2026-05-05
InicioAcción SindicalNegoziazio kolektiborako marko propio bat eraiki beharra dago

Negoziazio kolektiborako marko propio bat eraiki beharra dago

LABeko idazkari nagusi Ainhoa Etxaidek eta Garbiñe Aranburuk, negoziazio kolektiboko idazkariak, Negoziazio Kolektiboaren gainean sindikatuak egiten duen azterketa eta balorazioa eskaini dute gaur prentsaurrean. Besteak beste, lan erreformarekin, enpresarien alde negoziazio kolektiborako joko arauak aldatu direla salatu eta horren aurrean negoziazio kolektiborako marko propio bat eraikitzea inoiz baino beharrezkoagoa dela aldarrikatu dute.

LABen IRAKURKETA
Negoziazio kolektiboarentzat ez dira garai onak. Datozen hilabeteak erabakigarriak izango dira, hil ala biziko egoeran dagoela esan dezakegu. Guztiok dakigun moduan, uztailaren 7an hainbat hitzarmen desagertu daitezkeelako.

Kapitalari gero eta botere gehiago ematen zaio. Eta, horretarako, negoziazio kolektiborako eskubidea orokorrean, baina bereziki hemen, euskal herrian oztopoa da. Eta bai eremu pribatuan eta baita publikoan ere eskubide hori ezerezean utzi nahi dute. Bai sektoreetan bai enpresetan. Negoziazio kolektiboa bere osotasunean da erasotzen dena. Langileak eta sindikatuok gure eskubideen defentsa kolektiborako bitartekorik gabe utzita. 

Lan erreformarekin, negoziazio kolektiborako joko arauak aldatu egin dira, erabateko desoreka dago enpresarien alde. LABek hasieratik lan erreformaren kontra eta negoziazio kolektiborako marko propioaren alde egin du.

Lan erreformaren ondorioak indargabetu, marko propioaren alde egin eta negoziazio kolektiboaren bidez, langileen soldata eta lan baldintzak defendatzea, etengabeko borroka izango da. LABentzat horretarako eremurik eraginkorrena zein den eztabaida faltsua da, eremu guztietan egin behar da lan erreformaren aurka, hasi enpresetatik eta sektorearteraino, sektore hitzarmenetatik pasatuz.

Erreformaren ondorioak alde batera utziko dituen negoziazio kolektiborako marko propio bat eraikitzea etengabeko borrokaren emaitza izango da, baina borroka horrek lehentasun eta fase desberdinak izango ditu. Une honetako erronka nagusiak

1- Euskal eremuaren defentsa. Eztabaida nagusia da, ea non negoziatzen den, Euskal Herrian edo Espainian. LABetik oso argi dugu, euskal eremua babestu behar dela. Beraz lehentasuna da negoziazio kolektiborako eskubidea gure esparruan eta bizirik mantentzea:

– Gure esparruan: herrialdeko hitzarmenen defentsa. Egun langileen %10ak bakarrik du enpresa eremuko negoziazioa. Beraz herrialdeko hitzarmenak desagertzen badira, euskal herriko langileen gehiengoa negoziatzeko aukerarik gabe geratzen da, Madrilen menpe.

Partida euskal esparruan jolasten dela bermatu behar da, jakinik horrek ez duela inolaz ere lan erreformaren kontrako borroka agortzen: herrialdeko hitzarmenak suposatzen duen gutxieneko erreferentziatik behera enpresetan ez negoziatzeko, ultraktibitate printzipioaren alde egiteko, soldatak hobetzeko, atzerapausorik ez egoteko edota deskuelge klausulei aurre egiteko.

Eta Madrileko negoziazioen aurrean blindatzeko modua Akordio Interprofesionala da. LABek AI baten aldeko apustua egiten jarraitzen du.

– Hitzarmenak bizirik: egun hitzarmenetan dagoen blokeoa gainditu behar da. Hitzarmenak mantentzea ez da helburu bere horretan. Eremua mantentzearen truke hitzarmenak izoztea LABek ez du ontzat emango.

Desblokeoa posible da, gutxinaka gutxinaka ari gara hitzarmenak sinatzen. (bizkaia – gipuzkoa gasolindegiak, gipuzkoako kale garbiketa, gipuzkoako bidaiarien garraioa…) Guztietan jasotzen dira KPIa erreferentziatzat hartzen duten soldata igoerak, guztietan luzatzen da ultraktibitate printzipioa eta guztietan ez dago deskuelgerik…… 

Bi kontu azpimarratzea merezi dutenak: CONFEBASK ez dago eta sindikatu guztiok sinatu ditugu
Hau da bidea hitzarmenak desblokeatzeko eta AI baten bidez estatuko hitzarmenen aurrean blindatu egin behar ditugu

Arazoa CONFEBASK da Lan erreformaren inguruan onartezina den posizio politiko bat hartu dute. Lan erreformari uko egitea ez da legez kanpokoa. Helburu moduan dute langileok ahuldu eta euren alde hobetzea indar korrelazioak, soldata eta lan baldintzen etengabeko erasoei ateak irekiz. Euskal enpresek, euskal ekonomiak, dituzten arazoetako bakar bat ere ez da konpontzen lan erreformarekin, ez da konpontzen negoziazio kolektiboa suntsituz. Guzti honek aurrera begira izango dugun lan harreman ereduarekin du zerikusia eta honetan instituzioek ere badute zeresana.

2- Arbitrajearen kontrako borroka. Oraindik argitzeke dagoen afera da. Pentsioen erreformaren barruan elkarte autonomoei eskatzen zaiena da euren eremuan derrigorrezko arbitrajea inposatuko duen batzordea sortzea. Hori egin ezean edozein enpresak Madrilera jo ahal izango du.
Arbitrajeak negoziazio kolektiboaren aldebiko izaera indargabetzen du, akordioek balioa galtzen dute. Bi aldeen artean adostutakoa, enpresak aldebakarrez ez betetzea ahalbidetuz. Hori dela eta, Madriletik inposatutako terminoetan gure eremuan arbitrajerik ez dela egongo bermatzeko eskatzen diegu EAE eta nafarroako gobernuei.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

La dirección de Tubos Reunidos y las instituciones han llevado a la empresa a esta nueva fase del conflicto. La plantilla no es responsable,...

La mayoría del comité de empresa de Amurrio realiza una valoración clara de lo ocurrido hasta ahora y del nuevo escenario que se abre...

Valoración de las previsiones de contratación y producción en VW Navarra para 2027

En primer lugar, queremos denunciar la forma en que ha comunicado VW Navarra al Comité de Empresa la supuesta necesidad de acordar medidas de...

Los datos de desempleo no reflejan el crecimiento del empleo precario

El número de personas en paro en Hego Euskal Herria ha bajado en 3.594 personas respecto al mes de abril del año pasado. También ha bajado en el último mes, del 3,07%, hasta situarse en 132.708 personas. En lo referente a las mujeres, a pesar de que el paro ha descendido tanto en el último mes como en el último año, siguen conformando la mayoría del total de personas en paro, concretamente el 59%.