Pasan astean Unipapel enpresak inongo justifikaziorik, inongo argudiorik… eman gabe langile bat kaleratu zuen. Neurri honen aurrean langileek, martxoaren 7tik aurrera 2 orduko paroak egingo dituela jakinarazi du Enpresa Batzordeak.
Martxoak 8. Gora borroka feminista!
Euskal Herriko talde feministek bat eginik borroka feminista eta berdinatsunaren aldeko aldarriak eramango dituzte Euskal Herriko kaleetara datorren Martxoaren 8an. “Le combat continue… gora borroka feminista! Somos muchas más que cuando empezamos” lelopean manifestazioak iragarri dituzte arratsalderako.
Hiru langilek galdu zuten bizia aurreko astean lan istripuan Euskal Herrian
Pasadan ostiralean, 2013ko martxoaren 1ean izandako lan istripuaren ondorioz, Gasteizko Probintzia plazako 10.zenbakian garbiketa lanetan ari zen 61 urteko M.P.D. izeneko langilea zendu zen. ELA, LAB, HIRU, EHNE eta STEE-EILAS sindikatuok, bihar asteazkena, martxoaren 6a, eguerdiko 12:00etan, Gasteizko Conde de Peñaflorida plazan elkarretaratzea egingo dute azken gertakari tamalgarri hau salatzeko.
EAJren murrizketen dekretuaren aurrean mobilizatu da LAB
Pasa den astean EAJk sektore publikoan inposatu nahi dituen murrizketa berriak gogor salatu zituen LABek. EAEko Mahai Orokorraren ustezko negoziazioaren bi bileretan asmoak aurreratu zituen Jaurlaritzak, eta gaurko Gobernu Kontseilu bileran bertan esandakoa onartu egin ditu. Horrela langileon lorpen historikoak deuseztatu nahi ditu EAJk. Guzi hau salatzeko, LABeko berrogeita hamar bat delegatuk Lehendakaritzaren egoitzaren aurrean kontzentrazioa egin dute.
Nafarroako 58 Enpresa Batzorde eta ehun bat enpresa txiki batu dira Martxoaren 9ko enpleguaren aldeko mobilizazioekin
Nafarroako enpresa batzorde eta enpresa txiki ezberdinetatik jasotako babesaren berri eman dute gaur Martxoaren 9ko manifestazioen deitzaileek. Lan erreformaren kontra egindako Greba orokorretik ekimen mobilizatzaileena dela adierazi dute eta gatazkan diren langileei, langabetu, sektore publikoko langile, gazte eta emakumeei deialdi berezia luzatu die Iruñean izango den manifestazioan parte hartzeko.
MARTXOAK 8, Emakumeok kalitateko enpleguaren alde!
Martxoaren 8an, Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak deituta kontzentrazioa egingo da eguerdiko 12:30etan Gasteizko legebiltzarraren aurrean "Lana sobrean, enplegu duina faltan, emakumeok gure eskubideen alde martxan gaude" lelopean. LAB sindikatuak, Mundu Martxaren plataformaren kide moduan eta emakumeon kalitatezko enplegu eskubidearen aldeko aldarrikapena modu indartsuenean plazaratzeko, Mugimendu feministarekin eta beste sindikatuekin batera bertan parte hartzeko deia luzatzen du.
«Las mujeres mayores y pensionistas somos sujetos de plenos derechos, hoy más que nunca se hace necesario la unión de todas las mujeres mayores y pensionistas»

«A las mujeres se nos ha negado durante años la posibilidad de participar en la sociedad en igualdad de oportunidades. El actual sistema capitalista tiene su origen en el patriarcado, el cual pretende condenarnos a las mujeres a una dependencia económica y emocional hacia los hombres.»
LAB, único sindicato que incrementa su representación en la Comunidad Autónoma Vasca

El sindicato LAB ha sido el único sindicato en incrementar su representatividad en la Comunidad Autónoma vasca, en cuanto a los cuatro sindicatos más representativos se refiere. Tras el cierre anual de representatividad sindical efectuado por la Oficina Pública de Elecciones Sindicales de Gobierno Vasco, LAB ostenta una representatividad de 17,51% y 3.395 delegados y delegadas.

