Etiquetas Heldu eta pentsiodunak
Etiqueta: heldu eta pentsiodunak
Beste behin ere kalera atera gara erretreten erreformari ezetz esateko
Ipar Euskal Herriko langileek grebara jo dute gaur, hirugarrenez, Frantziako Gobernuaren pentsio erreformari ezezko borobila emateko asmoz. Baionako manifestazioak jarraipen itzela izan du beste behin ere. Bihar, asteazkena, Euskal Herriak pentsio sistema propioa behar duela aldarrikatzeko mobilizazioa egingo du LABek Hendaia eta Irun arteko Santiago zubian.