Etiquetak Heldu eta pentsiodunak

Etiketak: heldu eta pentsiodunak

Pentsio publiko duinen aldeko mobilizaziora deitu dugu

Gobernuaren eta CCOO eta UGT sindikatuen arteko akordioa urriegia da, ez baitu pentsio publiko duinik bermatzen gaur egunerako, eta are gutxiago etorkizunerako.

Pentsioen erreforma: egiteko moduak kritikatzeaz gain, azken hamarkadetako murrizketak lehengoratzea eskatu...

Espainiako Gobernuak Estatuko elkarrizketa sozialeko mahaian aurkeztutako pentsioen erreformaren xehetasunak ezagutu eta baloratu bitartean, LABek lehenengo balorazioa egin du.

Beste behin ere kalera atera gara erretreten erreformari ezetz esateko

Ipar Euskal Herriko langileek grebara jo dute gaur, hirugarrenez, Frantziako Gobernuaren pentsio erreformari ezezko borobila emateko asmoz. Baionako manifestazioak jarraipen itzela izan du beste behin ere. Bihar, asteazkena, Euskal Herriak pentsio sistema propioa behar duela aldarrikatzeko mobilizazioa egingo du LABek Hendaia eta Irun arteko Santiago zubian.

Pentsio publikoetan egindako murrizketak atzera botatzeko beharra planteatu dugu

GarbiƱe Aranburu LABeko koordinatzaile nagusiak agerraldia egin du gaur goizean, Espainiako eta Frantziako pentsioen erreformei buruz egiten dugun irakurketa azaltzeko. Estatu espainiarrean egindako azken bost erreformen ondorioei buruzko azterketa ere aurkeztu du, pentsioen bideragarritasunari eusteko hainbat neurrirekin batera. Azkenik, otsailaren 8an Lapurdi eta Gipuzkoa arteko mugan egingo duen mobilizazioa iragarri dugu. Hemen lan egin, hemen kotizatu, hemen erabaki. Pentsioen erreformei ez izango da leloa.