Iberdrolak telefono bidezko arreta zerbitzua eskaintzen dion azpikontrataren langileekiko hartu duen jarrera langile eskubidei egiten zaien eraso argi eta larria da. Elektrizitate konpainia honen bezero garen heinean, ezin diogu onartu tamainako eskubide urraketarik, eta jakinaren gainean jarri behar dugu.
Bidali lerro hauen ostean duzun gutuna bi helbide hauetara (comunicacion@iberdrola.com, organismos.consumo@iberdrola.es) eta berbidali mezu hau zure lagun guztiei. Erakutsi diezaiogun Iberdrolari ez diegula utziko gure eskubideekin nahi dutena egiten.

