Murrizketen 
aurka
 eta 
eskubide 
laboralen 
eta 
sozialen 
alde
 irailaren 
26ko 
GREBA
 OROKORRA 
deitu
 duten
 eragile 
sindikal 
eta 
sozialek
manifestazioak
 antolatu
 dituzte 
Hego
 Euskal 
Herriko 
lau 
hiriburuetan. Iruñeako bihar, irailak 14, burutuko da arratsaldeko 19:00etan autobus geltokitik abiatuta eta Bilbo, Donostia eta Gasteizkoak irailaren 22an izango dira. Bilbokoa Jesusen
Bihotzatik 
abiatuko da 17:30etan, Donostiakoa Bulebarretik 17:30etan eta Gasteizkoa Andra 
Mari 
Zuriaren 
plazatik
 19:00etan.