan istripu larria salatu dugu, lantegi...

Pasadan larunbatean, urriak 24an, lan istripu larria eman zen enpresan, ordu gehigarrietan izandako istripua, larunbat batean, aste osoa lan egin ondorengo lan jardunaldi gehigarrietan.