Espainiar Estatuan Hezkuntza erreforma berrirako lege proiektuaren zirriborroaren gainean LAB sindikatuak egiten duen irakurketa.
LAB sindikatuak 26an kalera ateratzearen garrantzia aldarrikatu du Donostian
LAB sindikatua irailaren 26ko greba orokorraren lanketa zehaztu eta greba bultzatzeko Gipuzkoako delegatuen batzarra egin du gaur Donostian. Batzarraren ostean manifestazioa egin dute "Euskal Herriak hitza eta erabakia. Irailak 26 Greba Orokorra" lelopean. LABeko idazkari nagusi den Ainhoa Etxaidek, besteak beste, murrizketen aurka jendea kalera ateratzearen garrantzia azpimarratu du, "herri oso bat miseriara kondenatzea ez delako ez zilegia, ez bidezkoa eta batez ere, ez delako beharrezkoa" gaineratu duelarik.
Dependentzia arloko murrizketen aurkako protesta egingo du LABek gaur Bilbon
LABeko Bizkaiko soziokomunitario arloak eta pentsiodunen arloak protesta bateratua egingo dute gaur ostirala Bilbon, eguerdiko 12.00etan, Bizkaiko Foru Aldundiko ekintza sozialeko bulegoen aurrean dependentzia arloan ematen ari diren murrizketak salatu eta irailaren 26rako deitutako Greba Orokorrak duen garrantzia azpimarratzeko. Egun horretan Euskal Herriko kaleak bete behar ditugu, inposatzen diren politiken norabide aldaketa behartzeko, hitza eta erabakia Euskal Herriarenak izan daitezen.
Trabajadores y trabajadoras de Formica continuan movilizandose contra el cierre de la empresa
Trabajadoras y trabajadores de Formica siguen en lucha. Tras el anuncio el pasado 28 de junio por parte de la dirección de la empresa Formica de cerrar la planta de Galdakao, trabajadores y trabajadoras de Formica llevan desde el mes de julio, realizando movilizaciones y huelgas en defensa de todos los puestos de trabajo y las condiciones de los mismos.
LABeko Arabako delegatuak kalera irten dira beste eredu bat posible dela aldarrikatzeko
LAB sindikatua irailaren 26ko greba orokorraren lanketa zehaztu eta greba bultzatzeko lanetan delegatuen batzarrak burutzen ari da herrialdez herrialde. Gaurkoan Arabako delegatuei tokatu zaie txanda. Batzarraren ostean manifestazioan abiatu dira Gasteizko kaleetan zehar, grebaren garrantzia eta Euskal Herriaren erabakitzeko ahalmena aldarrikatuz.
Irailaren 14an Iruñean eta irailaren 22an Donostia, Bilbo eta Gasteizen mobilizazioak murrizketen aurka
Murrizketen aurka eta eskubide laboralen eta sozialen alde irailaren 26ko GREBA OROKORRA deitu duten eragile sindikal eta sozialek manifestazioak antolatu dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Iruñeako bihar, irailak 14, burutuko da arratsaldeko 19:00etan autobus geltokitik abiatuta eta Bilbo, Donostia eta Gasteizkoak irailaren 22an izango dira. Bilbokoa Jesusen Bihotzatik abiatuko da 17:30etan, Donostiakoa Bulebarretik 17:30etan eta Gasteizkoa Andra Mari Zuriaren plazatik 19:00etan.
LABek Carrefour salatu du ordutegi komertzialen muga gainditu izanagatik
Eusko Jaurlaritzaren Industria, berrikuntza, merkataritza eta turismo saileko delegazioetara jo du LABek salaketa egiteko, Carrefourrek ordutegi komertzialen muga gainditu duela-eta. Joan den uztailaz geroztik, eta Mariano Raxoik ordutegi komertzialen araudia aldatu eta ordutegi komertzialak, asteko gehienez 72 ordukoak zirenak, 90 ordutara zabaldu eta gero, Carrefour lehenengo enpresa izan da —EAE osoan bakarra— ordutegia zabaldu duena, jakinik hemen Eusko Jaurlaritzak duela ordutegi komertzialen Ordenaziorako eskumena, eta zentzu horretan ez dela aldaketarik eman.

