2025-12-06
InicioEcosocialismoPrekarietatea eta kutsadura eskaintzen digute enplegua eskaini beharrean

Prekarietatea eta kutsadura eskaintzen digute enplegua eskaini beharrean

Gaur Petronorren Koke planta berria inauguratu dute “oparotasunaren eta progresuaren” izenean Muskizen. LAB sindikatuak Koke planta honek eskaintzen duen gauza bakarra prekarietatea eta kutsadura dela salatu nahi du.

Mendi eta itsasoaren artean dauden Abanto eta Muskizen, izugarrizko basakeriak burutu izan dira. Euskaldunoi Petronor datorkigu zuzenean burura, berau baita inguru hartako jaun eta jabe, alde hartako botere ekonomikoa, gaur eguneko feudoa.

Ezkerraldea eta Mehatzaldea Euskal Herriko aberastasun iturri izan dira historian zehar, baina langabezi datuek argi erakusten dute aberastasun horretatik gutxi heldu zaiola bertako langile klaseari. Inguru horretan kokatu izan dira enpresa kutsakorrenak, autopistak, merkatal gune erraldoiak eta horiek dakarten autoen joan etorria, kutsadura eta zarata… Eremu hau da Europan metro karratuko merkatal gune erraldoi gehien kokatzen dena, hori da desindustrializazioa eta gero orain eskaintzen zaien enplegua: prekarietatea.

Gaur Petronorren Koke planta berriaren inaugurazioak beste zigor bat suposatzen du; zigor berri bat, “oparotasunaren eta progresuaren” izenean, supersurrarekin eta abiadura handiko trenarekin gertatzen ari den moduan.

Koke planta honek ezkerraldeko fauna eta flora oraindik gehiago kaltetuko ditu negutegi efektua areagotuz, sortuko dituen hondakin toxikoek Barbadun errekan eta La Arena hondartzan bukatuko dute; orain artekoa nahikoa ez bazen, hemendik aurrera kamioien joan-etorria nabaria gehitu egingo da eta plantak berak sortuko duen zarata biderkatu egingo da. Hidrokarburoen gehitzea ekarriko du, minbizi kasu gehiago sortaraziko ditu, herritarren eta plantako langileen arnasketa zailduko du eta alergiak, bihotz eta zirkulazio arazoak eragingo.

Petronorrek Koke planta guztiz beharrezkoa dela dio inguruaren etorkizunerako, xantaia eta izua bertaratu nahi dituzte, enplegua sortu beharrean, kutsadura eskaintzen dute, EBBko presidente ohiak kolaboratzaile ezin hobeak dauzka, alderdikide (izan) dituenak eta orain erakundeetako arduretan direnak. Kolaboratzaileak ditu, halaber, beren esku dauden hedabide manipulatzaileetan.

Koke planta honen berri lehen aldiz izan genuenetik PNV eta PSEren administrazioek ingurumena eta osasunarekiko inolako begirunerik izan gabe, bide iluna ibili dute, lortu beharreko baimenak lortzeko modua nahiko susmagarria izan zen eta etengabe agerian utzi dute beren jarrera, enpresa pribatuen onuraren aldeko logika; jendarte osoaren bizia eta osasuna babestu beharrean, horretarako ondo baino hobeto maneiatzen dituzten marketing kanpaina zikinak erabili dituzte jendartearen iritzia engainatu nahian. Beste behin ere, ingurumenaren eta herritarren, langileen osasunaren gainetik, gutxi batzuen, betikoen aberastasuna lehenetsi dute.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha participado en el congreso de la central sindical chipriota PEO

El coordinador general de LAB, Igor Arroyo, se ha sumado a la reivindicación de unidad y autodeterminación de Chipre en en el congreso de...

La pretensión de llevar la Ley de Empleo Público al Tribunal Constitucional español supone un agravamiento de la ofensiva judicial contra el euskera

En contra de la opinión de la sociedad vasca y de la mayoría de los empleados públicos, la resolución podría prohibir situar el euskera...

LAB denuncia de forma rotunda que hayan dejado a 111 personas en la calle en el barrio de Martutene de Donostia

LAB recuerda que toda la ciudadanía tiene derecho a tener una vida que merezca ser vivida, y ha reclamado a las instituciones que lo...