Gaur egindako prentsaurrekoan, LABek Metalgintzako Patronalari muga jartzeko beharraz ohartarazi du: “Patronalaren estrategia bateratuari modu bateratuan egin behar zaio aurre, sektore bezala enpleguaren alde eta patronalaren txantaiaren aurka borroka eginez”. Lanuzteak ostegun honetan, urriak 10, burutuko dira: 04:00-06:00 gaueko txandan, 12:00-14:00 goizekoan eta 14:00-16:00 arratsaldekoan. Iruñerriko metalgintzako enpresak daude deituta. Mobilizazio nagusiena Landabenetik abiatuko da, 12:30etan Danatik, Faurecia parean (Orkoien) amaitzeko.
Itzalaldia Arratian lanpostu suntsiketaren aurka
Arratiako eskualdean bizi den egoera Bizkaiko eta Euskal Herriko beste hainbat tokitakoaren antzekoa da, larria alegia. ARRATIAN LAN ETA BIZI! plataforma osatzen dugun eragile sozial eta sindikalak ziur gaude gizartearen etengabeko pobretze baten aurrean gaudela. Eskualdearen egoera kezkagarria ikusirik eta inguruko industria sarea defendatzeko itzalaldia antolatu dugu urriaren 30ean.
Euskal Preso eta Iheslarien eskubideen eta konponbidearen aldeko uholdea Bilbon
Milaka lagun Bildu ziren pasadan larunbatean Bilbon -65.000 Gara egunkariak egindako kontaketaren arabera- alderdi politiko, sindikatu eta erakunde sozial ezberdinok Herrira herri-mugimenduaren aurka egindako operazioa salatzeko eta euskal preso eta iheslarien eskubideen eta konponbidearen alde deitutako manifestazioan.
Valoración de LAB ante la muerte de una persona sin hogar en Barakaldo
LAB pide a los Gobiernos que den prioridad presupuestaria a la lucha contra la exclusión social.

