2014
{edocs}http://biltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Iraultzen/171.pdf,250,250,link{/edocs}
LANEUS
Hauteskunde Sindikalak
Sindikalismoa birpentsatzen
Ekintza sindikala
Hauteskunde sindikaletako datu ofizialak esku artean emaitzak aztertu eta baloratzeko unea da. Helburu horrekin Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari Nagusia eta Gorka Berasategi, Hauteskunde Sindikaletako arduradunak, agerraldia eskaini dute gaur Bilboko egoitzan. Berasategik azken lau urteetako epealdiaren datuen balorazia egin du, non argi geratu den LAB dela gora egin duen sindikatu bakarra. Etxaidek, sindikatua handitzen jarraitzearen arrazoiak aztertu eta lau urtera begira sindikatuak dituen erronkak plazaratu ditu.
Epealdi trinkoa oraindik amaitu gabe dagoenean, LABek aurretik ezarrita zituen helburu kuantitatiboak lortu ditu.
– EAE %18,50ra iristea
– Nafarroan %14ra iristea
Gure ordezkaritza igoerak gehienbat lehenagotik presente ginen enpresetan izan dira; industriako enpresa esanguratsuetan (Michelin, Lacteos de Navarra, Kybse, Krafft, Estampaciones Bizkaia, Tenneco, Sammic…), zonalde industrializatuetan (Durangaldea, Buruntza Goierri edo Urola Kosta adibidez) lehendik geneukan ordezkaritza handia hobetzea lortu dugu.
Gatazkak egon diren sektoreetan indartuta atera gara; Ikastoletan gure gehiengo absolutoa hobetu dugu eta gainontzeko itunpeko eskoletan ordezkaritza hobetzen jarraitzen dugu.
Zerbitzuetan, garbiketan ordezkaritza igotzea lortu dugu eta Eskoletako Jantokietako enpresetan lehen indarra izaten jarraitzen dugu, ordezkaritza hobetuz.
Sektore publikoan Bizkaia eta Gipuzkoako Diputazioetan lehenengo indarra izaten jarraitzen dugu ordezkari gehiagorekin.
LABen EREDUAK BAKARRIK EGIN DU GORA
Joera historikoari jarraituz, handitzen jarraitzen duen sindikatua gara, "ez dugu sapaia jo, askok pentsatzen zuten bezala" Etxaderen hitzetan. Sindikatuaren proiektuarekin bat egin duten langileak gero eta gehiago gara. Indarra genuen lekuetan indartu gara, ekintza sindikala egiten dugun lekuetan gora egiten dugu eta zailak izan diren eremuetan joera hobetu dugu.
Babes horrek, negoziazio kolektiboan eta ekintza sindikalean daramagun lan lerroa zuzena dela erakusten du. Sektore publikoan esanguratsua gure indarra, eta hemen lan baldintzak borrokatzearekin batera, zerbitzu publikoen defentsan oinarrituriko lerro sindikala babestu dugu langile eta erabiltzaileekin batera.
Bigarren sindikatua bihurtzea zen eta da gure helburua eta gertu gaude gainera. CCOOekin aldea nabarmen txikitu da azken lau urteetan. Urte bukaeran lortzea espero dugu.
Mapa sindikala aztertzerako orduan bi epealdi trinkoen artean sindikalgintza abertzalea indartu egin dela ikusten dufu, joera indartuz: gure eremua indartu egiten da eta aldea geroz eta handiagoa da CCOO eta UGTrekin EAEn. Nafarroan aldiz, aldea txikituz doa.
Emaitzek aldaketa politiko eta sozialerako mapa sindikala indartu dela erakusten dute. Bai hemen, baita Nafarroan ere. Ordezkariak izateko eta ordezkaritza edukitzeko aukera dagoen eremuetan langileek gehien erabakitzen dutena alternatiba da. Eta honen adibide argiak ditugu:
LABen ERRONKAK
Ordezkaritza handituz erantzukizuna handitu egiten da. Hori da sindikatuaren ikuspegia eta orain datozen lau urteei begiratu behar diogu. Hauek dira gure erronkak:
⁃ Lau urteetan gure ekintza sindikala izango dena garatzea.
⁃ LABeko ordezkarien erantzukizunak eta konpromisoak zehaztu behar ditugu, bai lantokietan baita lantokietatik kanpo ere. Norberak bere lantokian dituen erantzukizunei garrantzia kendu gabe, ordezkaritzarik ez duten langileei begira hartzen ditugun erantzukizunei jarriko diegu arreta berezia. Prekarietatearen eta langabeziaren kontrako borrokak zentralidadea izango du lan munduan egingo dugun borrokan. Langile guztien premiak eta eskubideak borrokatzeko hautatu gaituzte.
⁃ Agenda sindikala zehaztu lantokiz lantoki.
⁃ Parte hartzeari garrantzia emanez burutu ariketa hau.
⁃ Negoziazio kolektiboren egoera berriari begiratuz.
⁃ Sindikatuaren indarra eta ordezkaritza aldaketa prozesuaren mesedetan jarri.
⁃ Lan munduan aldaketa politikoak borrokatu.
⁃ Lan mundutik aldaketa politiko, ekonomiko eta sozialak bultzatu.
⁃ Sindikalgintza abertzalean gogoeta estrategikoa egin.
M14 BILBO ETA IRUÑEARA ESKUBIDE SOZIALEN ALDE. ALTERNATIBA BADAGO
Diogu emaitzek aldaketa politiko eta sozialerako mapa sindikala indartu dutela. Aldaketaren eragile garenok bihar zita garrantzitsua dugu Bilbo eta Iruñean. Euskal Herrian bizi eta lan egiten dugun pertsona guztiek aukera berdintasunasunean oinarritutako bizi baldintza duinak izan ditzagun borrokatu behar dugu. Alternatiba badago eta horretarako Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartan instituzioetatik martxan jarri beharreko 16 puntu jasotzen dituen Programa Soziala dugu.
2010-2014: VALORACIÓN DE LA EVOLUCIÓN ENTRE LOS DOS PERIODOS CONCENTRADOS
2010-2014: BI EPEALDI TRINKOEN ARTEKO
BILAKAERAREN BALORAZIOA
Atzoko EAEko irakaskuntzako Hauteskunde Sindikalek LABen nagusitasuna berretsi zuten. Datuak esku artean, LABek esparru publikoan zuen gehiengoari eusten dio. Honek orain arte eginiko lanarekiko babesa adierazten du, bai eta aurrerantzean egin beharreko lanaren ardatza: langileon eta Euskal Herriaren eskubideen alde borrokan jarraitzea.
LABen EMAITZAK SEKTOREKA
Irakasleen kolektiboa: 28 delegatu, 4 gehiago. Bigarren indarra.
Sukaldari eta garbitzaileak: 15 delegatu. Lehenengo indarra.
Heziketa berezia eta irakasle laboralak , Araba eta Bizkaia: 12 delegatu. Lehenengo indarra. (Gipuzkoakoak martxoaren 25ean).
Gipuzkoako haur eskolen partzuergoa: 13. Lehenengo indarra.
Esparru unibertsitarioa: EHU: 24 ordezkari, bat gehiago. Lehenengo indarra.
Emaitza hauek honek hezkuntzan pairatzen ari garen erasoei, murrizketei, injerentziei…aurre egiten jarraitzea ezezik, eraiki, sortu nahi dugun hezkuntzaren norabidean indarrak bildu ditugula adierazi nahi du. Hau da, batetik aurre egin eta bestetik, Euskal Herria eraiki. Eta horretara goaz. LABek ordezkatzen duen esparrutik herrira jauzi egin nahi du.
LABek jasotako babesak borrokarako tresna izaten jarraitzen duela erakusten du, gure herrian hain beharrezkoa den aldaketa politikoaren eta sozialaren aldeko tresna alegia.
Euskal Herriak jasotzen dituen eraso orokorren aurrean sozialki, ekonomikoki, politikoki eta baita hezkuntza esparruan ere, LABek alternatiba oso bat duela argi utzi nahi du. Euskal Herrirako nahi dugun hezkuntza sistemaren iparra kokatua dugu, Hezkuntza Sistema Nazionala, eta bide horri ekiteko berezibiko garrantzia izango du lortutako babesak. Hemendik aurrerako erronka babes hori aktibatu eta hedatzea izango da.
Gure proiektuarekin bat egin duten langile orori eskerrak eman nahi dizkiegu, borroka bide honetan elkarrekin aritu izanagatik. Hortaz, Zorionak denei!
DATU GUZTIAK SEKTORE ETA HERRIALDEKA
IRAKASKUNTZA:
Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko Irakasleak.
Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko sukaldari eta garbitzaileak.
Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko EHU
Araba eta Bizkaiko Heziketa berezia eta irakasle laboralak.
Gipuzkoa haur eskolen partzuergoa.
Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko Erlijioa


LAB quiere mostrar su apoyo y solidaridad con los compañeros y compañeras de Intersindical Canaria en general, pero en especial con la joven militante Aisha Hernandez Rodriguez victima de un nuevo montaje del Estado para reprimir la juventud organizada sindicalmente.
En días posteriores tuvo que compadecer a un juicio rápido donde la policía le atribuyó a la joven un delito de “resistencia a la autoridad” delito castigado con una pena de prisión de 2 a 4 años. La joven militante no ingreso en prisión ante la falta de antecedentes penales.
Por otra parte, IC realizó una ocupación pacifica de la sede de la Confederación de empresarios el 8 de marzo de 2012 mostrando una pancarta en contra del a reforma laboral. La respuesta del a patronal no se hizo esperar. Por este acto de protesta 5 compañeras de Intersindical Canaria, entre ellas Aisha Hernandez Rodriguez, fueron encausadas y fueron juzgadas. La sentencia fue absolutoria. Pero recientemente les ha sido notificada una resolución de la Audiencia Provincial de Las Palmas revocando su absolución y condenando a las cinco militantes a 6 meses de prisión, a pagar una elevada indemnización económica y a la inhabilitación para ejercer el derecho a sufragio. Condena que en el caso de Aisha supone su ingreso en prisión por 4 meses.
LAB quiere mostrar su profundo rechazo a este nuevo ataque contra los derechos y las libertades de la clase trabajadora y contra la persecución policial y política que sufren aquellos sindicatos y organizaciones que hacen frente al capital y a los recortes en derechos sociales. Ataque que es uno más en la la ofensiva contra un modelo de sindicalismo de confrontación al capital.
¡NO A LA REPRESION!
LIBERTAD PARA AISHA!
Mientras que la mayoría de la clase trabajadora aspira a un cambio político y social, UPN y PSN entregan 900.000 euros de todos los navaros y navarras a CEN, UGT y CCOO para asegurar su fidelidad al Régimen corrupto y antisocial. En Navarra no hay tarjetas black: las prebendas se otorgan en sede parlamentaria.
Cuando desde diversas instancias se argumenta que UGT y CCOO son los “sindicatos más representativos” hay que recordar que dichos sindicatos no han llegado al 50% de los votos emitidos en las elecciones sindicales. De hecho, en el caso de CCOO ni siquiera cumple en Navarra sus propios criterios de “sindicato más representativo”, ya que ha descendido de 1.500 representantes.
En cualquier caso, el debate principal consiste en qué modelo de relaciones laborales necesita la clase trabajadora navarra. En opinión de LAB debe basarse en cuatro principios: MARCO PROPIO; DEMOCRACIA; SISTEMA PÚBLICO y SINDICALISMO AUTÓNOMO. En concreto proponemos:
1. MARCO PROPIO DE RELACIONES LABORALES
-Normativa laboral propia y blindada frente a Madrid, dirigida a recuperar y ampliar los derechos laborales.
-Recuperación del derecho a negociación colectiva en el sector público navarro. Compromiso del Gobierno de que ninguna medida regresiva podrá ser aplicada de manera unilateral.
2. DEMOCRATIZACIÓN Y CAMBIO DE RUMBO DE LAS INSTITUCIONES LABORALES
-Democratización del Tribunal Laboral y el Servicio Navarro de Empleo. Ambas son instituciones que prestan un servicio al conjunto de la clase trabajadora, independientemente de su filiación sindical. Por lo tanto, sus marcos de decisión deben dar cabida a todos los sindicatos con representación en Navarra.
-Cambio de rumbo para que el Tribunal Laboral y el Servicio Navarro de Empleo, así como el Instituto Navarro de Salud Laboral, sean intrumentos eficaces para la defensa y mejora de los derechos laborales.
-Creación de un órgano público de relaciones laborales con la participación de todos los sindicatos con representación en Navarra, sin ningún requisito ideológico.
-Creación de una Inspección de Trabajo propia en Navarra.
3. SISTEMA PÚBLICO DE FORMACIÓN LABORAL
-Red pública de formación laboral. La oferta será definida por el Gobierno de Navarra con la participación de los entes locales, de las asociaciones empresariales o de economía social y de todos los sindicatos sin exclusiones.
Los cursos serán impartidos por personal del Departamento de Educación en centros públicos de formación profesional u otros, aprovechando las sinergias con la red de formación profesional.
-Si se destina el dinero que actualmente se reparte entre CEN, UGT y CCOO para la red pública de formación laboral, se podrían contratar 607 profesores y profesoras de nivel A. Esto reforzaría el sistema educativo público y mejoraría notablemente la formación laboral, gracias a las sinergias entre ésta y la formación profesional.
4. FINANCIACIÓN PÚBLICA OBJETIVA DE LOS SINDICATOS
-Las subvenciones públicas a los sindicatos deben ser objetivas y proporcionales a la representación de cada sindicato. Debe eliminarse toda subvención a dedo. Esta es la garantía de un sindicalismo autónomo.
5. IGUALDAD DE OPORTUNIDADES EN EL ACCESO AL EMPLEO
-Hay que eliminar la doble discriminación (por afiliación sindical y por sexo) que se produce en numerosas empresas navarras. Proponemos trasladar, con las mejoras que sean necesarias, el modelo de KYBSE al resto de empresas: elaboración de una bolsa de empleo paritaria (50% hombres y 50% mujeres) y por sorteo.
6. OBSERVATORIO DE LAS LIBERTADES SINDICALES
-Creación de un organismo público que vele por las libertades sindicales y por el desarrollo de las elecciones sindicales con garantías democráticas en las empresas de Navarra.

Duela urte t’erdi abiatu genuen Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta eratzeko prozesu parte hartzailea. 2007an, espainiar Estatua krisi sistemikoari kapitalismoan sakonduz erantzutera zihoala aurreikusi genuelarik, Gobernuetatik etorriko ziren erasoak (erreformak, murrizketak, dekretazoak…) salatzeko mugimendu sozial eta sindikalaren erantzun bateratua antolatzen hasi ginen. 2009tik hona neoliberalismoaren oldarraldiaren kontra sei Greba Orokor burutu ditugu, azkena, inposatzen ari zaizkigun eredu honek alternatibak badituela aldarrikatzeko.
Alternatiba horiek Karta Sozialean bildu ditugu. Herritarrok aldaketa soziala exigitzen dugu eta eredu berri bateranzko urratsak eman nahi ditugu. Azken xedea da Euskal Herrian eredu sozioekonomiko berri baten oinarriak ezartzea.
Kartak bi ardatz nagusi ditu: eraldaketa soziala eta erabakitzeko eskubidea. Kartaren eraketa prozesuaren erdigunean dago erabakitzeko eskubidea. Zer nolako eredu sozioekonomikoa izango duen Euskal Herriak gaurdanik eraiki eta hemen erabaki behar dugu. Herritarrok dugu hitza eta erabakia. Pertsonak eta kolektiboak erdigunean kokatuko dituen eredu soziala aldarrikatzen dugu.
Garaia da Euskal Herriko gizon eta emakumeok, betebehar eta eskubide berdintasunean, bertoko baliabideetan eta sortzen den aberastasunean parte izateko bidezko aukera erdiesteko. Bide hori egitea posible egingo digun proiektua bultzatzen ari gara. Kartak euskal langileon, eta orohar, jendartearen aldarrikapenak jasotzen ditu.
Botere politiko eta instituzionalak erabaki du eskubideak murriztea dela euskal jendarteari bere etorkizuna erabakitzeko gaitasuna kentzeko modua. Euskal Herriko gehiengo sozialak ezin du jarraitu gure erabakitzeko eskubidea baldintzatzen eta mugatzen diguten politikak jasaten: desberdintasuna, langabezia, pobretzea, prekarietatea, pribatizazioak, gazteentzako etorkizunik eza, genero diskriminazioa, euskaraz bizitzeko galaraztea, ingurumenaren heriotza, arrazismoa edo zerbitzu publikoen suntsipena… Gaurko egoerari aurre egiteko prest gaude eta erakundeei exijitzen diegu jar daitezela Euskal Herriaren borondatearen esanetara, gure etorkizun politiko, instituzional, ekonomiko eta bizikidetza eredua erabakitzeko.
Euskal Herria da euskal herritarren eskubideak bermatzeko subjektu burujabea eta Euskal Herriko instituzioek honen arabera jardun behar dute. Hari horretatik tiraka, 16 puntuko programa soziala eratu dugu gaurdanik eremu instituzionaletik abian jarri beharreko neurri zehatzekin. Instituzioek herri borondatea errespetatu beharko dute. Eta bermatu beharko dituzte Kartak jasotzen dituen oinarrizko eskubide ekonomiko eta sozialak, Euskal Herrian bizi eta lan egiten dugun pertsona guztiek bizi baldintza duinak izan ditzagun.
Euskal Herrian bizi garen pertsonek eskubidea dugu guk erabakitzen dugun sistema sozio-ekonomikoa eratzeko. Burujabetzaren bidetik alternatibak erabakitzen eta eraikitzen joan behar dugu. Karta da gure tresna benetako aldaketa soziala gauzatzeko, bestelako Euskal Herri baten eraikuntzarako; eta egoerari buelta emateko, politikaren lehentasunak eraldatzeko, mobilizazioa ezinbestekoa da.
Martxoaren 14an, denok Bilbo eta Iruñeara!