Etiquetas Hauteskunde Sindikalak

Etiqueta: Hauteskunde Sindikalak

Tokiko errealitatea eta beharrak kontutan hartuko ditugula jakinarazi dugu, Ipar Euskal...

Erabakitzeko eskubidea berreskuratzeko eta tokiko alternatiba baten alde egiteko, Enpresa Oso Txikietako (TPE) hauteskundeetan izango da LAB Ipar Euskal Herrian, martxoaren 22tik apirilaren 6a bitartean. Hain zuzen ere, enpresa oso txikietako langileak nahi duten sindikatuarentzat bozkatzera deituak daude datozen asteetan. Bada, egunerokotasunean, LABek tokiko errealitatea, bertako beharrak eta langileen kezkak kontutan hartzen ditu. Hala, gure iritziz, enpresa oso txikietako langileetatik hurbilago dauden erabakiguneak sortzea beharrezkoa da, eta hori izango da gure helburuetako bat.

Berriz irabazi ditugu hauteskundeak Iruñeko Udalean

Duela lau urte egindako hauteskunde sindikaletan bezala, oraingoan ere LAB izan da Iruñeko Udalaren zenbaketa orokorrean boto gehien lortu dituen sindikatua; izan ere, 10 ordezkari lortu ditu: zazpi, funtzionarioen eta administrazio-kontratudunen artean, eta hiru, lan-kontratudunen artean. Horrela, bigarren indarrak baino lau ordezkari gehiago izanen ditugu.