2025-12-18

Mobilizazioak Gipuzkoako Kiroldegietan

ELA, LAB eta CCOOk, kirol instalakuntza publikoen sektorean hitzarmen sektorialaren alde, kiroldegietan eta udaletxeen aurrean egingo diren mobilizazioetara deitu dituzte langileak.

MOBILIZAZIOEN IRAGARPENA
ELA-LAB-CCOO

Gipuzkoako kirol instalakuntza publikoen lan hitzarmenaren indarraldia 2012ko abenduaren 31n bukatu zen. Azken hilabeteetan ezinezkoa izan da negoziaketan aurrerapausoak ematea eta patronalak idatzi baten bitartez jakinarazi zuen azaroaren 4an ospatu behar zen negoziazio bilerara ez zela azalduko, negoziaketa bertan behera utziz.

Gipuzkoako Udalak azpikontratatutako sektorea da honakoa eta hauek dira, hain zuzen ere, hitzartutako hitzarmen kolektiboaren aplikazioa eta subrogaziorako eskubidea bermatu behar dutenak.

ELA, LAB eta CCOOk adostutako mobilizazioen bitartez, bai enpresei eta bai udaletxeei dei egiten diegu babes gabeko egoera honen aurrean hitzartutako soluzioa aurki dezaten, 2013ko abenduaren 31n hitzarmenaren ultraktibitate legala bukatu daiteke eta.

2013ko azaroaren 20an kiroldegietako langileak beraien lan zentroetan elkartaratuko dira hitzarmenaren defentsan eta azaroaren 22an udaletxeen parean, zerbitzuaren arduradun direnez, inplikazioa eskatuz. Abendutik aurrera egoera berdin jarraitzen badu, mobilizazioak gogortu egingo dira.  

 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Convocado por LAB, el profesorado ha llevado a cabo movilizaciones en centros públicos de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa

Cientos de docentes de decenas de centros han denunciado que no se están cumpliendo varios puntos recogidos en el acuerdo firmado el 9 de...

LAB también llama a llenar Miribilla el 27 de diciembre para dar un nuevo impulso al euskera

La emergencia lingüística del euskera es cada vez más evidente. Cada vez hay más estudios que demuestran que el euskera no tiene el futuro...

LAB exige a Arcelor AMDS y al comité de empresa que aclaren el futuro de la plantilla de Legasa

El sindicato LAB denuncia la falta de información sobre el futuro de la plantilla del centro de trabajo de Legasa tras el inicio del...