Etiquetak Hildakoak

Etiketak: hildakoak

Dagoeneko 69 langile hil dira lan istripuz Euskal Herrian aurten, 2021eko...

Joan den abenduaren 7an, 56 urteko langile bat hil zen Arabako Iruraiz Gauna udalerriko Arrieta auzoan, txalet batean eraikuntza-lanak egiten ari zela, lan istripu ez-traumatikoan.

Euskal Herrian 2022an hildako 68. langilea zendu da Berriobeitin, eta iazko...

Berriobeitiko (Nafarroa) Saint Gobain Abrasivos enpresan 56 urteko langile bat hil da gaur; bere lanpostura sartzera zihoala ondoezik sentitu eta bertan hil da.

Langile bi hil dira bost egunetan

Atzo, abuztuak 16, beste langile bat hil zen istripu ez traumatikoan. Moyua enpresako 54 urtetako I.S.A. hil egin zen Ormaiztegin. Bost egunetako epean lan istripuz hiltzen den bigarren langilea da, abuztuaren 12an Donostiako Garbiketa Aldi Baterako Enpresa Elkarteko (ABEE) M.S.L. hil baitzen Gipuzkoako hiriburuan. Gaur bertan salatu dute azken heriotza hau hildakoaren lankideek.

Garraiolarien lan istripuak sektorean ezartzen diren lan baldintza prekarioen ondorio dira

Laudioko Guardian enpresako azpikontrata den Oiartzungo Transportes Gexako 47 urteko langile bat hil da, atzo istripu larria izan ondoren, Orozkoko BP gasolindegian, karga gainera erorita.

Euskal gehiengo sindikalaren iritziz, erantzukizun politikoak argitzea eta azken ondorioetaraino iristea...

Euskal gehiengo sindikaletik salatu dugu Zaldibarreko afera gainetik kendu nahi duela Jaurlaritza, erantzukizunak saihestuz eta Verter Recycling errudun bakar gisa aurkeztuz iritzi publikoaren aurrean.

Lan istripuak lan harremanen, prekarizazioaren, lan arautegiaren eta azpikontratazioaren emaitza dira

Ulzama Manipulados enpresako 53 urteko langile bat hil da Nafarroako Sorauren herrian, makina batek harrapatuta. Azken honekin, aurten gutxienez 8 langile langile hil dira lanean Euskal Herrian eta Joakin Beltranek desagertuta jarraitzen du Zaldibarreko zabortegiaren iazko otsailaren 6tik.

Lan heriotzak salatu dituzte, Derioko Errekalde zentroan hildako sukaldaria gogoan

Lan heriotzen odolusteak ez du etenik, eta, joan den astean, lau eguneko epean, hiru langile hil ziren bihotzekoak jota; horietako bat Derion, Bizkaiko Foru Aldundiko Errekalde Laguntza Zentroan. Hain zuzen ere, bertako sukaldari bat hil egin zen, ondoezik sentitu eta gero. Bada, Derioko lan heriotza salatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiko enpresa batzordeak elkarretaratzea egin du Foru Jauregiaren aurrean.

Laneko heriotzen sarraskiak ez du etenik

Urte hasi berri honetan, gutxienez 2 langile hil dira lanean Euskal Herrian eta Joaquin Beltranek desagertuta jarraitzen du Zaldibarreko zabortegian otsailaren 6tik. Bada, ostegunean, Ezkion, Basalan Arrospide enpresako 54 urtetako langilea larri zauritu zen zuhaitz baten adarra gainera erorita. Ospitalera eraman eta bertan hil zen. Duela 10 urte, Leitzan, enpresa berdinean 28 urteko langile bat zendu zen antzeko egoeran. Gehiengo sindikalak deituta, urtarrilaren 27an, 12:00etan, Ezkioko plazan mobilizatuko gara lan heriotz hau salatzeko.

Melesur enpresako langileak mobilizatu dira, urteko lehen lan heriotza salatzeko

Trapagarango Sistem Melesur Energia enpresako 36 urteko langile bat hil da Basurton, tentsio handiko dorre batean lanean ari zela. Urteko lehen lan heriotza izan da, eta, honen harira, zendutako langilearen lankideek elkarretaratzea eta greba egun bat egin dituzte. Lantegiaren aurrean egindako mobilizazioan, LABeko Industria arloko kide Zorion Ortigosak hartu du hitza, eta lan istripuaren atzean prekarietatea dagoela nabarmendu du, iaz izandako hildako kopuru nabarmena adibide. Gutxienez 71 langilek galdu zuten bizia iaz, eta Joaquin Beltranek oraindik jarraitzen du desagertua Zaldibarreko zabortegian.