Etiquetas Hildakoak

Etiqueta: hildakoak

Lan heriotzak salatu dituzte, Derioko Errekalde zentroan hildako sukaldaria gogoan

Lan heriotzen odolusteak ez du etenik, eta, joan den astean, lau eguneko epean, hiru langile hil ziren bihotzekoak jota; horietako bat Derion, Bizkaiko Foru Aldundiko Errekalde Laguntza Zentroan. Hain zuzen ere, bertako sukaldari bat hil egin zen, ondoezik sentitu eta gero. Bada, Derioko lan heriotza salatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiko enpresa batzordeak elkarretaratzea egin du Foru Jauregiaren aurrean.

Melesur enpresako langileak mobilizatu dira, urteko lehen lan heriotza salatzeko

Trapagarango Sistem Melesur Energia enpresako 36 urteko langile bat hil da Basurton, tentsio handiko dorre batean lanean ari zela. Urteko lehen lan heriotza izan da, eta, honen harira, zendutako langilearen lankideek elkarretaratzea eta greba egun bat egin dituzte. Lantegiaren aurrean egindako mobilizazioan, LABeko Industria arloko kide Zorion Ortigosak hartu du hitza, eta lan istripuaren atzean prekarietatea dagoela nabarmendu du, iaz izandako hildako kopuru nabarmena adibide. Gutxienez 71 langilek galdu zuten bizia iaz, eta Joaquin Beltranek oraindik jarraitzen du desagertua Zaldibarreko zabortegian.

2021ean lan istripuan hildako langileak

LAN ISTRIPUAN HILDAKO LANGILEAK:2007 - 2008 - 2009 - 2010 - 2011 - 2012 - 2013 - 2014 - 2015 - 2016 - 2017- 2018 - 2019 - 2020-2021 2021 Araba: 11 | Bizkaia: 22 | Gipuzkoa: 15 | Nafarroa: 20 | Iparraldea: 0 68 Prekaritateak eraildako 68. langilea DataLekuaLangileaLantokiaZergatia21/12/28Gasteiz--Auto harrapaketa, bizikleta...

Itsasoan izandako azken heriotza salatu dugu

Arrantza sektorean zoritxarreko albiste baten berri izan genuen abuztu hasieran, berriro ere lan baldintza kaskarren ondorioz tostarteko bat hil zen...

Berriro ere arrantza sektorean zoritxarreko albiste baten berri izan dugu

Atzo, hilak 03, jakin genuen Bermeotik 65 millatako uretan “Otzarri Berria” arrantza ontziko F.J.R.B. 55 urteko tostarteko bat hil zela lanean ari...