2026-02-02
InicioEuskal HerriaSalbuespenezko espetxe politika bertan behera uzteko eskatu diogu Espainiako Gobernuari, denborarik galdu...

Salbuespenezko espetxe politika bertan behera uzteko eskatu diogu Espainiako Gobernuari, denborarik galdu gabe

LAB, ELA, UGT, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, EHNE, HIRU eta Etxalde sindikatuok elkarretaratzea egin dugu Bilbon, euskal presoen eskubideen alde. Sare erakundearen Izan Bidea ekimenaren baitan egin dugu mobilizazioa, Plaza Eliptikoan, eta LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk hartu du hitza. Presoen egoerari heltzea eta konponbide bat ematea premiazkoa dela adierazi du, eta Espainiako Gobernuari salbuespenezko espetxe politikarekin amaitzeko exijitu dio.

Garbiñe Aranbururen hitzetan, «presoen eskubideen alde bildu gara, bizirik, osasuntsu eta etxean nahi ditugulako. Etorri gara honera preso politikoei aplikatzen zaien salbuespenezko espetxe politika kritikatzera, erabat ankerra delako, erabat krudela delako. Espetxe politika horrek gaixotu eta heriotzera eramaten ditu presoak, Igor Gonzalezen kasuan ikusi dugun bezala».

LABeko idazkari nagusiak gogora ekarri du espetxe politika anker honen ondorioz 20 preso hil egin direla espetxeetan, beste 13 preso gaixorik eta erabateko askatasuna berreskuratu gabe hil egin direla eta 16 pertsona zendu direla sakabanaketa politikak eraildak: «Bada momentua konponbideak eskatzeko, eta konponbidean erantzukizun zuzena du Espainiako Gobernuak. Horregatik, Espainiako Gobernuari dei zuzen eta argi bat egiten diogu: denborarik galdu gabe, indarrean dagoen salbuespenezko espetxe politika bertan behera utz dezala».

Bada garaia urrats sendoak emateko, eta, zentzu horretan, LABek presoen eskubideen aldeko mobilizazio desberdinak babesten jarraituko duela berretsi du Garbiñe Aranburuk. Hurrengo mugarria Baiona izango dela adierazi du, Bake Artisauek biharko egindako deialdia dela eta (14:30ean, Baionako Subprefekturan).

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB rechaza cualquier tipo de destrucción de empleo en Tubos Reunidos y exige responsabilidades a la empresa y a las instituciones

LAB rechaza de forma rotunda el ERE anunciado por la dirección de Tubos Reunidos en las plantas de Amurrio y Trápaga.  No aceptamos que se...

LAB ha reivindicado ante las administraciones públicas que se garantice el derecho a trabajar y vivir en euskera

LAB ha reivindicado que el euskara tenga los mismos derechos que el castellano en las administraciones públicas de Hego Euskal Herria ante las administraciones...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...