2025-12-25
Blog Página 1258

Arantza Sarasola Info7 irratian

0

Arantza Sarasola, LABeko exekutibako kidea, Info7 irratiko Kale Gorrian saio berezian izan da gaur Bilbon burutuko den gailurraren eta haren kontra deitutako mobilizazioen inguruan hitzegiteko.

 

 

 

#troikaGOHOME

0

Eragile sozial eta sindikalek deituta gaur, Martxoak 3, gailur ekonomikoaren kontra egiteko mobilizazio ezberdinak burutuko dira gaur Bilbon.

GOIZEKO MOBILIZAZIOAK
Goizeko 10:00etan bi zutabetan irtengo den manifestazioa egingo da. Lehen zutabea Arriagatik irtengo da eta bigarrena Bihotz Sakratutik. Bi zutabeak Moyua plazan batuko dira eta mobilizazioaren amaiera Euskadi Plazan emango zaio, bertan eragile sozial eta sindikalen bozeramaleek hitza hartuko dute.

ARRATSALDEKO MOBILIZAZIOAK
Arratsalderako eragile sozial eta sindikalek bi zita jarri dituzte, lehena EHUko paraninfoan izango den hitzaldian eta bigarrena 19:00etan Euskadi Plazan abiatuko den Manifestazioan. Hitzaldian Mertxe Larrañaga (EHUko irakaslea), Yayo Herrero ( Madrilgo antropologo sozial eta kulturala, ekolgista aktibista) eta Iñaki Moreno (Karta Sozialaren talde sustatzaileko kidea) izango dira hizlariak.

GAZTE BLOKEA
Bi manifestazioen atarian, 9:45etan Arriagan eta 18:45etan Euskadi Plazan Gazte Blokeak deialdia egin du euskal gazteriak Bilbon burutuko den gailurrarekin eta bertan hartuko dituzten erabakiekin ez daudela ados azaltzeko.
 

 

 

Donostialdeko LABeko delegatuek sakabanaketaren amaiera eskatu dute


LABeko Donostialdeko delegatuek egungo espetxe politika salatu eta sakabanaketaren amaiera exijitzeko mural bat osatu dute gaur Donostiako Amara auzoan. LABeko delegatuak batzarra egin dute goizean eta hilabeteko azken ostiraletan egin oi duten bezala, gaur ere euskal preso politikoen eskubideen defentsan mobilizatu dira.

 

 

 

Euskal Herriaren kontrako inposaketa antisozialak salatzeko protesta Iruñean

0

.- Pobrezia eta prekarietatearen kontrako kanpainaren baitan, Nafarroako sindikatu eta eragile sozialak biltzen dituen plataformak "Nos arrastran al empobrecimiento y la precariedad. Euskal Herriak bere bidea" lelopean Espainiako Gobernu ordezkaritza 300 metroko zintaz klausuratu dute.

Amaieran platafomak duintasunaren aldeko borrokan premiazkotzat jotzen dituen neurriak jasotzen dituen manifestua irakurri da. Honako hauek dira kanpainan eragile soziak eta sindikalek exijitzen dituzten 12 neurriak.

NEURRIAK
1. Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren (LAGS) igoera handia, enplegua izanda ere inor ez dadin pobrezian egon.
2. Langabezia prestazio duina, norbaitek enplegurik ez duen bitartean jasoko dena.
3. Diru-sarrerak bermatzeko Errenta eta Gizarteratzeko Errenta (oinarrizko errenta) egungo LAGS gainetik kokatzea. Halaber, pertsona batetik gorako bizikidetza-unitateei aplikatzen zaizkien eskalak gehitzea.
4. Diru-sarrerak bermatzeko sistema berri bat ezartzea egungoaren ordez; beharrezkoa da eskubide soziala izatea. Bizimodu duina izateko eskubidea bermatzea ezinbestekoa da.
5. Diru-sarrerak bermatzeko Errenta eta Gizarteratzeko Errenta mantenduko direla ziurtatzea, baliabide ekonomiko gabezia dagoen artean.
6. Gizarte larrialdietarako laguntzak jasotzeko eskubide subjektiboa ezarri, benetako beharrizanak asetu behar dituztenak.
7. Murrizte politikaren ondorioz prestazio sozialik gabe utzi dituzten kolektibo guztiei prestazioak jasotzeko eskubidea aitortzea.
8. Prestazio sozialak kudeatzerakoan aplikatzen ari diren irizpide murriztaileak ezabatzea.
9. Aurrekontua gehitzea, hartara zerbitzu publiko (osasungintza, enplegua, gizarte-arreta) unibertsal eta kalitatezkoak izateko bitartekoak (pertsonal, material eta teknikoak) eskura egon daitezen.
10. Pertsona orori bermatzea osasun eta osasun-arreta izateko eskubidea, baita etxebizitza duina eta egokia ere. Halaber, bermatu egin behar da baliabide ekonomikorik gabe dagoelako inor ez geratzea argindar, gas edo ur zerbitzurik gabe.
11. Adierazpen askatasuna eta ekintza politiko, sozial eta sindikalerako eskubidea. Kodigo penalaren erreforma eta hiri segurtasuneko legearen aurreproiektua gaitzestea.
12. Euskal Herrian pertsona guztiek bitarteko eta baliabide nahikoa izatea ahalbidetuko duen bizitza duin, autonomo eta kalitatekoa izateko babes sozialeko sistema izatea ahalbidetuko diguten tresna propioak geureganatzeko konpromiso instituzionala.

 

 

 

Ainhoa Etxaide: «Mobilizatzea da politikan parte hartzeko dugun bide bakarra»

0


Atzo, eragile sozial eta sindikalek Martxoaren 3an Bilbon burutuko den gailur ekonomikoaren kontra egiteko deialdia luzatu zuten. Prentsaurrekoan Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak, martxoaren 3a Euskal Herriaren benetako argazkia zein den erakusteko eguna dela aldarrikatu zuen, munduko espekulatzaileek inposatzen diguten ereduari buelta emateko, eredu ekonomiko eta sozial berri bat eraikitzeko bere bidea egin nahi duen herri baten aurrean daudela erakusteko eguna.

MARTXOAK 3ko MOBILIZAZIOAK
Gune plataforma osatzen duten eragile sozial eta sindikalek datorren astelehean, martxoak 3, Bilbon izango den gailur ekonomikoaren kontra mobilizatzeko deia luzatu dute. Goizeko 10:00etan Arriagatik eta Jesusen Bihotzetik Troikaren politikak langabezira kondenatzen gaituztela salatzeko manifestazioa irtengo da. Arratsaldean EHUn hitzaldia bat antolatu dute eta 19:00etan Euskadi plazatik abiatuko den manifestazioa izango da.

 

 

Martxoaren 3an mobilizatzera deitu dute eragile sozial eta sindikalek

0

Gune plataforma osatzen duten eragile sozial eta sindikalek datorren astelehean, martxoak 3, Bilbon izango den gailur ekonomikoaren kontra mobilizatzeko deia luzatu dute. Goizeko 10:00etan Arriagatik eta Jesusen Bihotzetik Troikaren politikak langabezira kondenatzen gaituztela salatzeko manifestazioa irtengo da. Arratsaldean EHUn hitzaldia bat antolatu dute eta 19:00etan Euskadi plazatik abiatuko den manifestazioa izango da.