2013 apirila/maiatza
{edocs}http://biltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Iraultzen/166.pdf,250,250,link{/edocs}
Enplegu proposamena
LOMCE
Rafaren gutuna
Telesfororen hitzak
América Bolivariana
Funtzio publikoko mahai orokorrean ordezkaritza duten sindikatuek deituta (ELA, LAB, CCOO eta UGT) zerbitzu publikoetako milaka langile irten ziren kalera pasa den larunbatean lanaldia luzatzen duen Urkulluren goberbernuaren dekretuaren kontra eta zerbitzu publikoen defentsan. LABeko Zerbitzu Publikoen Federazioko Idazkari Arantxi Sarasolak mobilizazio honetarako lortutako batasun sindikala azpimarratu eta dekretuak ezartzen duen lanaldi luzapenak 2.000 lanposturen galera ekarriko duela salatu zuen.
“Bajo el lema “Madrid roba nuestras pensiones” el sindicato LAB ha realizado una concentración esta mañana donde han participado aproximadamente 150 personas para denunciar que las reformas y las políticas neoliberales impuestas tienen como objetivo acabar con el sistema actual de pensiones.
LABeko idazkari nagusiak, Ainhoa Etxaide eta zerbitzu publikoetako arduradunak, Arantzi Sarasola, Zerbitzu Publikoko Mahai Orokorrean diren gainerako sindikatuekin batera Maiatzaren 11rako egindako mobilizazioaren deialdiari laguntzeko eta deialdi honen inguruan sindikatuak egiten duen irakurketa konpartitzeko prentsaurrekoa eskaini dute gaur Bilbon. Biharko manifestazioak berebiziko garrantzia duela azpimarratu dute, "langile guztiok gure zerbitzu publikoak eta gure lan baldintzak inolako kanpo injerentziarik gabe hemen erabakitzeko dugun eskubidearen alde" ateratzeko eguna izango baita.
Durangaldeko LABek elkarretaratzea egin du Elorrion eskualdeak bizi duen prekarietatea eta enplegu suntsiketa salatu eta maiatzaren 30eko greba orokorrera deitzeko.
LABeko kide den Patxi Bengoaren kontrako auzia dela eta, LAB sindikatuak elkarretaratzea egin zuen atzo Bilboko epaitegien aurrean jazarpen sindikala salatu eta auzipetuari elkartasuna helarazteko.
LABek prentsaurrekoa eskaini zuen atzo Hernanin Buruntzaldeko langileei Maiatzaren 30eko Greba Orokorrarekin bat egiteak duen garrantzia eta grebarako arrazoiak azaltzeko. Greba eguneko mobilizazioen berri ere eman zuten: Eguerdiko 12:00etan Donostiako Anoetatik herrialdeko manifestazioa eta arratsaldeko 18:00tan Lasarte, Usurbil, Hernani eta Andoainen ohiko lekuetan.