2024-04-26
InicioAcción SocialCarta de Derechos SocialesMilaka lagun eskubide sozialen alde eta alternatiba aldarrikatzen Iruñea eta Bilboko...

Milaka lagun eskubide sozialen alde eta alternatiba aldarrikatzen Iruñea eta Bilboko kaleetan

 

Larunbatean, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren deialdiari jarraituz, milaka lagun Bilbo eta Iruñeko kaleak bete zituzten egungo politika ekonomiko eta sozialen aurrean alterbatiba badela aldarrikatzera. 3.000 pertsona Iruñean eta 10.000 Bilbon, denak Euskal Herrian bizi eta lan egiten dugun pertsona guztiek aukera berdintasunasunean oinarritutako bizi baldintza duinak bermatuko dituen alternatiba eskatzen.

Bi mobilizazioetan eremu instituzionaletik abian jarri beharreko neurriak jasotzen dituen Programa Sozialaren defentsa egin zuten. Eredu sozial berriaren ardatzak jaso asmoz koloretako blokeetan banatu ziren bai Iruñeako zein Bilboko manifestazioak.

Ekimenaren amaieran eremu ezberdinetako kideek Euskal Herriko Eskubideen Kartak defendatzen dituen aldarrikapen zehatzak luzatu zituzten.

Aldaketa sozialaren aldeko aldarria
EHko Eskubide Sozialen Karta


Milaka lagunek (10.000 inguruk) bat egin dute Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta herri-ekimenak gaurko Bilbon eta Iruñean antolatutako manifestazioekin. Bildutako jendetza bat etorri da aldaketa soziala exijitzeko eta alternatibak ditugula aldarrikatzeko orduan.

Manifestazioak jendetsuak, alaiak eta parte-hartzaileak izan dira, ekimen hau sostengatzen duten erakunde eta sektore guztien aldarrikapenak jaso dituztelarik. Gauzak honela, ‘Aldaketa soziala orain, ¡tenemos alternativas!’ jartzen zuen pankarta nagusiaren atzetik zortzi bloke bereizi izan dira, bakoitza bere eskaera eta lelo propioekin.

Pankarta lila. Leloa: “Euskal Herria feminismotik eraikitzen! Aldaketa feminista izango da edo ez da izango!”. Mugimendu feministak Euskal Herria feminismotik eraikitzen ari garela nabarmendu du, aldaketa feminista izango dela edo ez dela izango aldarrikatuz.

Pankarta urdina. Leloa: “Hezkuntza sistema propioa eta euskararen normalizazioa orain”. Hezkuntza, hizkuntza eskubideen eta kulturaren alorrean lanean ari diren ordezkariek gure hezkuntza sistemak jasaten dituen erasoak salatu dituzte, Euskal Herrian erabakitako sistema propioa exijituz.

Pankarta urdin argia. Leloa: “Que no nos neoliberalicen, aukera berdintasuna guztiontzat!”. Pentsiodunekin, osasunarekin eta aniztasun funtzionalarekin lotutako alorrak elkartu dira bertan. Neoliberalismoaren ondorio kaltegarriez ohartarazi nahi izan dute, horren aurka egiteko aukera berdintasuna eskatuz.

Pankarta berdea. Leloa: “Natura eskubideen jabe”. Lurraren defentsarako lanean diharduten plataforma eta kolektiboek natura bizitzaren erdigunean jartzearen garrantziaz ohartarazi dute, horretarako natura eskubideak errespetatuko dituen eredu jasangarri baten aldeko neurriak proposatuz.

Pankarta horia. Leloa: “Contra el paro, enpleguaren banaketa! Pobreziaren aurka, reparto de la riqueza!”. Bazterketa sozialaren kontra borrokan ari diren eragileak elkartu dira bertan. Langabeziaren eta pobreziaren aurka borrokatzeko bi alternatiba plazaratu nahi izan dituzte: enplegua eta aberastasuna banatzea.

Pankarta laranja. Leloa. “Borroka sozialean, gazteok lehen lerroa! Asko dugulako esateko, entzun gaitzatela!”. Zalantzarik gabe gazteak dira sistema bidegabe honen galtzaile nagusienetakoak. Horregatik, eta esateko asko dutelako, euren aldarrikapenak entzutea eskatu dute gazte mugimenduko kideek.

Pankarta kolore-anitza. Leloa. “Aldaketa sozialaren bidean iraultza sexuala piztera goaz”. Pankarta honek aniztasun sexualaren inguruko eragileak batu ditu, eta argi utzi nahi dute iraultza sozialaren bidean beste iraultza bat piztera goazela: iraultza sexuala.

Pankarta gorria. “Langileok merkatuen gainetik. Empleo digno y de calidad”. Hori izan da sindikatu eta borrokan ari diren langile kolektiboen eskaera. Izan ere, egoera irauli nahi badugu ezinbestekoa da kalitatezko enplegu duina sortzea pertsona guztientzat, sistemaren erdigunean langileak kokatuz, ez merkatuak.

Eta, pankarta hauek guztien atzetik, mobilizazioekin bat egin duten milaka herritarrak.

Bilboko eta Iruñeako kaleak zeharkatu dituzten manifestazioek amaiera ikusgarria izan dute. Lehenik Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren Koordinazio Nazionaleko ordezkariek parte-hartze labur bat egin dute, ekimen honen garrantzia azpimarratuz. Ondoren, pankarta bakoitzeko ordezkari bana ibilbideen amaieran –Bilboko Arriagako Zubia eta Iruñeako Gaztelu Plaza– kokatuta zeuden eszenatokira igo eta ‘Aldaketa soziala orain!’ jartzen zuen puzzle ikusgarria osatu dute. Eragile bakoitzak bere esparruan egiten duen lan eta borroka eredugarriaz harantzago, agerian utzi nahi izan da guztion arteko elkarlana ezinbestekoa dela egungo eredu sozial eta ekonomiko bidegabe hau errotik aldatzeko.

 

Bilboko manifestazioko blokeak

Gorria: langile mugimendua.


Lila
Mugimendu feminista


Laranja
Gazte eta ikasle mugimendua


Horia
Bazterketa sozialaren kontra, etxebizitzaren alde, banka eta transnazionalen diktadurari aurre egin.


Berdea 
Lurraren defentsarako plataforma eta kolektiboak.


Urdina
Hizkuntza, hezkuntza eta kultura eskubideak.


Urdin argia
Pentsiodunak, osasuna, aniztasun funtzionala.


Kolore-anitza
Aniztasun sexuala, LGTB eskubideak.

Iruñeko manifestazioko blokeak


Gorria: Sindikatuak eta borrokan diren langileak.


Lila: Mugimendu feminista.


Laranja
Gazte Mugimendua, ikasleak.


Horia
Bazterketa sozialaren kontra, etxebizitzaren alde, banka eta trasnazionalen diktadurari aurre egin.


Berdea
Lurraren defentsarako plataforma eta kolektiboak.


Berde argia
Osasuna, desgaitasunak eta behar bereziak dituzten kolektiboak.


Urdina
Hezkuntza, hizkuntza eskubideak eta Kultura.


Urdin argia
Pentsiodunak.


Txuria
Oroimena, gardentasuna eta askatasunak


Kolore-anitza
Sexu aniztasuna, LGTB eskubideak.

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Euskara baztertzailetzat jo eta hizkuntzaren normalizazio prozesua kolpatzen duen enegarren epaia

Euskal administrazioa euskalduntzeko prozesuaren aurka pairatzen ari garen oldarraldiaren barruko epai berri bat ezagutu dugu. Kasu honetan, Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak Eibarko udaltzain lanpostu baterako euskara-eskakizuna frogatu beharretik salbuetsi ditu hautagaiak ezohiko egonkortze deialdi batean, hautagaietako batek jarritako helegitea partzialki onartuta.

Los sindicatos reivindicamos la urgencia de abordar la prevención para garantizar la salud laboral

Hoy, en vísperas del Día Internacional de la Seguridad y Salud en el Trabajo, los sindicatos LAB, ESK, STEILAS, EHNE-Etxalde, HIRU y CGT (este último en Nafarroa) queremos denunciar firmemente que las personas trabajadoras nos jugamos nuestra salud en empleos que no garantizan ingresos suficientes para una vida digna.

El Defensor del Pueblo recomienda a Educación “compensar” también al personal PT que ejerce en Formación Profesional

A solicitud de LAB, la institución que dirige Patxi Vera ha reclamado a Educación que adopte las medidas necesarias para que también al profesorado PT de Formación Profesional se el aplique el complemento del 5,45% del sueldo que ya reciben quienes están adscritos a la ESO.