2026-02-03
InicioServicios PrivadosLimpiezaModu positiboan baloratzen dugu Bizkaiko eraikin eta lokalen hitzarmena sinatu izana

Modu positiboan baloratzen dugu Bizkaiko eraikin eta lokalen hitzarmena sinatu izana

Bizkaiko eraikin eta lokalen hitzarmeneko garbiketako akordioa sinatu dute. Aurreakordioa sinatu zeneko iritzi bera du LABek; hain zuzen ere, modu positiboan baloratzen dugu hitzarmena sinatu izana, eta langileei prozesuan erakutsitako konfiantza eta babesa eskertu nahi diegu. Hitzarmena defendatzea dagokigu orain. Eta eginkizun hori betetzeari ekingo dio LABek, kaleetan zein lan-zentroetan.

Patronalak egindako azken eskaintza, negoziazioaren hasieratik LABek aldarrikatzen zituen eskaeretara gerturatzen zen behingoz: soldata igoerak KPIra lotuta egotea, alegia.

• 2018 %3 (%0,3+%1,6+%1,1)
• 2019 KPI
• 2020 KPI

Gainera, inaplikazio klausula berriak –enpresak hitzarmenean jasotako baldintzak aplikatzeari utzi nahi izanez gero jarraitu behar duen prozedura zehazten duen klausula– modu eraginkorrago batean babesten ditu langileak.

2012. urteko lan-erreformak inaplikazioa gauzatzeko bidea erraztu egiten enpresei; horregatik, hitzarmena eta bertan jasotzen diren hobekuntzak blindatzea ezinbesteko baldintza izan zen hasiera-hasieratik LABentzat sinadurarako.

Azkenik, ultraaktibitatea 36 hilabetetara luzatu egin da. Ultraaktibitatea, hitzarmenaren indarraldia amaitu eta berau aplikatzen jarraitzeko ezartzen den epea da. LABek, negoziazio honetan irabazteke gelditu diren alderdiak borrokatzeko aprobetxatuko duen denbora.

LABek, prozesu honetan erakutsi duten konfidantza eta babesa eskertu nahi die langileei beste behin ere; 2014tik soldatak izoztuak bazituzten ere, sindikatuaren aldarrikapenekin bat egin dutelako eta euren lan- baldintzen prekarizazioa suposatuko lukeen hitzarmen bat sinatzearen aurka azaldu dira, igoera-tranpak ezkutatzen zituzten proposamenak salatu eta atzera bota dituzte. Duintasunaren eredu izan dira langileak.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB, ELA y CGT denuncian la actitud de VW Navarra, UGT y CCOO para eludir la ley y amenazar a la plantilla

Desde los sindicatos ELA, LAB y CGT queremos denunciar, por considerarla inadmisible, la actuación de VW Navarra, UGT y CCOO, intentando presionar y coaccionar...

LAB denuncia el acuerdo del PNV con el Gobierno español para desahuciar a las personas en situación más vulnerable

Con este acuerdo los jeltzales atentan contra los derechos de los inquilinos y inquilinas sin ofrecer ninguna alternativa para las personas en situación de...

La Marcha Mundial de las Mujeres* de Euskal Herria ha presentado una herramienta de lucha renovada para seguir articulando respuestas colectivas frente a la...

LAB asume el compromiso de participar en ella. La reivindicación de la autodefensa feminista ha ocupado un lugar central, reforzando el protocolo para hacer frente...